Ostiral arratsaldeak sakratuak izaten dia Naica taldearentzat. Boskotea hondarribiako Psilocybenea izeneko elkarte musikalaren lokal baten eraikuntzan egoten dira goxo-goxo entsaiatzen. “Saturnalia” (Psylocibina Records, 2014) diska berriaren abestiak, kaleratzen duten bigarren lana, ari dira prestatzen. Donostiako Le Bukowski aretoan bihar izango den Mondo Sonoro aldizkariaren festa demoskopikoan hartuko dute parte Frank taldearekin batera. Iñigo Kabezafuegoren berotze ariketen ondoren, Kelley Stoltz amerikarra aterako da Psilocybeko eszenatokira. Baina aurretik gure taldea bisitatuko dugu.
Kanpora atera ondoren Carlos Noain abeslari eta gitarjoleak atzeko atea irekitzen du. Pasillo estu batetik goaz eta lehenengo lokala da Naica taldearena. Bertan gainontzeko partaideak daude (Mikel Azcona, David Martínez, Naia Mandaluniz eta Santiago Noain) instrumentoak jada jasotzen. Stoltzen kontzertua une batetik bestera hasiko da. “Saturnalia” Berako estudio txiki batean grabatu zuten eta aurreko Jazzaldian jo ondoren aurkezpen ofiziala Donostian izango da berriz ere. Azkenean abesti berriak erakusteko bira txiki bat dute aurrean.
Naicaren aldaketa nabarmena izan da: paisai musikalak alboratu gabe gazteleraz abesturiko indie-pop bilduma landu dute eta neska-mutil arteko ahotsak tartekatu dituzte La Buena Vida bezalako taldeak egiten zuen modura. 90. hamarkadaren Donosti sound etiketaren jarraitzaleak al dira? “Ia denak 12 urte genituen hura eztanda egin zuenean. Le Mans bezalako talde interesgarriak daude, noski, eta haruntzago joanda Stereolab eta horrelakoak. Edo Javi Pez-en proposamen dantzagarri eta dibertigarria. Eta doinu guzti horien artean esan dezakegu aztarna txikiren bat dagoela geure musikan”.
Zentzu zabalean hartzen badugu, pop musika da. Baina ez da nolanahikoa: instrumentalki aberatsa, teklatuak beste galaxietara eramaten zaitu eta shoegaze estiloaren ukitua ere badute. Azkenerako uzten dute hoberena ·(“30 lunas“) eta “Último Aviso” edo “Ícaro” bezalako kantetan eskuak altxa ditzakezu Igeldoko montaña suizan bidaiatzen zoazen bitartean.
Ez da arraroa, ondorioz, “Saturnalia”-k jaso duen harrera ona musika munduan -komunikabideak, industria eta entzuleak- “Fish taco”-ren debutarekin alderatzen badugu. Lehen lan hura sakabanatuagoa zegoen eta oraingoan jakin badakite zein izan den helburua. Diskoetxe independienteak hurbildu zaie baina azkenean etxean geratu dira, Psylocibina Records-en. “Gai benetan konplexua da hau… Nola lor dezakezu kanpoko baten apustua zuk, aldi berean, zure musika garatzen duzun bitartean?”.
“Saturnalia” Eguberri kristauaren aurreko festak ziren. Hala ere, diskaren izena ez zuten esanahi honengatik aukeratu. “Izenburuak duen doinu musikala gustokoa dugu eta gainera Jane´s Addictionen diskoren bat badago hortik Paraphernalia izena duena…”. Bestetik, diskaren letrak “kodigoak” direla diote. konturatu garenerako Kelley Stoltz musikariaren kontzertua laster hasiko da.
Estilo eta itxura modernoa dute. Eraikuntzatik irten eta berriz ere barnera sartu baino lehen Mikelek abixu batekin agurtzen nau: “Ea zorte ona dugun bihar Bukowskiren akustikarekin!”.
Ez dago komentariorik