• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
jaccogardner-resize-1
Musika 0

KUTXA KULTUR FESTIBALA-KO HAUTAKETA APETATSUA

Jon Pagola @jonpagola · 03/06/2014

Irailaren 5 eta 6ean Igeldoko jolas parkean ospatuko den Kutxa Kultur Festibala-ren kartel eta ordutegiak aditzera eman zituzten atzo. Gaur, gure gustuen araberako hautua eskainiko dizuegu.

Lehen begiratuan, badirudi aurten Irailaren 5 eta 6ean ospatuko den Kutxa Kultur Festibal-eko maila ez dela pasaden urtekoa bezain ona izango. Pasaden urteko distribuzio on eta asmatua – lehen egunean soinu gazteak entzun genituen (Christal Fighters, Delorean) eta bigarrenean 90ko hamarkadako soinuak (Dinosaur Jr, Built To Spill) –  hautaketa homogeneo eta beste pop independente jaialdietan entzun daitezkeen doinuen antzeko izatera igaro da. Momentuz, ez dago Gazteszenan pasaden urtean ospatu zen afterparty-aren berri. Gogoratzen dugunez, dj eta talde zoragarriak aritu ziren bertan goiz aldera arte.

Dena dela ere, prezioak neurrizkoak dira (20 euro eguneko sarrerak, 32 bonoak) eta lekua pribilegiatua, ederra eta jostagarria. Hala beraz, merezia du bisita.  Arituko diren taldetako asko gurean izan ditugu azken urteotan (Sean Nicholas Savage, !!!, The Pains of Being Pure at Heart…) eta beste asko aspalditik izan ditu antolatzaileak begiz jota, Toy eta Wombats adibidez. Jarraian, betiko moduan, hautaketa subjektibo eta apetatsua egingo dugu. Inolaz ere galdu ezinezkoak diren 6 talde -3 eguneko-.

 

TOY (Irailak 5, 2otan)

Zergatik: azken urteotan britaniar underground-etik atera den fundamentuzko talde gutxitako bat da. Hasieran, The Horrors taldearekin konparatu izan zuten baina “Join The dots” bigarren diskoarekin –hodeitsu eta liluragarria- izaera handiko taldea direla garbi utzi dute.

Abesti bat: “Lose my way”, bere lehen albumeko abestia, bere abesti adierazgarrienetako bat da.

SEAN NICHOLAS SAVAGE (Irailak 5, 21tan)

Zergatik: begien bistakoa da da: doan tokira doala (Primavera Sound, Zarautz, Donostia), mutil kanadiar zurbil honek bere egiten du arrakasta. 80ko hamarkadako pop-a, elegantziaren bosgarren esentzia da haren jarraitzaileentzat.

Abesti bat: “She Looks Like You” abestiak “Other Life” (2013) albumari eman dio hasiera. Boy George, Prefab Sprout eta garaiko beste totem batzuetako kantagintzarekin bat egiten du 80ko hamarkadaren kutsua duen abestiak.

NATURAL CHILD (Irailak 5, 22:45tan)

Zergatik:  jatorrizko rock and roll-aren esentzia bizirik mantentzen dute eta country eta freskotasun asko gehitzen dizkiete haien abestiei. Burger Records-en alderdi klasiko eta berezkoena azaltzen dute.

Abesti bat: “B$G P&MP&ON” Little Richard eta Chuck Berry-ren demostrazio argia da. Rock and Roll bibrantez bi minutu eta hogei segundoz gozatzeko aukera.

JACCO GARDNER (Irailak 6, 21:00tan)

Zergatik:  pop psikodelikoaren arloan ez da berria gazte holandar hau. Skywalkers-eko kide ohia, bere zuzenekoak liluragarriak dira. Diskoan baino martxa handiagoa erakusten du eta bere taldeko hots armoniak hobe hautematen dira. 

Abesti bat: “Clear The Air” izan zen 2012an ezagutzera eman zuen bere aurkezpen karta, eta Zombies, Van Dicke Parks, Syd Barret, Left Banke… -ren ildotik, bere abestirik enigmatiko eta itsaskorrena da. Bideoa, bestalde, 1967-1968 urtetatik ateratakoa dela dirudi.

REPTILE YOUTH (Irailak 6, 21:45tan)

Zergatik:  Pisuzko hiru arrazoi: Inoiz ez dira Donostian aritu, influentzia sakona izan dute (post-punk, Madchester, electro) eta Madrileko Dcode-n arrakasta itzela izan zuten. 

Abesti bat: “JJ”ez da haien bigarren diskoko, “Rivers That Run For A Sea That Is Gone” , hit-a bakarrik, izan ere, Kutxakultur-eko himnoa izateko osagai guztiak biltzen ditu. Indie pelotazoa.

!!! -CHK CHK CHK- (Irailak 6, 23:30tan)

Zergatik:  Jazzaldia-ko pasaden edizioan, taldeko abeslariak, Nic Offer-ek, Zurriolako hondartzan bainu bat hartuz amaitu zuen bere emanaldia, jarraitzaileak ere atzetik joan zitzaizkiolarik. Zer bururatuko zaio oraingoan? Pasaden urtean Crystal Fighters taldeak sortu zuen giro bera sortuko dutela dirudi.  

Abesti bat: “Pardon my Freedom” da zuzenekoetan arrakasta gehien lortzen duen abestia. “Louden up know” (2004) disko laudatuaren parte da.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo