• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
lyres-monoman
Musika 0

LYRES: NAGUSIAREN EGUN ON BATEN KRONIKA

Jon Pagola @jonpagola · 28/04/2014

Irungo Café-an kontzertua eskaini zuen Lyres garaje talde mitikoak. Denbora igaro ahala hobera egin zuen eta Jeff Conolly-k egun bikaina izan zuen. Hori beti da seinale ona.

The-Lyres-irun

Irungo Café-an Mushroom Caffeine eta Juancar Bloody Mary-rekin afaltzen zuen bitartean, Monoman ezizenez ezaguna den Jeff Conolly zoriontsu eta animotsu zirudien. Ez da bat ere datu baztergarria kontutan izanik karaktere aldakorra duen gizona dela. 35 urte igaro badira ere, autarkiaz kapitaneatzen du -“Lyres ni naiz”-  80. hamarkadan garage revival izenez ezagunak ziren banden artean nagusiena. 60. hamarkadako garage-punk ispiritua azaltzen zuten banda nagusien artetik The Cynics, The Fleshtones, The Chesterfield Kings eta The Fuzztones taldeez gozatzeko aukera izan dugu hainbatetan. Lyres, hasieran ezaguna izan genuen “The”-rik gabe,  gure heroiaren nahien arabera hedatuz joan da gutxinaka.

Haren legatu baliotsua, ziurrenik generoaren zale direnen artean oroituena, Munster selloak berrargitaratu du eta “On Fire” eta “Lyres Lyres” disko handiak gure artean ditugularik, zer dago hauek zuzenean entzutea baino hobea? Aurretik aritu zen Mushroom Cafeine hondarribiar taldeak zapore gozoa utzi zuen.  Haien lehen LP-aren, “Liquid”, abestiak aurkeztu zituzten, haien aurreko 10” baino estilistikoki irekiagoak, garaje-rock aren ildoan, eta hotsak aldatu, gitarra belauniko jo eta bateria bortizki jo zuten eskainitako show entretenigarrian.

The-Lyres-irun-conolly
The-Lyres-on-fire

 

Jeff Conolly eta Lyres aldatu ezin diren piezak direla lehen minututik geratzen da argi: gainerako musikoak teklatu jole ezagunetik aldendu, eta bigarren mailako aktore izan ziren, makinariak ondo funtziona zezan artistari laguntza eskaintzera joan izan balira bezala. Esfortzu izpirik ez, keinurik ez, gitarra eta bateria joleak nagusiaren kontsignari arreta jartzen dioten bi figurante dira.

Conolly, begirada guztien zentroa, ez da animalia eszenikoa. Ez zen haren instrumentutik zentimetro bakarra ere aldendu, noizbehinka ezker eskuaz pandereta astintzen zuen baina une bakarrean ere ez zen publikoarengana zuzendu. Underground rock and roll izarraren ospea erakutsi, 13th Floor Elevators-en korbata deigarria azaldu eta hots txorrota zoragarriari hautsa kentzearekin nahikoa izan zuen. Bertan dugu inspirazio izan zituen bandei fidel zaien gizon beteranoa, garajea espresio artistiko gisa erreibindikatzen duen gizona.

The-Lyres-monoman

Musikalki 1984-86 urteetan gelditu da denbora. Izan ere, “I reall want you right now” abestiaren birsortze  urratzaileak emandako amaieratik atera ziren.  “Don´t give it up now” eta “Help you Ann” abestiak poztasun handiz ospatu zituen publikoak.  Lyres on fire. Tramo zentrala ez zen horren bibrantea izan, soul piska bat eta bateriarekin arazo teknikoak ere izan ziren, baina honek ez zuen Monoman bere onetik atera. Gure gizonak egun bikaina izan zuen eta hori beti da albiste ona rock and roll-arentzat.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo