Donostiako Jazzaldia musika estilo guztiek kabida duten askotariko plaza bihurtu zen aspaldi. Pop, rock, soul, funk, reggae, elektronika, eta nola ez, jazza. Aurten ere doinu hauek entzun ahal izango dira 49 Heineken Jazzaldian. Berriz ere, edizio heterodoxoa izango da, gozoa, mamitsua eta eguraldia aldeko badago, magikoa ere izango da. Uztailaren 23tik 27ra bitarte.
Aberatsa bezain gogoangarria da aurtengo programa. Hemen, baina, pop-rockeko kontzertu doakoetara mugatuko gara.
Asteazkena 23
RAY DAVIES (21:30tan agertoki Berdean), funkean errege den GEORGE CLINTONen baimenarekin (00:30tan, agertoki Berdean) lehen eguneko protagonista da. The Kinksek, The Rolling Stones, The Beatles edo The Who taldeek duten errepertorio bertsua du kopuruari dagokionez, baina azaldu ezin daitekeen arrazoi batengatik, Britaniar irletatik kanpo ez dago azken talde horiek osatzen duten ohorezko podiumean.
Mod nostalgia betetzeko, 19tan Eiger tabernan Ray Daviesen tributoa egingo dute hiriko dj modernistek: Iñigo Art eta Happy Jack. Bitartean, Dabadaban: 15:30tatik aurrera, tabernako terrazan, Coruña, Iruña, Logroño eta Hendaiatik etorritako dj-ek sixtie arratsa arinduko dute. 19tan, BOOGARINS brasildar psikodelikoak eta BAYWAVES madrildarrak arituko dira. Hori gutxi balitz, mod sesioak Ray Daviesen kontzertuaren ostean jarraituko du tabernan bertan.
Arreta berezia kontraprogramazioari: Maria Cristinako terrazan, arratsaldeko 5etan, Teenage Caveman eta haren r&r 50’s dj-a arituko da, eta ondoren, 19tan, Ayo Silver! kolektibo musikala, psikodelia modernoan adituak. Coca-Cola gunean, bitartean, ZA! bikote eroa arituko da. Hauek gai dira Las Grecasen samplerra euren abesti frenetikoen artean tartekatzeko. Debekatuta daude etiketak.
Ostegunak 24
Osteguneko gaua, aurrekoa bezain interesgarriagoa (edo gehiago) azaltzen da. KutxaKultur Festibalean “Apar” euren azken albuma aurkeztu ostean, DELOREAN talde zarauztarra etxera itzuli da (21:30tan agertoki Berdean). ECHO AND THE BUNYMMEN taldearen aurretik (00:30, agertoki Berdean) egon zitekeen talderik onena da Delorean. Ziurrenik gainera, gauari amaiera emango dioten taldearen miresle dira zarauztarrak; 80ko hamarkadan U2 taldeak hastapenetan egindako ibilbide interesgarri bera egin zuen.
THE WIRE (terraza Heineken, 23 horas) son de la misma quinta que la banda liderada por Ian McCulloch, y sus afiladas canciones post-punk no van a dejar indiferente a nadie. Y ya por último ZA! repite en el Altxerri a las 00:00 horas.
Ostirala 25
JAMES VINCENT MCMORROW irlandarraren (21:30tan agertoki Berdean) popularitateak aparrak bezala egin du gora Steve Winwooden “Higher Love” bertsionatu ostean. Garaiko Indie-Folk taldeen orbitan (Bon Iver edo Keaton Henson), egun bateko lora ez direla erakutsi dute.
Delikatuegia al da mutil sentsible hau ostiraleko gaua irekitzeko? Baliteke, baina ez dadila inor desesperatu: THE HORRORS (00:30tan, agertoki Berdean) taldeak dezibelioak altxatuko ditu sintetizatzaile, 80ko gitarrak eta beharrezko iluntasunaren bidez. Jarraian, baxu jotzaileak, RHYS WEBBek gauari Dabadaban emango dio amaiera freakbet eta psikodelia doinuak pintxatuz. Dantzarako gogoa duenarentzat: Be Bopen, 01:00etan, THE CHERRY BOPPERS taldea arituko da haren funk instrumental itsaskorrarekin.
Larunbata 26 / Igandea 27
Pop-rock doinuak ez dira horren ugariak izango asteburuan. Alde batetik, pop eta elektro doinuak azalduko dituen AUSTRA hirukote kanadiarrak bi emanaldi eskainiko ditu: 21:30tan agertoki berdean, eta ondoren, Dabadaban. 00:30tan rock and roll doinuak gailenduko dira VINTAGE TROUBLE taldearekin. James Brown meets Led Zappelin, edo antzeko zerbait.
Pena da, igandean Mugaritzen izango den THE POSIES taldearen kontzertua ikusi ahal izateko ordaindu beharra (35 euro). Nauticool agertokian hainbat dj-en sesioak ikusteko aukera izango dugu: Ayo Silver! 17:00tan, El Coloso de Roda dj-a (18:30tan) arituko da gero, eta Chico Tropicorekin amaituko da arratsa.
Ez dago komentariorik