• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
the-woogles
Musika 0

ANDOAINGO ROCK JAIALDIA MUST BAT DA

Jon Pagola @jonpagola · 15/06/2014

Herri txiki bateko nazioarteko rock jaialdiaren arrakasta ulertzeko gakoen hautaketa egin dugu jarraian. Andoaingo rock jaialdia must bat da. Argazkiak: Marta Ennes

ape-andoain

Andoaingo faktorea

Donostian mugitzera ohituta, eta baita hein txiki batean Irunenen ere, badu bere puntua urtero Andoainera rock txango bat egiteak. Beharbada, hasiera batean bitxia irudi lezake nazioarteko jaialdi bat 15.000 biztanle inguruko herri batean egitea, baina zazpi urteren ostean, ez dago dudentzako lekurik: asmatu dute. Inguruko tabernek lagundu, eta kontzertuen aurretik zein ondoren, rock musika ona jartzen dute haien lokaletan.

Publikoa: umeak eta rock adituak

Musika eskaintza bezain garrantzitsua da kontzertuen inguruan biltzen den publikoa. Nafarroa plaza da Andoaingo elkargune nagusia, bertan umeak biltzen dira parkean, eta helduak tabernetan. Arratsalde hartako lehen orduetan bertan bizitako giroa bitxia zen: herriko bizilagunak Donostia, Bilbo, Leon, Madril…-etik etorritako musikazaleekin elkartu ziren. The Lookers taldearen kontzertua amaitzean, bigarren emanaldian, Andoaingo espiritu familiarra ezin hobeto laburbiltzen duen eszena sortu zen: 10 urteko haurrak korrika bizian irten ziren Ziburuko taldeko kideengana autografo bila, Rolling Stones-eko kideak izango bailiran moduan.

Uda hemen da

Historikoki  eguraldiak Andoain gogor astindu badu ere, Gipuzkoako udako emanaldiei hasiera ematen dien ekitaldia da jaialdi hau. Larunbatean ez zuen euririk egin, eta tenperatura goxoko egun hartan kontzertuak manga motzez -asko jota kazadora batez, janzkera rockeroan falta ezin daitekeen prenda- gozatzeko aukera izan genuen. Eguraldi ona edo txarra izan, beti dago uda usaina Andoainen.

Fun, fun, fun

Rock and rollaren ustezko sinpletasunean bere heriotza diktatzeari uko egiten dion musikaren xarma aurki daiteke.  Abestiek nekez gainditzen dituzte hiru edo lau minutuak eta Andoaineko jaialdian parte hartzen duten taldeek  -ekuazioak berdin balio du soul, garaje, power-pop, rockabilly eta beste hainbat subgenerorentzat- helburu saihestezin bat duen gidoia jarraitzen dute: publikoak ezin hobe pasatu dezan. Debekatuta dago aspertzea.

kid-congo

Doakoa da

Askotan ez gara ohartzen nazioarteko eta doako rock jaialdi bat etxe alboan izateak zer dakarren.  I Wanna Managment & Bloody Mary promotoren eta Andoaingo udaletxeko aliantzari esker, krisi egoeran murgilduta ere nazioartean oihartzun handia duten taldeak ikusi ahal izan ditugu –horietako batzuk mitikoak-: Undertones, Chesterfield Kings, Pretty Things – beste hainbat ekitalditan hauek ikusi ahal izateko beharrezkoa da aurretik leihatiletatik pasatzea, hala beraz pribilegio hutsa da. Bestalde, azken urteotan aldaketa politikoa bizi izan dugu – lehen PSEk gobernatzen zuen Andoainen, eta azken udal hauteskundeetatik EH Bildu da nagusi-, hala ere jaialdi honek ez du aldaketarik jasan. Ondo.

Kalitatea

Normalean, taldeen kalitatea altua izaten da. Honako edizioan baina, faltan bota dugu beste urte batzuetan egondako izen legendario horietako bat. Baina batzuetan, ezustekoak izan ohi ditu entzuleak: The Woggles taldearen energia geldiezina Andoaingo historian une gogoangarrienetako bat izango da. Garaje eta r&b doinuen zurrunbiloak taldearen kideeetako batzuk plazara jaitsarazi zituen. Zail izan zuen The Bellrays taldeak, izan ere, hauek gaueko azkenak izan ziren eta irabazleak jada, hauen aurretik aritu ziren. Gainerako taldeekin denetarik izan genuen: Kid Congok ordutegi ganberroagoa merezi zuen, The Ape taldeak gutxinaka egin zuen gora…

Ahaztu ezinezko rock and roll-aren 12 orduak

Betiko rock and roll-a atsegin baduzu, Andoain derrigorrezko geltoki izan beharko litzateke. Kontzertuak arratsaldeko 6etan hasten dira, egunez, eta gaueko 2ak pasatxo amaitzen dira. Baina Nafarroa plazako tabernek programazio musikal gozagarriarekin gaua luzatu zuten beste jaialdietan baina prezio eskuragarriagoak eskainiz, eta esan bezala, oso giro onean. Anodaingo Rock Jaialdia must bat da.

andoain-the-ape

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo