• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
jone-san-martin
Nor Nori Nork 0

JONE SAN MARTIN: DANTZA, BERLINEKIKO MAITASUNA ETA TXIPIROIAK TINTAN

Jon Pagola @jonpagola · 29/05/2016

Ezagutu ezazu hobe Jone San Martin: 10 galdera erantzunarazi dizkiogu post honetarako. Koreografa donostiarrak arrakasta handia lortu du atzerrian dantzarekiko duen bisioa dela eta. Astelehen honetan, hilak 30, “Legítimo /rezo” emanaldia aurkeztuko du Kursaalean. Argazkiak: DSS2016

JoneSanMartin_1

Donostia 2016en partez, enkargu bat du Jone San Martin donostiarrak: Europako Kultur Hiriburutzaren programako Elkarrizketak ildoa “aberastea”. Gipuzkoako “espazio enblematikoetan” erakutsiko ditu bost sorkuntza, eta astelehen honetan, hilak 30, 20tan aurkeztuko du lehena Kursaalen. Legitimo/Rezo izeneko emanaldian, programa bikoitza taularatuko du. William Forsythe koreografoarekin urte luzez ikasitakoak elikatzen du programa, baina toke pertsonala ere eman dio. “Dantzatutako konferentzia” gisa deifinitu du Legitimo/Rezo, eta bai, badirudi oximorona dela. Zalantzak argitzeko, hainbat galdera egin dizkiogu.

Nor da jone San Martin? Zertan datza erakutsiko digun berrikuntzak? Zergatik bizi da kanpoan? Tomaterik botako al lioke politikoren bateri? 10 galderek sortutako elkarrizketa batean murgildu dugu.

1-. Donostia 2016ek progamazio kulturala aberasteko aukera eman zizunean, zer pentsatu zenuen?

Poza eta beldurra sentitu nituen aldi berean… Horietako bakoitzak norabide batean egiten zuen, gainera. Eta noski, sekulako errespontsabilitatea dela ere pentsatu nuen.

2-. Legitimo/Rezo-k, badu, hasieratik, halako izenburu zeremoniotsu bat. Dirudien bezain serioa al da?

Bat ere ez. Kasu honetan, legitimitatea eta legatua sorkuntza eta jolasarekin daude lotuak. Eta “rezo”-k, obrako musika pieza bati egiten dio erreferentzia… Finean, sakratutasuna kentzean datza.

3-. William Forsythe koreografoarekin lotzen dute zure izena. Bera izan al da zure gurua?

22 urtez egin dut lan William Forsythe artistarekin. Horrekin dena esan dudala esango nuke, ez dut beste ezer gehitu behar.

4-. Nola azalduko zenioke dantzaren mundutik at dagoen persona bati, zer egiten duzun? Zer da “dantzatutako konferentzia” bat?

Azalpenak eman baino, nahiago nuke kuriositatea sortu; izan ere, nik neuk ere ez dakit zer den egiten dudana… Horregatik eskaintzen dut dantzatutako konferentzia bat. Mugimenduak berak azaltzen du dena; hobe azaltzen dut egiten dudana egiten dudan bitartean.

5-. Zergatik garatu duzu zure ibilbide profesionala hemendik kanpo? Bizi-behar bat zelako?

Beharbada bai! 🙂 Esan dezagun, behar profesional batengatik izan dela.

jone-san-martín-baile

6-. Non bizi zara gaur egun?

20 urtez bizi izan naiz Frankfurten, eta azaroaz gerzotik Berlinen bizi naiz; zoratuta nauka hiriak! Hoberena berriz ere hiria ez aldatzea litzateke, baina aldatuko da.

7-. Aipatu zugan eragin handia izan duen musika talde bat, dozena bat aldiz ikusi duzun filme bat, eta nekatzen ez zaituen plater bat.

Maite ditut isiltasuna (ez da musika talde bat) eta Antonyren ahotsa (Anony, orain, Anthony and the Johnsons-en egindako lanarengatik da ezaguna). “The Party” filma aukeratuko dut, Peter Sellersekin. Eta platera… mmm… Urdaiazpikoa, txipiroiak tintan eta alemaniako zainzuriak.

8-. Badira eszenatokitik kanpo oso lotsatiak diren artistak. Nolakoa zara zu, jakinik, “publikoarekin barrera apurtu behar da” diozula?

“Publikoarekin barrera apurtu behar da” diodanean zera diot (literalki, gainera): karrerila hartu, besoak ireki, eta haiengana salto egin behar dela.

9-. Zuri politika interesatzen zaizu? Edo aspertzen zaitu?

Politika beti da interesgarria. Politikariak… gutxiago.

10-. Benga, busti zaitez. Ikusle gisa, zein partiduri botako zenizkioke tomateak, eta nor salbatuko zenuke?

Kultura baloratzen ez duten alderdiei botako nizkieke tomateak; kultura superfluoa den zerbaiten gisan tratatzen dutenei, kulturarik gabe bizi daitekela esaten dutenei. Horregatik bizi naiz Alemanian, bertan kulturari dagokion tokia ematen diote, eta hala, nik ere topatzen dut nire tokia.

jone-san-martin-danza

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13 Nor Nori Nork

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

  • Portada_2 Nor Nori Nork

    DIEGO MATXINBARRENA: DISTIRA GEOMETRIKOA

  • ruth-pérez-de-anucita-amiga-de-papel Nor Nori Nork

    RUTH PÉREZ DE ANUCITA: PAPEREZKO LAGUNA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo