• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Portada_2
Nor Nori Nork 0

DIEGO MATXINBARRENA: DISTIRA GEOMETRIKOA

Jon Pagola @jonpagola · 13/05/2016

Diego Matxinbarrenarekin solastu gara Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan. Forma geometrikoenganako jaieradun artista donostiarra definitu du hizketaldiak. Maiatzaren 21ean amaituko da bere erakusketa. Argazkiak eta bideoa: Lorena Otero

Puntual eta eroso, etxean egongo balitz bezala sartu da Koldo Mitxelenako Ganbara aretora gu agurtuz. Diego Matxinbarrenak (Donostia, 1961) apirilaren 14an inaguratu zuen 30 obra koloretsuk eta askotariko forma geometrikoz osatutako erakusketa. Eta 10 egun barru, Maiatzaren 21ean amaituko da. Tsunami bat bailitzan, eskaintza kulturalak beregain hartu du Donostia, eta azkar batean pasa da Matxinbarrenaren erakusketa. Hala, berandu baino lehen harekin geratu, argazki batzuk atera, eta elkarrizketa bat eduki dugu bere obraz, Koldo Mitxelenarekin duen harremanaz (2005ean sorkuntza beka bat eskuratu zuen), eta bere anai-arrebek ibilbide artistikoan izan duten eraginaz hitz egiteko. Dionez, bakoitzak bere bidea hartu zuen. “Elkarrekin estudio batean lan egiteko batu gintezkeen, baina bakoitzak bere bidea hartu zuen”.

Momentu dibertigarriena bideokamara fokotik kanpo gertatu da, portadan azaltzen den argazkirako posatzen ari zen une berean. Azaldu digunez, bakarrik lan egin eta bizi denez, faltan du umorea; gizon serioa dela esan digu, eta txisteak kontatzen dizkiotenean nola jokatu ez dakiela geratazen dela ere aitortu digu. Jarraian, irri maltzurra margotu zaio aurpegian. Barrez aritu gara denak, baita gune kulturaleko langilea ere. Groseko Iparra tabernaz ere mintzatu da; ohiko bezeroa da bertan, eta ez da kasualidadea areto sarreran dagoen liburuan inguruko argazki bat atera izana zuri-beltzean; haren pentsaera artistikoa islatzen da bertan.

Portada_3

Elkarrizketarako ordua finkatzeko telefonoz aritu ginenean, pozik azaldu zen, eta orain bizi duen egoera laburbiltzen duen ideiaren berri ere eman zigun: obrak, banan bana aztertu ditu. Ia, buruz dakizki denak, nahiz eta batzuetan, horrek bere aurka ere egiten duen. Kontua zera da: barrura begira jartzeko unea topatu du.

Elkarrizketarako bideoa grabatzeko, portadako irudiaren inguruan geratzea erabaki dugu. Kontraste ona egiten du egun hartan zeramatzan jantzi ilunekin, eta gainera, haren pieza ikusgarrienetako bat da. Artistaren unibertso geometriko nekaezina da lanean nagusi. Diego Matxinbarrena musika talde bat balitz, Tame Imapala baino, Animal Collectivek “Merriweather post pavilion” lanean azaldu zuen kromatismo sonoroaren antza handiagoa izango luke. Esplendor geométrico taldearen bertsio libre bezala ere funtziona lezake. Rockdelux-en diotenez, Arturo Lanzek -bandako liderrak- komertzial bezala egiten du lan Pekinen, eta gauetan “gela batean itxi, eta ordu luzez aritzen da puntako elektronika erritmo bukleak sortzen”. Ez da zaila Diego Matxinbarrena irudikatzea; diseinu industrialarekin lotzen dugu Groseko haren estudioan bukle geometrikoak sortuz.

Erraz egiten du bere diskurtsoan gai batetik bestera. Buruan dauzkan ideiek gora eta behera egiten dute koktelera batean egongo baliran gisan, eta badirudi noraezean dabiltzala. Dena den, argi du post honetan zerk ez duen azaldu behar –“hobe da honetaz eta hartaz ez hitz egitea, ez ezazu argazkia alde batetik jarri”- eta errespetuz eta edukazioz eskatu du. Eta garrantzitsuena: itzulinguruak alboratuz, haren diskurtsoaren esentzia- diseinu eta formenganako duen maitasuna- argitasun osoz transmititzen du.

-Hau al da erretrospektiba bat?
-Ez, ez. Asko jota, azken hamar urteotako koadroak dira.

Handik gutxira, sartu bezain jator eta despistatu atera da aretotik. “Beno, Iparran ikusiko dugu elkar, ezta?”

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13 Nor Nori Nork

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

  • jone-san-martin Nor Nori Nork

    JONE SAN MARTIN: DANTZA, BERLINEKIKO MAITASUNA ETA TXIPIROIAK TINTAN

  • ruth-pérez-de-anucita-amiga-de-papel Nor Nori Nork

    RUTH PÉREZ DE ANUCITA: PAPEREZKO LAGUNA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo