• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Cooper-mod-intxaurrondo
Musika 0

COOPER: MOD EGUZKITIK GERTU

Jon Pagola @jonpagola · 14/01/2014

Dock Of The Bay Musika dokumentalen jaialdian gehien esperotako kontzertua zen eta Cooper-ek ez zuen hutsik egin. Ordu eta erdiz kondentsatu zen mod unibertsoa.

(Mod) Zoriak gau berean Dock Of The Bay-en Paul Weller eta Alex Diez elkar zitezen nahi izan zuen. Johnny Mar, Richard Hawley eta Billy Bragg musika heroi britaniarrekin batera ikusi ahal izan dugu The Jam eta Style Council taldekide oia “Last stop standing” dokumentalean, disko independenteak saltzen dituzten dendek bere bizitzan izandako eragina azalduz. Trueban eman zen dokumental honen proiekziotik ordu erdira, Cooper musika taldeak -duela 10 urtetik Diazen proiektua izan denak- kontzertua eskaini zuen 22:30tan Intxaurrondoko kultur etxean.

Cooper-intxaurrondo-dock

Haien arteko ezberdintasunak albo batean utzirik, badago erlazioa Weller eta Diezen artean. Revival modernistaren erreferenteak diren hauek, gaztetatik gozatu izan dute haien bandek izandako arrakastaz eta 60. hamarkadako pop espiritua berpiztuko zuen etapa berriari ekin zioten. Biek ala biek, ez dute azkenaldian modan egon den The Jam eta Los Flechazos taldeen bateratzeaz ezer entzun nahi. Ez diete haien klasikoei jarraipenik eman nahi nahiz eta hauek sekulako arrakasta lortu zuten.

Intxaurrondoko kontzertuan Los Flechazos-i egindako erreferentzia bakarra  amaierako brinidesean egin zuten “Quiero regresar” abestia joaz. Depeche Mode-ren “New Life” abestiaren bertsio robotikoak eta sinkronizatutako koreografiak eman zioten hasiera ziztu batean igaro zen popurriari, zeinetan Flechazos taldearen gaur egungo etapari dagokion “Rabia” abestiak ere izan zuen lekua.

Cooper-alex-intxaurrondo-mod

Los Brincos taldeak egin ohi zuen moduan, hainbat hit segidan kaleratu eta hala, adrenalinak gora egin zuen bat-batean: Steve White-en – Paul Wellerren bateria urte luzez izandakoaren- jarraitzaile sutsua den Nacho García bateria geldiezin zebilen eta hurrengo eguneko ezkontzara iritsiko ez zela zirudien. Ondoren, konexio donostiarraren unea iritsi zen “Oxidado eta “Cerca del Sol” abestiekin.  Abesti hauek Cooper taldearen bi klasiko dira eta Haizearen Orraziaren argazkia duen EP-an daude. Gipuzkoar publiko mod murriztu baina finkoari hutsik egiten ez dion Javier Sun lagunari eskaini zion taldeak “Canción de viernes” abestia. Ez zen bertan amaitu Donostia eta Alexen arteko idilioa: “Hyde Park” abestian, Kristina Enearekin gogoratu zen eta “El Sur” abestia iparraldeari eskaini zion. Abesti errepertorioaren mardultasuna “Mi universo” (2011), “Aeropuerto” (2009) eta “Retrovisor” 2004eko LP-ko lanak elkartuz lortu zuten.

Poztekoa da urte erdiko atsedenaldiaren ostean Cooper taldeak hain ondo funtzionatzea. Ez dago hauei ezer leporatzerik ikusitako emanaldi bikainaren ostean. Teknikoki ere bikain aritu ziren pasioa eta energia uneoro erakutsiz. Mod unibertsoa ordu eta erdiz kondentsatu zen. “Carrusel” abestiko hasierako gitarreoak Small Faces-ekin bibrarazi zuen publikoa,  “Mi diario” abestiak aldiz, -Los Brincos-ek “El pasaporte” abestiarekin egin bezala- saltoka jarri zuen publikoa, “La señal” abestiarekin hainbatek nothern soul koroa berdindu nahi izan zuen eta “Cierra los ojos” abestriaren hasierak Teenage Fanclub/ Big star-rez gozarazi zuen publikoa.

Ez zen tramite kontzertua izan, ezta ia egun eta leku berean Paul Weller eta Alejandro Diezek bat egin zuten guratako istripua ere.

 

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo