OTSAILAK28 OSTIRALA
1.- Festa satanikoa (Le Bukowski, 20tan)
Izen beldugarri honen atzean Red Ribbon zigilu donostiarrak menu rockero itzela aurkeztu digu 70. hamarkadaren espirituarekin. Hasteko Twin Wolf laukote euskaldun-katalanarra arituko da Black Sabbath eta hard rock eta psikodeliaren heroiekin gogoratzen. Sueziatik datozen Horisont gaueko izarrak dira: haien debuta, “Tva Sidor Av Horisonten”, 70. hamarkadan saltseatzen du eta blues ukituak ematen dizkie. Festa satanikoari amaiera emateko Cobra Kay dj-a arituko da. Sarreraren prezioa, 8/10 euro.
2.- Rock & drinks inauteri festa (Orrua taberna, Irun, 00:00tan)
Iñaki Estévez Men of Rock eta Subterfugerekin lan egiteaz gain, dj moduan aritzen da Nordika ezizenarekin. Aurreko abenduaren 20an kale nagusiko Orrua tabernan ospaturiko lehen festa ondoren, arrakasta nabarmena izan zuena, 2. edizioari ekiten dio. Musika dotorea egongo da. Carnival dress is welcome.
MARTXOAK 1 LARUNBATA
3.- Metal zirkoa (Mogambo aretoa, 21:30tan)
Lau talde post-metal eta post-hardcore (A human disaster + Mort Subite + The Sublinary + Room) eremuetan dabiltzatenak. Inauteri festa berezi eta rockero honetan zirkoari egingo zaio omenaldia. Sarrerak, merkeak, 5 euro.
4.- Conga eta Grupo Heptaren spin-off bat (Siglo XX taberna, Lasarte, 19:00tan)
Lasarten dagoen Siglo XX tabernan festa mundiala izango dugu. Zazpitan hasiko dira Blami eta El Gato Mira Raro dj moduan. Eta Grupo Hepta electro paranormalaren spin-off batekin, Hepta punk, ederki pasako dugu. Dena dela, hoberena goizeko ordubitan iritsiko da conga batekin. Doain.
1.- Tav Falco eta rock and roll bukaezina zazpiak arte (Sala Tunk, Irun, 20 horas)
Goizeko zazpiak arte rock pintxatzen arityko dira. Baina albisterik hoberena gure artean psychobilly estiloa zabaldu zuen tipoa, Tav Falco, noski, The Cramps taldearekin batera, gure artean izango dugula da. Falcok eragin handia izan du John Spencer Blues Explosion bezalako talde garrantzitsuan eta artista integrala dugu: argazkilaria, aktorea, zuzendaria, idazlea… Irungo Temblores eta Hendaiatik Smoke Deluxe, ere zuzenean joko dute. Sarrerak, 10/12 euro.
Ez dago komentariorik