Ohitura bilakatzen ari da musika festibalak urrian ere gure artean izatea. Eta ohitura polita dela nabarmendu nahiko genuke. Horrela, Donostikluba festibalak kontzertuen denboraldi berriari hasiera ematen dio nobedade ezberdinen artean. Nagusienetarikoa aurtengo edizioan jardunaldi bat gutxiago izatea; larunbatean, ordea, doan izan zen.
Donostiklubak Ghost Number & His Tipsy Gypsies talde donostiarraren estreinaldia eskaini zigun ostiralean. Bukowski tabernan expektazio dexente aurkitu genuen:
Festak Gasteszenan jarraitu zuen, Donostiklubako eszenatoki nagusian hain zuzen ere. Indie, pop eta post-punk izan genuen bertan eta baita geure Nimu dj-ko lagunak:
Larunbatean Los Bracco talde donostiarraren itzalak ere ikusi genituen:
Rockeroa izan nahi baduzu konzentrazio osoz ibili behar zara:
Toni Medina, Los Bracco taldearen konpositore eta gitarjoleak, garagardo bat botila du eskuetan:
Bakardadean ere oso gustora egon zaitezke:
Eusko label: Yellow Big Machine eta Willis Drummond.
Elephant Stone taldearen katxibatxeak:
Hang the dj, abestia bezalaxe:
Hurrengo urte arte, kristalezko bola:
Ez dago komentariorik