• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
vermú-dabadaba
Denborapasa 0

VERMUTAREN ITZULERA VINTAGE-AREN KLABEAK

Redacción @kulturaldia · 03/06/2014

Vermutaren berpizkuntza aztertzen dugu Donostian. Gure kontseilariak kazetari eta publizista bat (Aitor Azurki) eta International Society for Preservation and Enjoyment of Vermut dira.

txurrut-vermúIgandea da eta goizeko hamabiak dira. Eguerdia hastera doa, beraz, eta vermuta kontsumitzen hasi da jendea dagoeneko. Vintage izaera duen ohitura bilakatu da vermuta gure artean eta kazetaria eta publizista baten eskutik (Aitor Azurki) zein Zumaia eta Estatu Batuetako bi lagunek sortu berri duten erakundearekin, (International Society for Preservation and Enjoyment of Vermut) berpizkuntzaren klabeak analizatuko ditugu

(Egunez burutzeko) plan polita da

Aitor Azurki: “Beste makina bat gauza bezala, belaunaldi aldaketa izan denean bidean geratu zen Vermuta, alegia, ‘zaharren’ ohitura edo kontsumo produktu gisa geratu zen imajinario kolektiboan. Gazteek garagardoa edota kubatak edatera jo dute, beti gauez eta ostiral eta larunbatak probestuz horretarako. Nolanahi ere, azken hilabeteotan vermuta berpiztu egin da, Bartzelona edo Madril bezalako hiri handietatik etorritako gazteen ‘moda’ lez, eta, indarra hartzen ari da, donostiarrek ikusi baitute vermuta aitzakia ederra dela eguerdietan lagunartean egon eta egunaz ere gozatzeko, batik bat igandeak”.

International Society for Preservation and Enjoyment of Vermut: “Edariaz gain, vermuta hartzea ohitura polita da. Asteburuetan bazkaldu aurretik lagunekin edo familiarekin batu eta egun argitan jan, edan eta ederki pasatzeko aitzaki ona da. Gazteok egunean zehar gauza gehiago egin beharko genituzke, iluntzea iritsi baino lehen etxetik atera eta eguraldiaz, konpaniaz eta hiriaz gozatu.”.

Modak geratzeko ere badaude

A.A: “Nik uste horrelako modak gera daitezkeela, eta, geratzeko jaio ez badira, nolabaiteko hondar bat utz dezakete, hau da, gazte jendearengan eguerdiak eta batik bat igande eguerdiak probesteko gogo eta ohitura hori utz dezake. Vermutarekin edo beste edariren batekin batuko den jendea eguerdietan? Auskalo”.

I.S.P.E.V.: “Duela 10 urte gazteek ere ez zuten ardoa, gintonica, rona, zukuak, cocktail-ak, garagardo artisauak… orain bezala edaten. Aukera zabala dago, eta jendea gauza gehiago probatzera animatzen da, pixkanaka gauza berriak ikastera. Agian moda honekin vermuta ikaragarri gustatzen zaizula deskubritu eta zure edari gogokoena bihurtu daiteke!”.

marianito-vermú

¿Vermuta edo marianitoa?

A.A: “Paralelismo bat eginez, leku askotan zurito eta kainaren antzera erabiltzen dituzte, hots, marianitoa zuritoa litzateke, eta, vermuta, kaña. Nik uste modu egokia izan daitekeela kopuru desberdinetakoak bereizteko eta oro har hala erabiltzen delakoan naiz”.

Vermutaren laguna: tabernak

A.A: “Gros auzoan bada taberna txiki bat, General Artetxe kalean, Roberto izenekoa. Bertan vermuetan espezializaturik daude eta dozena bat inguru dituzte aukeratzeko. Honez gain, euren vermutak oso ikusgarriak dira alde batetik, dekorazio ederra baitute laranja azal eta olibez eginikoa. Bestetik, zaporez ere eder askoak egiten dituzte. Alde Zaharrean, ordea, bi dira taberna egokiak edari hau edateko: bata, A Fuego Negro garitoa. Bertan orain dela pare bat hilabetetik Taskakulturklub elkartearen bitartez ‘Vermú & Sifonk Sessions’ egiten dute, hots, 13:00etatik 16:00etara DJak ipintzen dituzte. Bigarren taberna Etxeberria garagardotegia da. Honek etxeko vermua eskaintzen du soilik asteburuan. Vermu ederra, eta, kopuruz, handia oso! Zinez gomendagarria hau ere bai”.

a-fuego-negro-vermú

Vermutekea

I.S.P.E.V.: “Oraingoz 3 Vermuteke antolatu ditugu eta ideia hilabetean behin bat ospatzea da. Lekua, edaria, jatekoa, musika… lortu eta sare sozialen bitartez jendea etortzera animatzen dugu. Guztion artean diru botea osatu eta gastuak ordaintzen dira, kuadrilako boteak duen funtzionamendu berdinarekin. Hurrengoa ekainean antolatzeko asmoa dugu. Vermutekeez gain, vermut tourrak ere antolatu ditugu. Talde bat osatu, plano bat prestatu eta Donostiako auzo ezberdinetatik vermutak probatu genituen igande eguerdi eguzkitsu batean. Jende, taberna eta vermut berriak ezagutzeko edozer antolatzeko prest gaude!”.
“.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo