(Mod) Zoriak gau berean Dock Of The Bay-en Paul Weller eta Alex Diez elkar zitezen nahi izan zuen. Johnny Mar, Richard Hawley eta Billy Bragg musika heroi britaniarrekin batera ikusi ahal izan dugu The Jam eta Style Council taldekide oia “Last stop standing” dokumentalean, disko independenteak saltzen dituzten dendek bere bizitzan izandako eragina azalduz. Trueban eman zen dokumental honen proiekziotik ordu erdira, Cooper musika taldeak -duela 10 urtetik Diazen proiektua izan denak- kontzertua eskaini zuen 22:30tan Intxaurrondoko kultur etxean.
Haien arteko ezberdintasunak albo batean utzirik, badago erlazioa Weller eta Diezen artean. Revival modernistaren erreferenteak diren hauek, gaztetatik gozatu izan dute haien bandek izandako arrakastaz eta 60. hamarkadako pop espiritua berpiztuko zuen etapa berriari ekin zioten. Biek ala biek, ez dute azkenaldian modan egon den The Jam eta Los Flechazos taldeen bateratzeaz ezer entzun nahi. Ez diete haien klasikoei jarraipenik eman nahi nahiz eta hauek sekulako arrakasta lortu zuten.
Intxaurrondoko kontzertuan Los Flechazos-i egindako erreferentzia bakarra amaierako brinidesean egin zuten “Quiero regresar” abestia joaz. Depeche Mode-ren “New Life” abestiaren bertsio robotikoak eta sinkronizatutako koreografiak eman zioten hasiera ziztu batean igaro zen popurriari, zeinetan Flechazos taldearen gaur egungo etapari dagokion “Rabia” abestiak ere izan zuen lekua.
Los Brincos taldeak egin ohi zuen moduan, hainbat hit segidan kaleratu eta hala, adrenalinak gora egin zuen bat-batean: Steve White-en – Paul Wellerren bateria urte luzez izandakoaren- jarraitzaile sutsua den Nacho García bateria geldiezin zebilen eta hurrengo eguneko ezkontzara iritsiko ez zela zirudien. Ondoren, konexio donostiarraren unea iritsi zen “Oxidado eta “Cerca del Sol” abestiekin. Abesti hauek Cooper taldearen bi klasiko dira eta Haizearen Orraziaren argazkia duen EP-an daude. Gipuzkoar publiko mod murriztu baina finkoari hutsik egiten ez dion Javier Sun lagunari eskaini zion taldeak “Canción de viernes” abestia. Ez zen bertan amaitu Donostia eta Alexen arteko idilioa: “Hyde Park” abestian, Kristina Enearekin gogoratu zen eta “El Sur” abestia iparraldeari eskaini zion. Abesti errepertorioaren mardultasuna “Mi universo” (2011), “Aeropuerto” (2009) eta “Retrovisor” 2004eko LP-ko lanak elkartuz lortu zuten.
Poztekoa da urte erdiko atsedenaldiaren ostean Cooper taldeak hain ondo funtzionatzea. Ez dago hauei ezer leporatzerik ikusitako emanaldi bikainaren ostean. Teknikoki ere bikain aritu ziren pasioa eta energia uneoro erakutsiz. Mod unibertsoa ordu eta erdiz kondentsatu zen. “Carrusel” abestiko hasierako gitarreoak Small Faces-ekin bibrarazi zuen publikoa, “Mi diario” abestiak aldiz, -Los Brincos-ek “El pasaporte” abestiarekin egin bezala- saltoka jarri zuen publikoa, “La señal” abestiarekin hainbatek nothern soul koroa berdindu nahi izan zuen eta “Cierra los ojos” abestriaren hasierak Teenage Fanclub/ Big star-rez gozarazi zuen publikoa.
Ez zen tramite kontzertua izan, ezta ia egun eta leku berean Paul Weller eta Alejandro Diezek bat egin zuten guratako istripua ere.
Ez dago komentariorik