Euskal Herrian bizi garenok ondo dakigu benetan zaila dela kutsu politikorik gabeko bizimodu bat. Dena politikoki aztertu daiteke eta esaten ditugun hitzak baino, esaten ez ditugunetan aurkitu daiteke gure posizionamendu ideologikoa. Hemen apolitikoa dena ere politikoa da eta baita batzoki hitza “bar” eta “toki”-ren arteko gehiketa sinple bat dena usten duen hiritarrak.
Musika, dena dela, gainontzeko disziplina artitistikoekin gertatzen ohi den bezala, politikatik at doa. Abestiak mugak eta kontinenteak desagertzeko gai direla erakutsi digute behin baino gehiagotan. Arrakasta hemen Perun eta Chinan izan daiteke aldi berean. Baina egia da ez dela lan samurra izaten. Iparraldeko Anne Etchegoyenek euskara mugitzen den esparrutik kanpoko oihartzuna lortu du “Le Voix Basques” diskarekin. 60.000 copias saldu ditu Frantzian eta Mikel Laboaren “Hegoak” 300.000 erreprodukzio baino gehiago ditu YouTuben. Norbaitek esango luke mugaren bestaldean Berri Txarrak, Kepa Junkera eta Lisabo bezalako taldeek antzeko arrastoa utzi dutela, baina egia da duten inpaktoa Espainako esparru espezialitatuetan askotan mugatzen zela.
Ez da Burgosea joan beharrik aurreiritziak agerian jartzeko. Gure artean aurreiritzi mordo dago eta fenomeno bidirekzioanal izaten da. Askotab euskal taldeak hizkuntzaren arabera aztertzen ditugu. Komunikatzeko expresioa baino kualitate gisa ikusten dugu askotan hizkuntza. Handicap handia da. Mugatzen gaituen faktorea. Euskeraz abesten badu kasu egiten diot, bestela ez. Erderaz kanta dezala, mesedez, ingelesarekin identitatea galtzen baitu. Ez dugu erremediorik. Benetan arraroa da Anariren kontzertu batera joaten dena, beste egun batean Californiako talde psikodeliko batekin gozatzen duena eta Espainian egiten den indie musikaren jarraitzailea den musika zaleren bat topatzea. Askotan ez da gustuen kontua, hizkuntaren filtroa baizik.
Lubakietan babesten gara euskaldunok eta ez gara gai gure aurreiritzi sendo eta askotan ustelak baztertzeko. Mursegori askok ez diote atentziorik prestatzen normalean euskeraz abesten duelako eta Maite Arroitajauregiren proiektuarekin bezala badaude beste asko (Niña Coyote eta Chica Tornado, Napoka Iria, Lou Topet…) guztiz ezezagunak eta arrotzak direnak musika gazteleraz/ingelesez kontsumitzen duen publikoarentzat. Noski, alderanriz ere berdina gertazten da. Zein da Rafael Berrio? Zure izena Mikel Laboa ez bada, euskaldunon sinboloda jada, La Buena Vida eta Fermín Muguruzak aldarrikatzen dutena, euskal musikan lan ugari dago entzuleak behingoz musika dastatzen ikasi dezan filtro linguistikorik gabe.
Ez dago komentariorik