• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Naica-hondarribia-pop-saturnalia
Musika 0

NAICA: SATURNALIA IZENEKO POP PLANETA

Jon Pagola @jonpagola · 14/02/2014

Hondarribiatik datorren Naica taldeak "Saturnalia" diska kaleratu du. Pop gogorarazlea eta bihar Le Bukowskin ikusteko aukera izango duguna.

Ostiral arratsaldeak sakratuak izaten dia Naica taldearentzat. Boskotea hondarribiako Psilocybenea izeneko elkarte musikalaren lokal baten eraikuntzan egoten dira goxo-goxo entsaiatzen. “Saturnalia” (Psylocibina Records, 2014) diska berriaren abestiak, kaleratzen duten bigarren lana, ari dira prestatzen. Donostiako Le Bukowski aretoan bihar izango den Mondo Sonoro aldizkariaren festa demoskopikoan hartuko dute parte Frank taldearekin batera. Iñigo Kabezafuegoren berotze ariketen ondoren, Kelley Stoltz amerikarra aterako da Psilocybeko eszenatokira. Baina aurretik gure taldea bisitatuko dugu.

naica-pop-hondarribia

Kanpora atera ondoren Carlos Noain abeslari eta gitarjoleak atzeko atea irekitzen du. Pasillo estu batetik goaz eta lehenengo lokala da Naica taldearena. Bertan gainontzeko partaideak daude (Mikel Azcona, David Martínez, Naia Mandaluniz eta Santiago Noain) instrumentoak jada jasotzen. Stoltzen kontzertua une batetik bestera hasiko da. “Saturnalia” Berako estudio txiki batean grabatu zuten eta aurreko Jazzaldian jo ondoren aurkezpen ofiziala Donostian izango da berriz ere. Azkenean abesti berriak erakusteko bira txiki bat dute aurrean.

naica-pop

Naicaren aldaketa nabarmena izan da: paisai musikalak alboratu gabe gazteleraz abesturiko indie-pop bilduma landu dute eta neska-mutil arteko ahotsak tartekatu dituzte La Buena Vida bezalako taldeak egiten zuen modura. 90. hamarkadaren Donosti sound etiketaren jarraitzaleak al dira? “Ia denak 12 urte genituen hura eztanda egin zuenean. Le Mans bezalako talde interesgarriak daude, noski, eta haruntzago joanda Stereolab eta horrelakoak. Edo  Javi Pez-en proposamen dantzagarri eta dibertigarria. Eta doinu guzti horien artean esan dezakegu aztarna txikiren bat dagoela geure musikan”.

Zentzu zabalean hartzen badugu, pop musika da. Baina ez da nolanahikoa: instrumentalki aberatsa, teklatuak beste galaxietara eramaten zaitu eta shoegaze estiloaren ukitua ere badute. Azkenerako uzten dute hoberena ·(“30 lunas“) eta “Último Aviso” edo “Ícaro” bezalako kantetan eskuak altxa ditzakezu Igeldoko montaña suizan bidaiatzen zoazen bitartean.

Ez da arraroa, ondorioz, “Saturnalia”-k jaso duen harrera ona musika munduan -komunikabideak, industria eta entzuleak- “Fish taco”-ren debutarekin alderatzen badugu. Lehen lan hura sakabanatuagoa zegoen eta oraingoan jakin badakite zein izan den helburua. Diskoetxe independienteak hurbildu zaie baina azkenean etxean geratu dira,  Psylocibina Records-en. “Gai benetan konplexua da hau… Nola lor dezakezu kanpoko baten apustua zuk, aldi berean, zure musika garatzen duzun bitartean?”.

“Saturnalia” Eguberri kristauaren aurreko festak ziren. Hala ere, diskaren izena ez zuten esanahi honengatik aukeratu. “Izenburuak duen doinu musikala gustokoa dugu eta gainera Jane´s Addictionen diskoren bat badago hortik Paraphernalia izena duena…”. Bestetik, diskaren letrak “kodigoak” direla diote. konturatu garenerako Kelley Stoltz musikariaren kontzertua laster hasiko da.

Estilo eta itxura modernoa dute. Eraikuntzatik irten eta berriz ere barnera sartu baino lehen Mikelek abixu batekin agurtzen nau:  “Ea zorte ona dugun bihar Bukowskiren akustikarekin!”.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo