• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
donostia-2016-olas
Denborapasa 0

OLATU TALKA 2014: MAREAN EZ GALTZEKO GIDA

Redacción @kulturaldia · 23/05/2014

Maiatzak 23,24,25. 250 ekintza baino gehiago. 6 bloke tematiko. Olatu-Talkak eskaintzen duen marea kulturalean zehar ez galtzeko gida txiki bat eskainiko dizuegu jarraian.

Donostia Kulturak eta Donostia 2016-ek antolatuta, Olatu Talka jaialdi kulturalaren bosgarren edizioa  maiatzaren 23,24 eta 25ean ospatzen da. Betiko lez, programa oso zabala da eta hirian zehar zein  hiri inguruetan ospatuko dira 6 bloke tematikotan banatutako 250 ekintza: zuzeneko musika (Talkalive); gastronomia eta aniztasuna (Sukaldanitzak); teknologia berriak (Hackathon); urbanismoa (Haurbanistak); Infusioak, hau da, amateur eta profesionalen arteko kolaborazioak; eta mugikortasuna (Ziklobia).

Inprimatutako 15.000 esku programak banatu dira dagoeneko. Gutxinaka joan, eta egunez eguneko programazioaren ekimen batzuk aurkeztuko dizkizuegu jarraian. Marea kultural honetan galdu ez zaitezen lagungarri suertatuko zaizun gida txikia.

OSTIRALA 23

Scrapbooking

Undermount, Igeldo. 16:00-19:30

Tailer batekin hasiko gara. Eskulanak eta formatu fisikoa gustatzen zaien haientzat: scrapbooking-a  argazki albumak, kartak, gonbidapen eta pertsonalizatutako argazki markoak eta baita collage-a eta beste hainbat errekurtso batzen dituen teknika da. Tailerrean  bertan, paperaren zale amorratuak diren Nulka eta Jaszmurka diseinatzaile poloniarrak ezagutzeko aukera egongo da.

Scrapbooking-guía-de-viajes

Bycicle Film Festival

Donostia 2016 egoitza, Easo kalea 43. 22:00-23:30

Azkeneko hamarkadetan bizikleta hiriko protagonista bilakatu da, eta hala, bizikletaren mundua ardatz duen zinema sesio honek ezin du gurean hutsik egin. Aire librean eskainiko da saioa, Donostia 2016ko sedean. Bertan,  Olatu Talkak antolatutako ekimenen inguruko informazioa jaso ahal izango da baita ere.

DJ-ak Nauticoolen

Nautikoa 15:00-01:00

Eguraldia lagun badugu eta gaua hotza ez bada, lehenengo gauari amaiera emateko modu aparta izan daiteke Nautikora bertaratzea. Chukrazy DJ-ak egongo dira bertan.

LARUNBATA 24

Erakusketa: Donostia 1813 aurretik

Mint, Frantzia pasealekua, 11. 11:30-14:00

1813an Donostian izandako erreketa azterketa eta debate sakoneko gaia izan da, eta da gaur egun ere. Batzuetan garai historiko labur honetan gelditzen gara. Bidaia dezagun bada, pixka bat atzerago erakusketa honi esker.

Danza: Altzakillo

Plaza Gorri, Altza. 13:00tan

Nork esan zuen euskal dantza eta flamenkoa ez datozela bat? Mundu ezberdinetakoak direla? Jon Maiak, eta flamenko eta euskal dantzetan amateur direnek publikoa aho bete hortz utziko dute.

Kontzertua: Los Bracco

Miint, Zentroan. 20:00tan

Pablo Ruiz del Cerrok, (bateria jolea), Jorge Lopezek (baxu jolea), Toni Medinak (gitarra jolea) eta Pablo Fernandezek (ahotsa) osatzen dute Los Bracco rock melodikoa azaltzen duen taldea. Gazteleraz abesten dute eta azkenaldian zuzeneko ugari eskaintzen ari dira. Haien Facebookeko orrialdean, Gros auzoko Iparra tabernan eskainitakoa ikus daiteke. Badu taldeak bere xarma.

los-bracco

Gastronomia: Afari-escena

Donostia 2016 egoitza, Easo kalea 43. 20:00-21:30

Nola sortzen da abangoardiako pintxoa? Nola eta nortzuk doaz Basque Culinary Center-era? Pintxo modernoen showcooking saioan izango dute galdera hauek haien erantzuna.

Ganbara-pintxo

 

IGANDEA 25 

Murrizketen liburua

 Kontxa pasealekua. 10:00-14:00 / 16:00-18:00

Egunari hasiera emateko modu bitxia izan daiteke: liburu erraldoi batean sinatu eta gizarteari buruz duzun iritzia azaldu.

Erakusketa: Haurbanistak

Amara Berri Ikastola. Sarrera 2016tik. 11:30-13:30 / 17:00-20:00

Maushaus arkitektura eskolak  hainbat eskolekin batera urbanismoari buruzko hainbat ekintza antolatu ditu. Erakusketa honetan 600 haurrek hartu dute parte, eta hala, tailer-erakusketa honek haurrek hiriari buruz duten ikuspegia azalduko digu.

Kontzertua: Frank

Vía Fora, Mundaiz zonaldea. 20:0tan

Ez dugu hertsagarri suertatu nahi, baina Franken proposamena -orain dela gutxi aurkeztu du haren EP-a- erakargarria da oso. Gustu onez egindako folk-rock indartsua.

EKAINAK 1 IGANDEA

Ziklobia

Donostia-Hernani. 10:00 a 10:00

Berezko izaera azaldu du ekintza extra honek, izan ere, ekainak 1 igandera atzeratu da. Ekimen honetan, Donostiatik Hernanira dauden 7 kilometroetako ibilbidean hiritarrek espazio publikoa, kalea, errekuperatu eta elkargune bilakatuko dute. Ibilbidean zehar dantza, musika, merkatua, janari postuak… egongo dira.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo