“Jendea honera dator anisa bila, oportoa, coñac-a, jerez ardoa… Goizeko 8tatik arratsaldeko 8ak arte egiten dugu lan. Egunero irekitzen dugu: kurranteak gara!”, dio harro-harro Bernardok, etxeko jabe helduak, Ezeiza ardo eta likoreak (Prim, 16) barnekalde zoragarrian murgiltzen gaituen bitartean. Denda botila eta kaxez beteta dago, leporaino. 6.000 euro balio duen Petrus batetik, betiko Yzaguirre bermutaraino, dexente merkeagoa.
Ardo usain gozoa nabaria da dendaren hiru gela ezberdinetan: sarreran, erakusmahaia dagoen lekua, alegia; eta upeltegian, bitan banatu egiten den gunean ere, apalategia eta kupelen zonaldea. Egurrezko lurra zanpatzen dute gure oinek. Denbora aspaldi eten dela dirudi.
“110 urte ditu honek“, azpimarratzen du Bernardok. “50. hamarkadan osabak erosi zuen, komestible denda ere zenean”. Gaur egun, Bernardoz gain haren bi semeak egiten dute lan, Ibon eta Gorkak, nahiz eta soilik horietako bat ikusten dugun bestea “karroarekin joan delako”. Dendako kupelak ikustera joan aurretik -“sotoan bodega handiagoa dago”- Bernardok egurrezko inskripzio bateko esaldi zahar bat irakurtzen du:
Etxeko Patxarana erakutsi eta bermuta dastatzeko gonbidatzen digute. Oso atseginak dira:
Emakume bat dendara sartu eta hiru Beronia ardo botil erosten ditu. Gabonetako direnez paketatu egin behar dira. Ezeizan, noski, opariak eros daitezke.
Eta Ezeiza-tik ateratzen gara oso denda berezia den sentsazioarekin. Bai barrutik eta baita kanpotik ere.
Ez dago komentariorik