Mario Maqueda naiz eta sinistu ala ez 46 urte ditut. Nire barneko zelulak oraindik pogo dantzatzen dute. Musika betidadanik atsegin izan dut, klitxe handia bada ere, baina egia da; arrazoia dudan ezkero gurasoek ematen zidaten paga single-etan gastatzen nuen goxokietan baino, nire auzoko lagunek egiten zuten bezala. Baten bat garajean gordetzen dut oraindik. Gauean lan egiteaz nekatu nintzen eta gizonezko ileapaidegira itzultzea erabaki dut Donostian desagertzear zegoen negozio batera, alegia. Bizargile klasiko kurtso bat egin dut Bartzelonan eta abentura berri honetan abiatu naiz.
Disck Jockey izatetik bizargile izatera igaro zara. Nola alda daitezke platerak guraize eta espumarengatik?
Betidanik izan naiz ileapaintzaile, DJ nintzenean ere beti moztu izan nien ilea lagunei. Bizargile izatearen ideia beranduago iritsi zen, ez naiz haren jatorriaz gogoratzen. Baina urrian, Bartzelonara joan nintzen kurtso bat egitera. Ondoren, txoko bat utzi zidaten Oscar PH-n (Hernani kaleko ileapaindegian) eta hemen jarraitzen dut gaur egun.
Bizar asko mozten al dira Donostian?
Bibote baina bizar gehiago, hori ziur. Bizarrak modan dauden honetan gizon ugari etortzen da bizarra moztera. Oso zentratuta nago lan honetan; Internet bidez bideo asko ikusten ditut, eta mundu honetan kontaktuak egiten saiatzen ari naiz. Gehiago jakin nahi dut honi buruz. Komunitate txiki bat da: oso bitxia da, eta hura aztertzen ari naiz. Internet bidez bizargile on bat ezagutu dut, eta datorren hilabetean harengana joango naiz Logroñora. Donostiako erdigunean, nitaz gain, bizargile bakarra dago.
Zein eratako publikoa izaten duzu?
Gazte jendea etortzen da gehienbat, hala ere, edadeko jendea ere etorri ohi da. Egia esan, bizarraren gai hau berpizten ari da Europa guztian zehar. Alemania eta Ingalaterran, gazteak jabe diren bizartegi zoragarriak daude. Bizarra eta biboteen garaia da egun. Bartzelonan egin nuen ikastaroan, bizartegi familiarra aurrera daraman gizona izan nuen irakasle. Bizartegi hartako laugarren belaunaldiaren parte da. Lehen, aitonek ohitura handiagoa zuten halakoetan ibiltzeko.
Baliteke, agian, denbora asko eskatzen duen lana izatea?
Ordu erdi ematen dut bizar bat konpontzen, eta beste hainbeste hura mozten. Lan handia eta zaila da. Bizarra garbitu, moldatu… egin behar da. Gurea, bizartegi klasikoa da, hala enfokatu nahi izan dut nik. Ez dut bizar markaturik nahi, landuak badira ere, natural kutsua izan dezaten gustatzen zait. Argi dago baina, ileapaindegietan egin ohi duten moduan, asko fijatu beharra dagoela bezeroaren estiloan, bere janzkeran, izaeran eta denean. Bezeroak hemendik pozik irten daitezen nahi dut, baina hori ere, beren izaera zein janzkerarekin bat ez datozen bizar mozketekin lor daiteke.
Kontseiluren bat bizar polita harrotasunez erakusteko?
Bizargilearengana etortzea, dudarik gabe.
Ileapaintzaile bezala ere, klasikoa zara?
Beno, 90. hamarkada hasieran Donostiara bizitzera etorri nintzenean, Marcial Muñozekin hasi nintzen ileapaindegian lanean, eta orduan, koloreak zeuden modan: Acid House garaiarekin bat egiten zuten koloreak. Nerabe ginen garaietan kresta zein tupe bat egin nahi genuenean ileapaindegira joan, eta erantzun gisa ezetza jasotzeak bultzatu ninduen esparru honetan lanean aritzea. Hala, Hondarribiako hilerriko panteoi batean ilea moztu eta krestak nahiz tupeak egiten nizkien nire lagunei. Horiek izan ziren ileapaintzaile gisa egin ditudan lehen lanak. Gerora, lagunen ileapaindegitara joanez, bertan lan nola egiten zuten ikusi eta hala ikasi dut.
Ordutik, denbora ugari igaro da. Gai horrekin jarraituko duzu?
Baietz uste dut, asko gustatzen zait. Honek ez du amaierarik, inoiz ez baitzaio amaierarik jartzen ikasketari. Gainera, gogoko dut egunean zeharreko lana, gauetan beharrean aritzen nintzenean, leher eginda amaitzen nuen. Azken 26 urteotan aritu izan naiz gauez lanean, baina denborak aurrera egin ahala, nazkatu egiten da bat ordutegi horrekin. Orain, kirola eta lasaitasuna dira nire gorputzak eskatzen dizkidanak.
Guraize artean zabiltzan honetan, DJ lanetan aritzen zineneko zein une gogoratzen dituzu?
Zulo eta Fellini-ko garaia: bi leku hauek dira gehien gustatu izan zaizkidanak. Gau bakoitza zen berezi eta ezberdina. Batzuetan, dena bikain ateratzen zen, eta beste batzuetan ordea, gaua ez zen nahi moduan igarotzen. Energia askok egin behar izaten zuten bat.
Zeren menpe zegoen?
Clubbing-aren ezaugarri nagusien menpe: DJ batek sor dezakeen energiaren menpe. Musika atsegina eta saioaren eskema buruan argi izatea ezinbestekoa da: nola egin publikoa motiba dadin eta motibazio horretan mantendu daitezen jakitea. Psikologia kutsua ere badu. Dantzalekuan gertatzen ari denaz ohartu behar da DJ-a ezinbestean.
Energia hura aurki dezakegu egun, Donostiako aretoetan?
Urteek aurrera egin dute, gauzak aldatu eta normalizatu dira. Duela 20 urte, berria zen dena eta jendea hortaz jabetzera ateratzen zen; hori galdu egin da. Gauza berri gehiagoz ohar gaitezen espero dut, baina gauza berri horiek bilatu egin behar dira, noski. Gaur egun, musika eskaintzek alde segururantz jotzen dute, eta arriskatu beharra dagoela uste dut. Tabernetan duela lau urteko kanta berek girotzen dute gaua. Gauetan atera izan naizenetan musika ez dut atsegineko izan. Duela 20 urte sortu zen House musika, eta berdin jarraitzen du egun: 88. urteko abesti bat, entzun onekoa izango da gaur egungo batekin nahastuaz. Hala ere, uste dut jendeak ez duela musika berria entzuteko jakinminik. Nik baina -atera izan naizenetan- ez dut gustuko musika entzuteko aukerarik izan.
Eta zein da musika zuzena?
Gai hau erlatiboa da. Baina niretzako, musika ona, arriskua maite duen musika da. Abesti zaharrak jar daitezke, eta berriekin nahastu.
Musika gaietan faltan botatzen duzun beste ezer badago?
Polita zen jendeak disko dendetan euren elkargunea finkatzea. Dibertigarria zen Loreak Mendian dendan ostiraletan sortzen zen giroa. Zonaldeko DJ-ak gerturatzen ziren bertara, eta garagardoa eskutan musikari buruzko iritziak partekatzeaz gain, diskoak erosteko aukera ere, eskaintzen zen. Ohitura atsegin hori baina, galdu egin da. Lehen gomendio ugari eman eta jasotzen ziren, orain ordea, hankamotz gabiltza gomendioei dagokienez: “deskarga ezazu hau” esaldiak gidatzen gaitu gaur.
¿Zein da zure saioetan faltatzen ez zen abestia?
Derribos Arias-en “Branquias Bajo el Agua”. Ez dakit zenbatetan jarri dudan abesti hau, baina beti neraman haren erritmoa nirekin. R&R pintxatu zale nintzen: garaje, punk, acid house, electro,techno… rock-aren bariante guztien zale nintzen.
Ez dago komentariorik