• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Ray-Davies-kinks
Musika 0

JAZZALDIRIK POPEROENA (ETA MERKEENA)

Jon Pagola @jonpagola · 21/07/2014

Jazzaldiaren alderdi pop-rock merkea gozatzeko gida zehatza da ondorengoa. Ray Daviesetik hasi, Kinks taldeko liderretik, musika elektronikoa azaltzen duen emanaldi batera bitartekoa. Azaleko argazkia: Michael Stroud/Getty Images

Donostiako Jazzaldia musika estilo guztiek kabida duten askotariko plaza bihurtu zen aspaldi. Pop, rock, soul, funk, reggae, elektronika, eta nola ez, jazza. Aurten ere doinu hauek entzun ahal izango dira 49 Heineken Jazzaldian. Berriz ere, edizio heterodoxoa izango da, gozoa, mamitsua eta eguraldia aldeko badago, magikoa ere izango da. Uztailaren 23tik 27ra bitarte.

Aberatsa bezain gogoangarria da aurtengo programa. Hemen, baina, pop-rockeko kontzertu doakoetara mugatuko gara.

Asteazkena 23

RAY DAVIES (21:30tan agertoki Berdean), funkean errege den GEORGE CLINTONen baimenarekin (00:30tan, agertoki Berdean) lehen eguneko protagonista da. The Kinksek, The Rolling Stones, The Beatles edo The Who taldeek duten errepertorio bertsua du kopuruari dagokionez, baina azaldu ezin daitekeen arrazoi batengatik, Britaniar irletatik kanpo ez dago azken talde horiek osatzen duten ohorezko podiumean.

Mod nostalgia betetzeko, 19tan Eiger tabernan Ray Daviesen tributoa egingo dute hiriko dj modernistek: Iñigo Art eta Happy Jack. Bitartean, Dabadaban: 15:30tatik aurrera, tabernako terrazan, Coruña, Iruña, Logroño eta Hendaiatik etorritako dj-ek sixtie arratsa arinduko dute. 19tan, BOOGARINS brasildar psikodelikoak eta BAYWAVES madrildarrak arituko dira. Hori gutxi balitz, mod sesioak Ray Daviesen kontzertuaren ostean jarraituko du tabernan bertan.

Arreta berezia kontraprogramazioari: Maria Cristinako terrazan, arratsaldeko 5etan, Teenage Caveman eta haren r&r 50’s dj-a arituko da, eta ondoren, 19tan, Ayo Silver! kolektibo musikala, psikodelia modernoan adituak. Coca-Cola gunean, bitartean, ZA! bikote eroa arituko da. Hauek gai dira Las Grecasen samplerra euren abesti frenetikoen artean tartekatzeko. Debekatuta daude etiketak.

donosticluba-za

Ostegunak 24

Osteguneko gaua, aurrekoa bezain interesgarriagoa (edo gehiago) azaltzen da. KutxaKultur Festibalean “Apar” euren azken albuma aurkeztu ostean, DELOREAN talde zarauztarra etxera itzuli da (21:30tan agertoki Berdean). ECHO AND THE BUNYMMEN taldearen aurretik (00:30, agertoki Berdean) egon zitekeen talderik onena da Delorean. Ziurrenik gainera, gauari amaiera emango dioten taldearen miresle dira zarauztarrak; 80ko hamarkadan U2 taldeak hastapenetan egindako ibilbide interesgarri bera egin zuen.

THE WIRE (terraza Heineken, 23 horas) son de la misma quinta que la banda liderada por Ian McCulloch, y sus afiladas canciones post-punk no van a dejar indiferente  a nadie. Y ya por último ZA! repite en el Altxerri a las 00:00 horas.

Wire-band-1

Ostirala 25

JAMES VINCENT MCMORROW irlandarraren (21:30tan agertoki Berdean) popularitateak aparrak bezala egin du gora Steve Winwooden “Higher Love” bertsionatu ostean. Garaiko Indie-Folk taldeen orbitan (Bon Iver edo Keaton Henson), egun bateko lora ez direla erakutsi dute.

Delikatuegia al da mutil sentsible hau ostiraleko gaua irekitzeko? Baliteke, baina ez dadila inor desesperatu: THE HORRORS (00:30tan, agertoki Berdean) taldeak dezibelioak altxatuko ditu sintetizatzaile, 80ko gitarrak eta beharrezko iluntasunaren bidez.  Jarraian, baxu jotzaileak, RHYS WEBBek gauari Dabadaban emango dio amaiera freakbet eta psikodelia doinuak pintxatuz. Dantzarako gogoa duenarentzat: Be Bopen, 01:00etan, THE CHERRY BOPPERS taldea arituko da haren funk instrumental itsaskorrarekin.

Larunbata 26 / Igandea 27

Pop-rock doinuak ez dira horren ugariak izango asteburuan. Alde batetik, pop eta elektro doinuak azalduko dituen AUSTRA hirukote kanadiarrak bi emanaldi eskainiko ditu: 21:30tan agertoki berdean, eta ondoren, Dabadaban. 00:30tan rock and roll doinuak gailenduko dira VINTAGE TROUBLE taldearekin. James Brown meets Led Zappelin, edo antzeko zerbait.

Pena da, igandean Mugaritzen izango den THE POSIES taldearen kontzertua ikusi ahal izateko ordaindu beharra (35 euro). Nauticool agertokian hainbat dj-en sesioak ikusteko aukera izango dugu: Ayo Silver! 17:00tan, El Coloso de Roda dj-a (18:30tan) arituko da gero, eta Chico Tropicorekin amaituko da arratsa.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo