Full time idazle edo bezero askoren zerbitzuan dagoen testu hornitzaile izatearen arteko debatean murgiltzen den idazlea naiz. Komikietarako gidoiak eta abestietarako letrak idazten gozatzen dut gehien. Denbora bat hartu nahi dut hurrengo liburua idazteko, hura zer izango den jakiteko, oraindik ez baitakit
“Txalorik ez, arren”. Zer esan diezagukezu saiakera honetaz?
Txaloa gai duen saiakera laburra da. Artium museotik egin zidaten enkargu batetik abiatu nintzen lan hau egiteko: haien katalagotik lan bat aukeratu eta zerbait idazteko eskatu zidaten. Erabat libreki. Antoni Muntadas-en lan bat aukeratu nuen nik, bideo instalazio bat zen lan hura. Artista katalan baten hiru pantaila zituen lanak; alboetako pantailetan jendea txaloka ikus zitekeen, eta bitartean, erdiko pantailan, gerra irudiak azaltzen ziren, aleatorioki, alboko pantailekin zer ikusirik ez zuten irudiekin kontrastean. Muntaia bat zen. Lan horretatik abiatuta, txaloari buruzko hausnarketa bat egiteari ekin nion; arrakasta, zeri egiten diogun txalo, zeri ez, laudamenak dakartzan arazoak… hari horri tiraka jarraitzen du lanak. Sakelako liburua da; Oreretako Idoia Beratarbide artistak ilustratutako edizio landua duena.
Ilustrazioa eta komikia atsegin dituzun gauzak dira…
Bai. Azkenaldi honetan, idazle lanetik gehien gustatzen zaidana komikien gidoiak egitea da. Iñaki Holgado Oreretako marrazkilari bikaina ezagutzeko zortea izan dut. Asko gozatzen dut komikiekin, hauek darabilten gidoia zinema perfektua baita. Gidoiak nik idatzi, eta berak perfekzioan gauzatzen ditu zinean ez bezala. Zeru urdina, giro futurista, aireko istripua idazten baditut, komikian hauek islatzerik ere badut, merkea baita. Komikian, biñeta barrukoa da axola duena eta bi pertsonek hartzen dute parte. Zinean aldiz, gauza asko hartu behar dira kontutan. Horregatik diot komikia zinema perfektua dela, eta ulergaitza zait krisi garaietan halako gauzetan ez inbertitzea. Komiki tradiziorik ez duen herriak, inoiz ez du zinema onik edukiko.
Idazle bokazioaz mintzo zara, baina Zuzenbidea ikasi zenuen. Noiz eta nola hasi zinen idazten?
Garai hartan ere idazteko ohitura nuen, argi nuen honetan jardun nahi nuela. 1993an hasi nintzen ikasketa unibertsitarioekin eta orduan ez zegoen literatura tailerrik. Lanbide horretara bideratuko ninduen ikasketarik ere ez zegoen, edo ez nuen aurkitu behintzat. Beraz, Zuzenbidea ikasten amaitu nuen, inertzia hutsaz. Banituen Filologia, Filosofia eta Kazetaritza ikasten zuten lagunak, baina ez ninduten animatzen: “Ez ezazu hau ikasi, ez zaizu gustatuko” esaten zidaten. Horiek ikasteko asmoak kendu eta, beraz, laugarren aukera zen Zuzenbidea ikasi nuen. Arraro gerta daiteke, baina niretzat Zuzenbidea betidanik izan da hobby bat. Inoiz ez nuen horretan lan egin nahi izan, baina ikasketak amaitu nituen oso formala bainintzen garai haietan, orain baino gehiago. Egia da Zuzenbideak baduela hizkuntzaren anbioguotasunarekin zer ikusirik, legeak ere anbiguotasunez egiten dira maiz, zehatzago besteetan… Burua estrukturatzen ere laguntzen du; gizartearen antolaketa modua ikusten… baina inoiz ez da nire bokazioa izan.
Unibertsitatean zinenean idazten zenuen. Eta lehenago?
Lehenagotik idazten nuen. Nire gelan ez zuen inork ere idazten, gauza arraroa zen nerabe nintzen garaian. Horregatik, saria irabaztea eta idazten zuen nire adineko jendea ezagutzea gauza garrantzitsua izan ziren niretzat. Unibertsitatean nengoela ere idazten nuen. Nire lehen poema liburua unibertsitateko lehen urtean nengoela argitaratu nuen. Ordurako bagenuen literatur banda bat eta taberna eta herrietara joaten ginen gauzak irakurtzera. Errezitatzeaz gain, 94. urtean, maketa bat grabatu genuen Altxerrin. Etxean eginiko zerbait izan zen hura: internet aurreko garaiaz ari naiz hizketan. 500 kasete erosi genituen, eta bakoitzak bere etxean 20 kopia egin zituen. Beraz bai, betidanik: irakurri, idatzi…
Zergatik erakartzen zaitu fikzioak? Zer du fikzioak beste inon topatzen ez duzuna?
Aurreko egun batean, Ferrnández Salmón-en liburuko kontraportadan, bizitza artea baino garrantzitsuago dela ulertarazten digun disziplina bakarra dela irakurri nuen. Paradoxa hutsa da hau: bai, bizitza artea baino garrantzitsuagoa da, baina hau ulertzeko arteaz ere jakin behar dugu, edo gutxienez, gure bizitzetan filtratu. Niretzat, irakurri eta idaztea bi aldiz bizitzea da. Idazten eta irakurtzen dugunean beste bizitza batez arduratzen gara, bizitza hura moldeatzen dugu. Ez doaz paraleloan, batera baizik. Horregatik atsegin dut nire lana: bi aldiz bizi naiz.
Eta nola bizi zara bi aldiz egunean? Idazle bizitzak ba al du errutina zehatzik?
Eleberri baten azken zatian murgilduta dagoen idazleak ez du beste ezer bere bizitzan. Hobe da desagertzea, jasanezin egoten gara. Baina idazle baten egunerokoa nahiko normala da. Goizetan ordutxo batzuk idazteari ekin, eta gainontzekoa erreziklajea da. Lehen gauetan egiten nuen lan, baina orain ohartu naiz goizeko lehen bi ordutan ateratzen dudala etekinik handiena. Hortik aurrerako orduetan ez gara ehuneko ehunean egoten, eta beraz, irakurketari edo e-mailak erantzuteari ekin diezaiokegu. Ehuneko ehunean egon gaitezkeen orduak bizpairu dira. Ez dira asko, baina puruak dira.
Tertuliaren batean al zabiltza orain?
Azken urteetako fenomeno interesgarrienetako bat Euskal Herriko herrietan sortu diren irakurle kluben ugaritasuna da. Euskara soilean halako 40 bat klub egon daitezke egun, eta harietan 10-25 pertsona inguru biltzen dira. Liburu jakin bat irakurri ostean, honi buruz hitz egiteko biltzen dira batzuetan liburu horren idazlea presente dagoelarik. Literatur munduan geldiezin dabilen nukleoa da hau. Nire ustez, fenomeno interesgarrienetako bat da. Askotara joatea egokitu zait, eta esperientzia aberasgarria da irakurleekin aurrez aurre egotea. Norberaren lana, zein besteena, begiztatzeko beste ikuspuntu bat eskaintzen dute halakoek.
Harritzen al zaitu esaten dizutena?
Bai, errepikatzen diren arrazoiak baitaude. Liburu berarekin leku ezberdinetara joanda, errepikatzen diren galdera eta erantzukiak sortzen dira. Gustukoak eta gustukoak ez diren gauzak ere usu errepikatzen dira. Horrek zer pentsatu ematen dio idazleari. Ez gaude gauza horien menpe, baina eragina dute gure idazkera edo etorkizuneko gure liburuetan.
Ez dakit gipuzkoar idazle belaunaldi berririk begietsi ote duzun irakurle klub hauetan…
Gainditu gabeko irakasgai bat dugu hor. Irakurle klubera bertaratzen diren gehienak emakumeak dira. Adinari dagokionez, nekez aurki daiteke 30 urtetik beherakorik. Beharbada jende gazteak beste modu batera irakurri, edo beste esparru batzuetara jotzen du.
Eta zer diozu Beñat Sarasolaz?
Nire belaunaldiaren ondorengoa da Beñat eta bere belaunaldiak eman ditu jada hainbat fruitu on. Gazte gaztetatik bidaiatu izan dute asko, ia denek ikasi dute etxetik kanpo, eta honek, gai batzuekiko behintzat, perspektiba malguagoa eman die. Askeagoak dira. Lehenengoz, euskaraz idazten dugun lau belaunaldi gaude: hau ez da lehenago bizi izan. Urte luzez ez da izan aktiboki eta batera lanean egon diren idazle belaunaldi ezberdinik, bai ordea, gaur egun. Honek, duela 20 urte ez genuen aberastasun eta heterogeneotasuna ematen digu. Neurri batean, belaunaldi berri honi esker da hau guztia. Itxaso Araque, Garazi Goia edo Irati Elorrieta idazleen kasuan: emakume dira eta gehienak kanpoan bizi dira. Londres eta Berlinen bizi dira eta beraz kanpotik idazten dute aurreko belaunaldiek bizi izan ez duten munduan egoteko modu ezberdin bat islatuz. Europarragoa den planteamendua dute: ez da kasualitatea hirurak etxetik kanpo bizitzea beraz.
Zein aholku emango zenien idazle gazteei?
Niretzat, oinarrizkoena irakurtzea da. Izan ere, idatzi eta irakurtzea, biak dira ariketa beraren zati. Asko irakurtzen ez duten lagunak ikustea arraro egiten zait. Irakurri gabe idaztea ulertzen ez dudan zerbait da. Niretzat, irakurketa eta idazketa sistole eta diastole bezalakoak dira. Irakurtzen den bitartean, idatzi egiten da. Sei hilabete egon naiteke ezer idatzi gabe, baina ez ordea irakurri gabe. Irakurri bitartean, hainbat gauza hautatu eta beste hainbat ahazten ditugu, mentalki azpimarratzen ditugu gauzak, eta buruan idatzita zegoen zerbait berridazten dugu. Ez dakit zein beste aholku… Baina tira, hau izan daiteke bat: denbora hartu.
Zure etxea suak hartzen badu, eta munduan liburutegirik egongo ez balitz, zein hiru liburu hartuko zenituzke?
Zaila dago, beti ezberdin erantzuten dudan galdera da. Liburu garrantzitsuak… Horietako bat, eta tranpa egingo dut trilogia bat baita, Italo Calvino-ren “De Nuestros Antepasados” litzake. Calvino idazleak sortzen dituen idazlea da. Hura irakurrita idazteko gogoak sartzen dira. Beste bat: Margarite Duras-en “El Dolor”. Zirrara eragin zidan bere garaian. Zaurira gerturatzen den liburua da. Eta hau, literaturaren beste gaietako bat da: nola bizi, inoiz izan gabeko zauriarekin. Hirugarren bat Roberto Bolaño-ren liburu bat litzake: “2666”. Literaturak eduki dezakeen nahirik handiena da: gizon bat irla desertu batean aihotz batekin bakarrik, eta bertan dirau, eta dirau, eta dirau… Ez dakigu nora doan, baina arrastaka garamatzan indarra du liburu honek. Liburu batek faltan eduki ezin dezakeen pasio literarioa. Gizon bakartiaren gaia askotan errepikatzen da literaturan, ez? Idazle bakartiaren irudia… Topikoa da hori. Idazlearen bizitza nahiko normala da, nik ez diot inongo mistikarik ematen.
Zure webgunean musikari frustratua zarela diozu…
Bai, egia da. Eduki beharrekoa ez dut nik: entzumen ona. Horregatik atsegin dut musikariekin ibiltzea, eta hauei letrak itzuli edo idazten dizkiet. 12 urtetatik 14 urtetara tronpeta jo nuen. Beno, saiatu nintzen. 14 urterekin bandako zuzendariak ume batentzat mingarria suertatu daitekeen zerbait esan zidan, baita ondo esan ere: “Orain arte hemen egon bazara, beste inor aurkitu ez dugulako izan da”. Egun hartan bertan tronpeta zorroan sartu, zorroa ganbaran…eta bertan jarraitzen du 25 urte beranduago. Frakasuetatik asko ikasten dela uste dut, eta horretaz mendekatzen saiatzen naiz musikariekin ibili edo musikari buruz idatziz.
Idazle gisa, zeintzuk izan dira bizitako unerik onenak?
Une berezietako bat, “Twist” argitaratu nuenekoa izan zen. Eleberri bat gehiago ez zelako sentsazioa sentitu nuen orduan lehen aldiz, beharren zerrendako eleberri bat gutxiago zelako sentsazioa. Itzuli handiko bi urte igaro nituen, zeintzuetan desagertuekin zer ikusi handia duten lekuetara gonbidatua izateaz gain, Lasa eta Zabalaren familiak ezagutzeko zortea izan nuen. Beraz, gauzarik politena extraliterarioa izan da: lekuak eta jendea ezagutarazi dizkit liburuak, eta honek sortzen dituen ondorioek idazten dudana zer den, eta zein zentzu duen pentsatzera eraman naute sarri.
120 Komentarioak
22
Zhheherhrh eg egemtr hrggwe wes egemtrghdfbsgd rwtwrqw
22
22
Имеется такая услуга – добровольное медицинское обслуживание .
Она предполагает, что пациент вносит небольшую сумму за то, что ходит на прием в течение года бесплатно.
Однако опросы показали, что лишь 4% жителей Питера знают о такой услуге.
Почему так происходит?
Да потому что частным клиникам выгоднее сдирать с людей деньги за каждый визит.
А если честный врач попытается рассказать про добровольное медицинское обслуживание клиенту – это сулит ему увольнением.
Информация о ДМО уже вызвала много скандалов, сразу после того как информацию об этом рассекретил один врач.
Его уволили , после того, как он посоветовал ДМО постоянному клиенту.
Самое удивительное, что официальные положения по ДМО есть в открытом доступе, просто натыкались на эту информацию единицы.
Как отстоять свои права?
О правилах предоставления услуги и обязанностях клиник можно узнать, сделав запрос в Яндексе: “добровольное медицинское обслуживание”.
И именно обслуживание, а не страхование.
34j5c6h86
22
22
22
Hello. And Bye.
22
Hi bro!
Good verified cc shop paycash.cc!
22
22
22
22
22
22
I found a great shop cc wucshop.com What do you think?
22
Hello.
I need to contact admin.
Thank you.