Zabaleta 34. zenbakian dagoen Garoa Kultur Lab liburutegia ez da solik bilgune literario bat; bertan hainbat ekimen artistiko eta musikal burutzen dira. Haren arduradunak aspaldian liburutegiak zuten “epizentro kultural” hura berreskuratu nahi dute eta ekintza pila bat antolatzen dituzte bai Zarautzen eta baita lehengo urtean zabaldu zuten Groseko dendan ere. Ondorengo hiruhileko sorta aurkeztu dute. Beti bezala musika, literatura eta antzerkiak dira protagonista.
Paperezko kontzertuak
Etxeko kuttuna, kontzertu intimoak izaten dira eta musikaria haren gitarrarekin agertzen ohi da. Petti, Berako kantautore lazgarria, datorren apirilaren 26an Harkaitz Canok idatzitako abestiak interpretatuko ditu. Maiatzaren 31an aldiz Neighbor bikotearen txanda izango da; hau da, Maite Larburu (Hernani) biolinista eta Josh kontrabaxujolea. Tiktara taldearen 8 partaideak aldiz doinu goxo eta epelak abestuko dituzte euskaraz ekainaren 28an. Hiru kontzertuak 12:30etan dira. Prezioa, 12 euro.
Paperezko antzerkiak
Mikroteatroen txanpa aprobetxatu eta ohikoak ez diren eszenatokietan antzerki ezberdinak ikustera ohitzen joan gara. Baliteke ziklo berri honen antzezlan interesgarriena Javier Arandaren txotxongiloen ikuskizuna izatea (apirilak 17). Maiatzaren 8an Bea Insa aktoresa Fedra izango da “Hipólito” izeneko obran. Azkenik, clown bat izango da protagonista ekainaren 19an Badut konpainiako Anduriña Zurutuza eta Txefo Rodríguezen “Musikari historioak” saioan. 19:30etan hasiko dira obra guztiak.
Paperezko lagunak
Normala den bezala, literatura eta liburuekin erlazionatutako ekintzak oso garrantzitsuak izaten dira. Beñat Sarasola (euskeraz) eta Ruth Pérez de Anucitak (gazteleraz) zuzentzen dituzten solasaldietan sei liburu aztertuko dituzte: “El olvido que seremos” (apirilak 16), “Atertu arte itxaron” (apirilak 30), “Tristezia zer berri” (maiatzak 14), “El último encuentro” (maiatzak 21), “Lili eta biok” (ekainak 4 ) eta “La librería Ambulante” (ekainak 18).
Ez dago komentariorik