Asteburu hontan Donostikluba musika independientearen zirkuitoaren 10. urteurrena ospatu da Egiako Kultur etxean. “Kontzertu XL-ak formatu txikian” leloa duen ekimen honen atzean Ginmusika eragilea dago eta urteurren borobil hau behar bezala ospatzeko kontzertu eta kultura-jarduera ezberdinez josi da Gasteszena osteguna eta larunbata bitartean.
Lehenik eta behin Rafael Berrio-ren kontzertu itzela izan genuen eta ostiralean hip-hop estiloaren gaua izan zen. Dena dela, bi aperitf izan ziren horiek. Larunbat arratsaldean 5etan hasi eta gaueko 22:30etan bukatu zen festa nagusia. Beranduago Delorean eta beste talde potenteak izan genituen eszenatokian eta baita azken orduko albiste bat ere: Ghost Culture ezin izan zuen azkenean eszenatokira igo.
Arratsaldean uste baino jende gutxiago hurbildu bazen ere giro ederraz gozatu genuen Lorena Oteroren erreportai grafikoan ikusten den bezala:
Azokan denetarik izan genuen: biniloak, txapak, kartelak…
Bigarren eskuko azoka guztietan bezala arroparik ez zen falta eta…
…ezta bitxikeriak eta janaria ere
Musika izan genuen, nola ez. Lehenengoak Pumuky izan ziren
Terraza aldiz Sexy Zebras ikusi genituen eta azken orduan Layabouts:
Eta B aretoan 20:30ak ostean Cuello-ren txanda izan zen bolumen oso altuarekin:
Terrazan oso ondo egoten da:
Eta buelta berriz ere Gasteszenako pasilloetara:
Ez dago komentariorik