Diego Etxeberria Madrilen bizi den hogeita hamar urte inguruko donostiarra da. Gauez ateratzen denean (baita egunez ere) erabili eta jarraian botatzeko balio duen kamera eraman ohi du. Irudiak –espontaneoak, biziak eta inperfektuak beharrez- bere Tumblr-ean jaso ditu, “Desechables”. Pasaden maiatzaren 23an “Amateurista” erakusketa inaguratu zuen Bilbon -Charada, Jardines kalea 2-. Bertan, bere argazki adierazgarrienetako asko pilatzen dira.
Argazkilari profesional batek goza al dezake argazkilari amateur baten erakusketaz?
Nire ustez bien arteko ezberdintasuna honetan datza: batentzako ofizioa dena, bestearentzat hobby-a da. Askotan, hobby-a lana izatera iristen denean, hobby izateari uzten dio. Argazkilaritzarekin dibertitzeari uzten diodanean, argazkiak ateratzeari utziko diot. Lau urtez aritu nintzen mundu hartatik aldenduta arrazoi beragatik. Eta bai, erakusketa batekin dibertitzeak ez du profesionaltasunarekin zer ikusirik.
Zergatik darabilzu erabili ostean bota beharreko argazki kamera? Zenbat dago vintage-etik horretan?
Emaitza momentuan ikusteko aukera eskaintzen ez duelako, eta kamerarik sinpleenak direlako erabiltzen ditut halakoak. Garai hauetan “hemen eta orain” behar du denak, eta gauzak atseden har dezaten uztea ondo datorkigu.
Zure argazkitako askok festa gau bateko eferbeszentzia biltzen dute…
Egia esan, inoiz ez naiz argazkiak ateratzera irteten. Kamera gainean eramaten dut eguna nola amaituko den, eta guk non amaituko dugun inoiz ez delako jakiten. Egunean zehar lan egiten dugunontzat, gauak dira aisialdirako une.
Zer da kontatu nahi duzuna? Gazte urbano eta moderno baten kontakizun hedonista?
Nire atentzioa deitzen duten gauza eta uneak jaso nahi izaten ditut, izan ere, izozten ez baditut, ez dira gehiago existituko. Memoria bisualerako eta eguneroko gauza txikiak ahanzturan gera ez daitezen lagungarri dira halakoak.
Donostiar gaua biziko bazenu, emaitza berdina izango litzateke?
Inoiz ez da gauza bera, baina izango zituzkeen gauza ugari amankomunean. Gauzak atzemateko dudan modua estimuluen arabera aktibatzen da, bai Donostian, Madrilen edo beste edozein tokitan.
Oso gaizki: zure lehen aldirako Bilbora joan zara, eta ez Donostiara. Gozatzerik izango dugu “Amateurismo”-az hemendik?
Lehen erakusketa Bilbon egiteak ilusioa egiten zidan, izan ere, Bilbon ezagutu dut neure burua, eta aldi berean, hemen iritsi naiz naizena izatera. Baina azkenaldian Donostiaren alde egin dut askotan, eta badut bertan zerbait egiteko gogoa.
Donostiar argazkilari bat aukeratu behar izango bazenu, zeinekin geratuko zinateke?
Rafa Zubiría.Paraleloki egin dugu aurrera gure gustu bisual eta sentsazioak elkarbanatuz. Onenetako bat dela iruditzen zait. Beti doa besteen aurretik.
Ez dago komentariorik