• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
john-berkhout-portada
Musika 0

JOHN BERKHOUT: HAINBESTERAKO DAGO?

Redacción @kulturaldia · 28/10/2013

Gure Fleet Foxes eta Beaxh House dira, azkenaldi honetan zeresan ugari ematen ari den bandetako bat. Warner multinazionalarekin beren lehen albuma argitaratuko dute oiartzuarrek. Hainbesteko arreta merezi ote dute?

john-berkhout-3Hanka sartzen ari gara? Horrenbesterako da? John Berkhout oiartzuarrek 2013ko agerpen entzutetsuenetakoa izan dute. Talde gazte honek- guztiek dituzte 27 urte, 26 dituen Ekain abeslari eta gitarrak salbu- ustekabean harrapatu zuen entzulegoa, Gipuzkoa barrenetik etorrita -eta ez Donostia, Hondarribia edo Zarautzetik, non musika harrobi sendoenetakoa aurkitzen den- “ The Path”, euren aurkezpen abestia, argitaratu zutenean. Indie folk abesti iradokitzaile honek, azkenaldian erreferentzia bihurtu diren Fleet Foxes, Beach House eta Bon Iver talde garaikideak gogorazten ditu.

Haiek bi talde hauek “markatu” dituztela onartu dute, baina aldi berean, horretatik urrundu eta euren bidea propioa egiten ari direla aldarrikatzen dute. Euskaldunak izaki, “jun beharko dut”, haien herrian esaten den bezala, euren identitate musikala igortzen duen sonoritate aglosaxoiarekin nahastuz bataiatu ziren. Emaitza, John Berkhout da, zeresana emango duen izena. Ez Euskal Herrian, ezta Espainian ere, ez dago pareko talderik. Gure mugetatik at zein harrera izango duen? Beste kontu bat da hori.

john-berkhout-2Momentuz, Warner multinazionalak begiz jo ditu eta estreinako albuma argitaratzeko prest daude. Taldearen izena duen diskak 2012ko uda hasieran Haritz Harreguyren Higain estudioan grabatu zuten Ruben Caballeroren gidaritzapean. Ekain Pérez (ahotsa eta gitarra), Eneko Lusar (gitarra), Mikel Alonso (baxua), Ander Lizaso (teklatua, klarinetea eta saxoa) eta Iñigo Goñi (batería eta perkusioa) inguruan dituzten paisaietan inspiratu dira hamar abesti zoragarri osatzeko. Hala ere ez dute agian hasierako inpaktua gainditzea lortzen.

Diskoan oinarrizkoa den “Cinematic” single berri fleetfoxiarrarekin abiatzen dira. Armonia bokal ederrek, ukitu epikoak eta burutik kendu ezin den estribilloak abesti hau entzuterrazena bihurtzen dute. Liga berekoak dira, jada ezaguna den “The Path” eta “Caribbean Snow” ere. Laugarren kortean, ia hutseraino jaisten dute abiadura eta natural eta solteago sumatzen zaien balada sentikor batean (“Lost In The Wild”) murgiltzen dira. Azken honek Simon & Garfunkel ekartzen du gogora, edo garaikideago jarriz gero, Kings Of Convenience.

“Bridge Over Troubled Water”-i egindako omenalditzat har daitekeen “Short Necked Giraffe” abesti animatuaz gain, ez dago aldaketa edo sorpresa handiegirik. Ez dute Elliot Smith-en “Angels In The Snow” abesti zoragarria, zuzenekoetan bikain jotzen duten bertsioa, diskoan gehitu. Behin disko osoa entzunda, ona da uzten duen zaporea. John Berkhout-ek baditu oraindik landu ez dituen bideak, folk psikodelikoa, pop edo kutsu elektronikoa, eta oraindik ez dakigu sortu duen zalaparta horrenbesterako den. Baina hasi berri duten bideak itxura oso ona duela baiezta dezakegu.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo