• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
chico-coyote-nina-tornado
Musika 0

BAI MUSIKA EUSKALDUNARI

Jon Pagola @jonpagola · 01/12/2014

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatzen da. Laster Durangoko Azoka dator. Errepasa ditzagun azkeneko denboraldian atentzioa deitu didaten talde euskaldun batzuk.

Urtero bezala etorri eta joan egingo da Durangoko Azoka. Datorren abenduaren 5etik 8ra ospatuko da euskal kulturaren ospakizun honen 49. edizioa. Jakina den bezala, Azoka Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza aproposa da eta sortzaileek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera dute. Egia da kulturzaleen topalekua bilakatu dela eta baita, bide batez, euskararen termometro kulturala neurtu dezakegula ere.

Gainera, abenduaren 3an euskararen eguna ospatzen da. Euskal musikan -euskaraz abesten den musika, alegia- arreta jartzen baldin badugu, zenbait taldeek deitu didate atentzioa azkenaldi honetan. Gehienak Azokan noizbait jo edo aurten joko dute. Goazen bada errepaso bat egitera. Baina, lehenik eta behin, Gorka Bereziartua AKA @boligorria-ri eskertu nahi nizkioke Twitterren bidez emandako gomendioak. Mila esker!

kaskezur

Denetarik aurki dezakegu nafarroatik datorren Kaskezur taldearen “Ilgora” diskan: rock zuzena, funk doinuak, stoner apurtxoren bat… Rock and roll inguruan lantzen diren estilo ezberdinak jaso dituzte, hain zuzen ere. Eta emaitza ez da batere kaxkarra.

Napoka Hiria

“Arnasten Ikasteko Berriz” bikoteak 2013an kaleratu zuen lan txukunaren izenburua da. Sarako estudio batean jasotako zortzi kanta hauek Eibar eta Elgoibarretik datorren bikotearen alderdi indie-folk atmosferiko eta intimista sakontzen dute. Zentzu honetan, “Ibiltzeko gertu” abestia oso adibide aproposa da.

Lou Topet

Ipar Amerikako indie folka gogorarazten duten doinuak euskaraz jorratzen dituzte Lou Topet zarauztarrak. Grabatu duten azken kanta Imanol Urbietaren omenez ekoitzitako ‘Bakarrik eta libre’ diskorako egindako ‘Txoria nintzela’ abestiaren moldaketa da. Ohio meets EH.

Mursego

“Hiru (3)” diskan (2013) ia edozertarako gai dela berriro ere erakutsi digu Mursegok -kunbia doinuak sartu ditu, adibidez-, baina arrasto sakona, erraz ezabatzen ez den horietakoa, “Eusnob”-en letra mamitsu eta umoretsuan aurkitzen da.

Jupiter Jon

Kraut, post-punk eta oihaneko doinu basatiak gustokoak dituzte. Ez da erraza deskribatzen irungo taldearen sonoritatea. Euskal Herrian ez dago horrelakorik. Karlos Osinagaren kolaborazioarekin kaleratu zuten “Pleistozenoko astelehenak” (2011) estreinako lana eta ezagutu dugun azken kanta hau da:

Joseba Irazoki

Gaur egungo Euskal Herriko eszena rockero eta ez rockeroan Joseba Irazokik miresle asko ditu. Ez zaie arrazoirik falta. Apala, gitarjole trebea eta sortzaile bitxia, Joseba Irazoki nafarrak bere lagunak bildu ditu plazaratu berri duen izen berbereko diskan. Talentu handiko pertsona da.

Niña Coyote eta Chico Tornado

Zuloak taldeko partaide izan zen Úrsula Strong (Las Culebras) eta Koldok (Surfin Kaos) osatzen dute. Doinu latzak, stoner ikutuak, jarrera eta imajin erakargarria. Donostiatik Joshua Tree desertura.

Willis Drumond

Egia da Willis Drumond sekula gelditzen ez den talde horietako bat dela. Lapurdiko mutilak Neil Young zein Mikel Laboa erreibindikatzen dute eta pasa den azaroak 28an sarrera guztiak agortu zituzten (20 minututan!) hondarribiako Psylocibenea aretoan.

Perlak

Facebooken biografian aitortzen duten bezala Zarauzko lokal batean, ardo tragoxkaden artean, jaio zen Perlak taldea. Erraz sartzen den 80. hamarkadako post-punk musika lantzen dute eta influentziak The Cure, Joy Division, New Order, Siouxsie & the Banshees… dira.

Larry Bird

Azkenaldian hiru abesti grabatu dituzte eta binilo formatuan argitaratzeko ideiari bueltak ematen ari dira. Momentuz, saskibaloi jokalari mitikoaren izena hartu duen talde bilbotarraren lehenengo demoa entzun daiteke bandcamp-ean. Nondik nora doazen? 90. hamarkadako indie-rock anglosaxoairekin erlazionatu genezake problemik gabe.

Belako

Talde bizkaitar gaztea -20 urteren inguruan dabiltzate- da Belako. Arrakasta dexente lortzen ari dira gure artean eta, bereziki, Euskal Herritik at. Ingelesez abesten dute gehienbat, hori ere aitortu behar da. Aurpegi ezberdinak erakusten dituzte (post-punk, elektronika, pop-rocka) eta gorantz doaz zentzu guztietan. Gero eta hobeto.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo