Lehen begiratuan, badirudi aurten Irailaren 5 eta 6ean ospatuko den Kutxa Kultur Festibal-eko maila ez dela pasaden urtekoa bezain ona izango. Pasaden urteko distribuzio on eta asmatua – lehen egunean soinu gazteak entzun genituen (Christal Fighters, Delorean) eta bigarrenean 90ko hamarkadako soinuak (Dinosaur Jr, Built To Spill) – hautaketa homogeneo eta beste pop independente jaialdietan entzun daitezkeen doinuen antzeko izatera igaro da. Momentuz, ez dago Gazteszenan pasaden urtean ospatu zen afterparty-aren berri. Gogoratzen dugunez, dj eta talde zoragarriak aritu ziren bertan goiz aldera arte.
Dena dela ere, prezioak neurrizkoak dira (20 euro eguneko sarrerak, 32 bonoak) eta lekua pribilegiatua, ederra eta jostagarria. Hala beraz, merezia du bisita. Arituko diren taldetako asko gurean izan ditugu azken urteotan (Sean Nicholas Savage, !!!, The Pains of Being Pure at Heart…) eta beste asko aspalditik izan ditu antolatzaileak begiz jota, Toy eta Wombats adibidez. Jarraian, betiko moduan, hautaketa subjektibo eta apetatsua egingo dugu. Inolaz ere galdu ezinezkoak diren 6 talde -3 eguneko-.
TOY (Irailak 5, 2otan)
Zergatik: azken urteotan britaniar underground-etik atera den fundamentuzko talde gutxitako bat da. Hasieran, The Horrors taldearekin konparatu izan zuten baina “Join The dots” bigarren diskoarekin –hodeitsu eta liluragarria- izaera handiko taldea direla garbi utzi dute.
Abesti bat: “Lose my way”, bere lehen albumeko abestia, bere abesti adierazgarrienetako bat da.
SEAN NICHOLAS SAVAGE (Irailak 5, 21tan)
Zergatik: begien bistakoa da da: doan tokira doala (Primavera Sound, Zarautz, Donostia), mutil kanadiar zurbil honek bere egiten du arrakasta. 80ko hamarkadako pop-a, elegantziaren bosgarren esentzia da haren jarraitzaileentzat.
Abesti bat: “She Looks Like You” abestiak “Other Life” (2013) albumari eman dio hasiera. Boy George, Prefab Sprout eta garaiko beste totem batzuetako kantagintzarekin bat egiten du 80ko hamarkadaren kutsua duen abestiak.
NATURAL CHILD (Irailak 5, 22:45tan)
Zergatik: jatorrizko rock and roll-aren esentzia bizirik mantentzen dute eta country eta freskotasun asko gehitzen dizkiete haien abestiei. Burger Records-en alderdi klasiko eta berezkoena azaltzen dute.
Abesti bat: “B$G P&MP&ON” Little Richard eta Chuck Berry-ren demostrazio argia da. Rock and Roll bibrantez bi minutu eta hogei segundoz gozatzeko aukera.
JACCO GARDNER (Irailak 6, 21:00tan)
Zergatik: pop psikodelikoaren arloan ez da berria gazte holandar hau. Skywalkers-eko kide ohia, bere zuzenekoak liluragarriak dira. Diskoan baino martxa handiagoa erakusten du eta bere taldeko hots armoniak hobe hautematen dira.
Abesti bat: “Clear The Air” izan zen 2012an ezagutzera eman zuen bere aurkezpen karta, eta Zombies, Van Dicke Parks, Syd Barret, Left Banke… -ren ildotik, bere abestirik enigmatiko eta itsaskorrena da. Bideoa, bestalde, 1967-1968 urtetatik ateratakoa dela dirudi.
REPTILE YOUTH (Irailak 6, 21:45tan)
Zergatik: Pisuzko hiru arrazoi: Inoiz ez dira Donostian aritu, influentzia sakona izan dute (post-punk, Madchester, electro) eta Madrileko Dcode-n arrakasta itzela izan zuten.
Abesti bat: “JJ”ez da haien bigarren diskoko, “Rivers That Run For A Sea That Is Gone” , hit-a bakarrik, izan ere, Kutxakultur-eko himnoa izateko osagai guztiak biltzen ditu. Indie pelotazoa.
!!! -CHK CHK CHK- (Irailak 6, 23:30tan)
Zergatik: Jazzaldia-ko pasaden edizioan, taldeko abeslariak, Nic Offer-ek, Zurriolako hondartzan bainu bat hartuz amaitu zuen bere emanaldia, jarraitzaileak ere atzetik joan zitzaizkiolarik. Zer bururatuko zaio oraingoan? Pasaden urtean Crystal Fighters taldeak sortu zuen giro bera sortuko dutela dirudi.
Abesti bat: “Pardon my Freedom” da zuzenekoetan arrakasta gehien lortzen duen abestia. “Louden up know” (2004) disko laudatuaren parte da.
Ez dago komentariorik