• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
rock-bai-niños-música
Musika 0

ROCKA BAI BABY!: ROCK MUSIKA ERE HAURREN KONTUA DA

Jon Pagola @jonpagola · 11/12/2014

Rocka Bai Baby! haur eta familientzako rock kontzertuak dira. Datorren data: igande honetan goizeko 11:30etan. Dabadaba aretoan Munlet taldea egongo da. Argazkiak: Juxe

Ekimena Madril eta Bartzelona bezalako hirietan sustatzen joan da azkeneko urteotan: pop, rock eta indie kontzertuak -orohar helduek entzuten dugun musika- familia guztientzarako zuzenduak, umeak batik bat. Adin guztientzako jendea biltzen da baina haurrak dira protagonistak. Eta Donostiara iritsi berria da Rocka Bai Baby!, “haur eta familientzako rock kontzertuak”, Babaloo produkzioak osatzen duen talde txikiari esker: Auria Etxeandia, Gonzalo Ibáñez musikaria (Nuevo Catecismo Católico, Bullet Proof Lovers) eta June & Maddi, besteak beste. Aurreko urriaren 26an ekin zioten Staaf tabernan gure artean ezezaguna zen abentura ezezagun honi. Autoramas talde brasildarra izan zen bertan.

“Ez genekien zenbat jende bilduko zen, zein izango zen erantzuna eta oso oso pozik gaude musikaren bolumena pittin bat altua bazegoen ere”, dio harro Auriak. “Plazer bat izan zen Autoramas-ekin estreinatzea. Bezperan Oviedon jo zuten eta oso goiz jaiki baziren ere oso jarrera ona izan zuten umeekin. Guraso batzuek harritu ziren haurrentzako kontzertu bat espero baitzuten”.

IMG_1542

Hortxe dago gakoa: txikitan entzun ditugun abestietatik eskapo egin edo, hobe esanda, haurren kultur musikala osatzen joan. “Pintto Pintto” eta antzeko kantekin ez da umeen mundu musikala amaitzen. Egia da Kursaal Eszena edo Txikijazz-eko eskaintzez gain gainontzeko eremu musikaletara abiatzeko premia zegoela. Eta begira nola hasten diren proiektu batzuk, uste ez genuen lekuetatik: umeen gustu musikalak gurasoen alertak piztu zituen. “Ikusten hasi ginen gustokoak zituztela B-52’s, Elton Motello, Kurt Baker… Hau da, gure etxeetan entzuten dugun musika, rock’n’roll musika zentzu zabal batean. Gainera gure belaunaldiko guraso pila daude ez direnak hainbeste kontzertuetara joaten, ez lehen bezala gutxienez, eta hauxe da musika berbera entzuteko aukera ederra, lagunekin egon eta, noski, familiarekin”, dio Auriak.

Musika da dudarik gabe amu nagusia. Baina ez da, ezta gutxiagorik ere, bakarra. Datorren abenduaren 14ean, goizeko 11.30etan, Estudio Arte Akademiaren eskutik, arte taillera egongo da Dabadaba aretoan. 12:30etan Munleten rock elektronikoa hasiko da eta kontzertua guztiz partehartzailea izango dela agindu dute, haurrek koruak eginez eta tresneria joz parte hartuko baitute. Kontzertuaren ondoren, Olentzero rockeroaren gabon kantekin ongietorria emango diogu gabonei rock erritmoz. 11:30etatik, eta jaia amaitu bitartean, azoka bat egongo da eta baita haurren beren jostailuak trukatzeko txoko bat ere. Sarrerek 3€ko prezioa dute helduentzat eta 1€koa haurrentzat.

munlet

Eta familia guztiarentzako prestatzen dituzten matinée rockero hauek modan dagoen ekimen sorta batean sartu nahi duenak, oso oker dabil. “Hemendik 10 urtera gure burua berdin ikusten dugu, gozatzen ditugun gauzak egiten, saltseatzen. Pixkanaka goaz eta ikusten joango gara proiektuak zer nolako itxura hartzen duen. Zeinek daki, agian gure seme-alabekin batera hazten joango da eta etorkizunean Rocka bai, Teen! egin beharko dugu!

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo