Tabakalerako zine programazioaren altxorretako bat da: “Loubia Hamra”, jatorri argeliar-frantsesa duen Narimare Mari zuzendariaren lehen film luzea, bihar urriak 10 larunbata gaueko 22etan proiektatuko da Zombie Zombie taldearen zuzeneko musikak lagunduta. Gainera, filmaren aurre-estreinaldia da Estatuan eta Narimane Mari bera bertan izango da aurkezpena egiteko.
Jaialdi ezberdinetan izan da ikusgai eta hainbat sari erdietsi ditu -DOX saria CPH-en, 2013; Frantziar lehiaketako sari nagusia FID Marseille-n, 2013; eta Overkill saria Torontoko Images festibalean, 2014- eta egungo Argelian bizi den nerabe talde bat da protagonista. Bainatzen dira, garrasi egiten dute, jolasten dute, lo egiten dute… Eta gerrarako prestatzen dira. Pelikula “Nazio Askatze Fronteak kolonialismo frantsesaren aurka borroka egin zueneko gaueko haluzinatutako birsortze” gisa definitua izan da.
Bestetik Zombie Zombie talde frantsesak kraut rock alemaniarraren influentzia du (Neu, Can) eta Goblin edo John Carpenter-en beldurrezko filmen musikak gustokoak dituzte. Proposamen benetan interesgarria da beraiena. “Loubia Hamra”-ren musika osatu dute eta hau da bikotearen lanik berriena. Musika elektronikoa, sintetizadoreak eta vintage doinuak nahasten dituzte.
Bi sarrera banatu nahi ditugu zuen artean. Zozketan parte hartzeko egin behar duzuen gauza bakarra post hau zuen Facebook-en edo Twitter pertsonalean partekatzea da. Gogora ezazue Kulturaldia etiketatu edo tageatu (@Kulturaldia) behar dela. Zozketaren irabazleak Kulturaldiaren Facebook-en jakinaraziko dira bihar larunbata 14ak inguruan.
Ez dago komentariorik