Donostia Kulturak eta Donostia 2016-ek antolatuta, Olatu Talka jaialdi kulturalaren bosgarren edizioa maiatzaren 23,24 eta 25ean ospatzen da. Betiko lez, programa oso zabala da eta hirian zehar zein hiri inguruetan ospatuko dira 6 bloke tematikotan banatutako 250 ekintza: zuzeneko musika (Talkalive); gastronomia eta aniztasuna (Sukaldanitzak); teknologia berriak (Hackathon); urbanismoa (Haurbanistak); Infusioak, hau da, amateur eta profesionalen arteko kolaborazioak; eta mugikortasuna (Ziklobia).
Inprimatutako 15.000 esku programak banatu dira dagoeneko. Gutxinaka joan, eta egunez eguneko programazioaren ekimen batzuk aurkeztuko dizkizuegu jarraian. Marea kultural honetan galdu ez zaitezen lagungarri suertatuko zaizun gida txikia.
OSTIRALA 23
Scrapbooking
Undermount, Igeldo. 16:00-19:30
Tailer batekin hasiko gara. Eskulanak eta formatu fisikoa gustatzen zaien haientzat: scrapbooking-a argazki albumak, kartak, gonbidapen eta pertsonalizatutako argazki markoak eta baita collage-a eta beste hainbat errekurtso batzen dituen teknika da. Tailerrean bertan, paperaren zale amorratuak diren Nulka eta Jaszmurka diseinatzaile poloniarrak ezagutzeko aukera egongo da.
Bycicle Film Festival
Donostia 2016 egoitza, Easo kalea 43. 22:00-23:30
Azkeneko hamarkadetan bizikleta hiriko protagonista bilakatu da, eta hala, bizikletaren mundua ardatz duen zinema sesio honek ezin du gurean hutsik egin. Aire librean eskainiko da saioa, Donostia 2016ko sedean. Bertan, Olatu Talkak antolatutako ekimenen inguruko informazioa jaso ahal izango da baita ere.
DJ-ak Nauticoolen
Nautikoa 15:00-01:00
Eguraldia lagun badugu eta gaua hotza ez bada, lehenengo gauari amaiera emateko modu aparta izan daiteke Nautikora bertaratzea. Chukrazy DJ-ak egongo dira bertan.
LARUNBATA 24
Erakusketa: Donostia 1813 aurretik
Mint, Frantzia pasealekua, 11. 11:30-14:00
1813an Donostian izandako erreketa azterketa eta debate sakoneko gaia izan da, eta da gaur egun ere. Batzuetan garai historiko labur honetan gelditzen gara. Bidaia dezagun bada, pixka bat atzerago erakusketa honi esker.
Danza: Altzakillo
Plaza Gorri, Altza. 13:00tan
Nork esan zuen euskal dantza eta flamenkoa ez datozela bat? Mundu ezberdinetakoak direla? Jon Maiak, eta flamenko eta euskal dantzetan amateur direnek publikoa aho bete hortz utziko dute.
Kontzertua: Los Bracco
Miint, Zentroan. 20:00tan
Pablo Ruiz del Cerrok, (bateria jolea), Jorge Lopezek (baxu jolea), Toni Medinak (gitarra jolea) eta Pablo Fernandezek (ahotsa) osatzen dute Los Bracco rock melodikoa azaltzen duen taldea. Gazteleraz abesten dute eta azkenaldian zuzeneko ugari eskaintzen ari dira. Haien Facebookeko orrialdean, Gros auzoko Iparra tabernan eskainitakoa ikus daiteke. Badu taldeak bere xarma.
Gastronomia: Afari-escena
Donostia 2016 egoitza, Easo kalea 43. 20:00-21:30
Nola sortzen da abangoardiako pintxoa? Nola eta nortzuk doaz Basque Culinary Center-era? Pintxo modernoen showcooking saioan izango dute galdera hauek haien erantzuna.
IGANDEA 25
Murrizketen liburua
Kontxa pasealekua. 10:00-14:00 / 16:00-18:00
Egunari hasiera emateko modu bitxia izan daiteke: liburu erraldoi batean sinatu eta gizarteari buruz duzun iritzia azaldu.
Erakusketa: Haurbanistak
Amara Berri Ikastola. Sarrera 2016tik. 11:30-13:30 / 17:00-20:00
Maushaus arkitektura eskolak hainbat eskolekin batera urbanismoari buruzko hainbat ekintza antolatu ditu. Erakusketa honetan 600 haurrek hartu dute parte, eta hala, tailer-erakusketa honek haurrek hiriari buruz duten ikuspegia azalduko digu.
Kontzertua: Frank
Vía Fora, Mundaiz zonaldea. 20:0tan
Ez dugu hertsagarri suertatu nahi, baina Franken proposamena -orain dela gutxi aurkeztu du haren EP-a- erakargarria da oso. Gustu onez egindako folk-rock indartsua.
EKAINAK 1 IGANDEA
Ziklobia
Donostia-Hernani. 10:00 a 10:00
Berezko izaera azaldu du ekintza extra honek, izan ere, ekainak 1 igandera atzeratu da. Ekimen honetan, Donostiatik Hernanira dauden 7 kilometroetako ibilbidean hiritarrek espazio publikoa, kalea, errekuperatu eta elkargune bilakatuko dute. Ibilbidean zehar dantza, musika, merkatua, janari postuak… egongo dira.
Ez dago komentariorik