• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
escritora-idazlea-ana-malagon
Nor Nori Nork 0

ANA MALAGÓN ZALDUA: LETRA TXIKIAREN HANDITASUNA

Ruth Pérez de Anucita @anucita · 05/02/2014

Aurrez fabrikatutako mundu honetan, xehetasunek bereizten (eta salbatzen) gaituzte. Ana Malagón Zaldua, arkitekto digital, idazle eta sufritzaile haren denbora libreetan, ñabarduren lurraldeetan murgiltzen da

Ana Malagón Zaldua naiz, zinema gidoilari izan nahi nuen, baina egun, La Personnalité-n nabil produktu eta zerbitzu digitalak diseinatzen. Indibidualista naiz tamalez, (bertatik @samuraitasuna), hilabete honetan argitaratuko dut nire lehen liburua (“Lasai, ez da ezer gertatzen” izenburu engainagarria duena), eta futbola inoiz baino alboratuagoa daukat, hala ere Errealaren partiduen atsedenaldietan tuit-analisia egiteari ezin diot uko egin.

Imajinatzen dudanez, web munduan lanean ari zaretenok txikitan beste lanbide batekin amesten zenuten. Izan ere, garai hartan Internet ez zen existitu ere egiten…

Zinema gidoilari izan nahi nuen nik, horregatik ikasi nuen Ikus-entzunezko Komunikazioa Iruñan. Madrilera ere joan nintzen gidoia delakoa ikastera, baina mundu iluna zela ohartu eta Anoetan aritu nintzen kazetari gisa denbora luzez. Zelaitik bertatik egiten nuen lan, baina egia esan behar bada, ez zen ezer ere ez ikusten. Ez dakit entrenatzaileek nola ikus dezaketen zerbait. Kazetaritzan aritzetik, publizitatearen mundura igaro nintzen agentzia txiki batean lan egiten. Hala, blog-en munduan murgildu, eta gauza hauek lantzeko moduan fijatzen hasi nintzen. Teknologia eta diseinuaren gaiak atsegin nituen, eta lan egiten nuen enpresa handiago batekin fusionatu zenean, Internet sailera aldatzeko eskatu nien goikoei. Bertan ezagutu nuen egun La Personnalité-n kide dudan Goio Telletxea.

Zer bilatzen zenuten zuen enpresa sortu zenutenean?

Internet publizitatea, marketinga eta web korporatiboen ikuspuntutik ulertzen zuen agentzia handi batetik gentozen, eta aplikazioen merkatu bat sortzen ari zela ikusi genuen; merkatu honek teknologiaren ikuspuntua ez du soilik komunikazioaren sailetik ulertzen, jendeak gauzak egin ditzan ere ezinbestekotzat dute. Gauzak gure kabuz egin nahi genituen. Frank Sinatraren kutsua du esaldi honek, ezta? Dena dela, ederra abestia.

Zure lanaz gain, bi blog, bi twitter kontu… dituzu. Gauza asko dituzu kontatzeko, eta bi hizkuntzak darabiltzazu horretarako. Mundua ezberdin ikusten al da gazteleratik eta euskaratik?

Gazteleraz eta ingelesez ditudan kontuak (@anamalagon) gehiago dute profesionaletik euskarazko kontuak (@samuraitasuna) baino. Azken hau pertsonalagoa da. Hala ere, azken finean, dena da pertsonala. Bi kontu izateak ikuspegi bitxia sortzen du, bereizitako bi mundu direla ohartzen zara. Euskal Herrian maila politiko edo kulturalean zerbait gertatzen denean, gaztelerazko nire timelineak ez du horrekin zer ikusirik. Beste mundu bat da. Inoiz ez nuen pentsatu hain nabarmena izango zenik. @samuraitasuna kontuan Errealaz eta literaturaz mintzo naiz gehienbat eta gazteleraz edo ingelesez teknologiaz askotan. Alabaina, euskaraz ere teknologiaz hitz egitea gustatuko litzaidake; badago hau sustatzen duen jendea, nik baina gainditu beharreko irakasgaitzat dut. Euskara ez dugu politika, kultura edo eguneroko gai jakinetan bakarrik erabili behar, teknologia gaietan ere erabili beharko genuke…

LASAI EZ DA EZER GERTATZEN azala.indd

“Lasai, ez da ezer gertatzen” (Elkar) liburua publikatuko duzu hilabete honetan. 162 narrazio labur?

Urduri jartzen nau hitz horrek, baina bai, horrela salduko da: mikroipuinak. Istorioa blog gisa sortu zen. Nire iritziz, idazle batek entrenamendu asko behar du. Ipuin motzekin hasi nuen nire ibilbidea, izan ere, hori da gehien gustatzen zaidan formatua. Ariketa estilistiko baten gisakoa da, eta hori da nire istorioek eskatzen zuten formatua. Egunean bat egiteko ideia otu zitzaidan; egun optimista izan zen hura. Gerora, ipuin bat asteko izatera igaro zen, eta hala bazen, pozik. Frogarako esparru ere izan da; jendeari ipuinak atsegin zitzaizkiola ikusi, eta hain gaizki ere egongo ez zirelako ustea izatera iritsi nintzen.

¿Iban Zalduak dionez, bakartasunaren mapa marraztu du haren frustrazioaren koordenadekin, inkomunikazioaren kartografia… Gure gizartearen ispilua?

Hitzaurrean dio hori dena, eta hori da liburuaren onena. Frustrazioak eta bakardadeak bikote ona egiten dute, eta gaur eguneko gizartean oso presente daude. Ez dizut generazionala denik esango, baina hau hobea izango zela pentsatzen zutenek.

Bizitza?

Bai, familia zoragarri, lan ezin hobe, kotxe apartekin zoriontsu izango ginela pentsatzen genuen… Orain baina, gauzak bestelakoak direla ohartu gara eta bakoitzak bere drama pertsonala darama barnean.

Idazlea, musika eta zinema zalea… Azaldu behar al duzu futbola zergatik gustatzen zaizun?

Azken urte hauetan gauzak argiago ikusten hasi dira. Panenka edo Libero bezalako argitalpenak agertu dira, baita K.O.-ko liburu kolekzioa ere ( Hoolingan ilustratuak). Liburu hauek kultura eta futbolaren artean sorturiko clichéak apurtzen lagundu dute. Neska izan eta futbola gustatzea ere arraroa omen da.

Oraindik?

Oraindik. Gainera, ulertu dudanez, Anoetan biltzen da emakumezko publiko gehiena, eta berdina gertatzen zen Atotxan. Urrutitik datozen kontuak dira beraz. Hala ere, futbol modernoak eta hedabideek futbolari buruz egindako gehiegizko lanak nekatu egin naute; ulertzen dut beraz “dena futbola da” diotenen kritika. Gaur pozik nago: Bretxatik igaro eta egunkarietan Canalesen fitxaketa berri nagusiena ez dela ikusteak asko poztu nau. Harrituta geratu naiz: garrantzitsuagoak diren gauzak kontatzeke daude eta!

canales-real-sociedad-futbol

Zer egingo dugu Kopan?

Kaka. Aurreko egunean (Errealak Racing-en aurka final laurdenak jokatu zituenean) izan nuen beldurrik handiena Errealak 2-0 galtzearena zen, edo baita jolastuko ez genuela uste, eta zelaira ez ateratzearena ere. Errealaren historia oso literarioa da, ‘hau jende gaixua’ islatzen duten pelikula italiarren antzerakoa. ‘Mátamecamión’ gisako unez beterik dago. Frustrazio bat gehiago.

Partekatu Tweet

Ruth Pérez de Anucita

De pequeña quería ser camarera, salvadora de la Humanidad y periodista. Solo he conseguido ser lo último, y llevar la bandeja en algún pintxo-pote. A una isla desierta llevaría libros. A una poblada, también.

Zure gustokoa izan daiteke

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13 Nor Nori Nork

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

  • jone-san-martin Nor Nori Nork

    JONE SAN MARTIN: DANTZA, BERLINEKIKO MAITASUNA ETA TXIPIROIAK TINTAN

  • Portada_2 Nor Nori Nork

    DIEGO MATXINBARRENA: DISTIRA GEOMETRIKOA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo