11 denda vintage, 300 metro karratu, Londres hotel zoragarria, arropa, jostailuak, altzairuak eta nobedade bezala, cupcake eta tarta goxoak. Vintage Market bihar hasten da eta igandean bukatzen da. Hementxe duzu programazioaren laburpena.
Martxoak 14 ostirala. 16:00tik 20:00ra
Sarreraren prezioa 2 eurokoa da eta asteburu osorako balio du. Bihar lehenengo kontaktu bat izateko aukera ona izan daiteke eta lehenengo begirada batean gustoko ditugun objektuak fitxatu ditzakegu, Ez da ona izaten lehenengo inpaktoari kasu egitea; pixkanaka-pixkanaka joatea da gure gomendioa. 3 egun oso ditugu aurretik aukera ona egin dezagun erosketa egokia egiteko.
Martxoak 15 larunbata. 10:30-15:00 eta 16:00-20:30
Larunbata arratsaldean makilladore eta argazkilari profesional bana egongo dira vintage eta pin-up itxurako modelo batean bilakatu zaitezen. Gauean, Sagüesen dagoen El Muro tabernan, opariak egongo dira 50, 60 eta 70. estiloko jantziak duten jendearentzako.
Martxoak 16 igandea. 10:30-15:00 eta 16:00-20:30
Igandetako vermú klasikoa zerbitzatuko dute “The international society for the preservation and enjoyment of vermut” elkartearen eskutik. Goizeko 11tik eguerdiko 2ra bitarte.
Ez dago komentariorik