• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
idigoras-corresponsal-tve
Nor Nori Nork 0

MIGUEL ÁNGEL IDÍGORAS: LONDON CALLING

Jásminka Romanos @lamiradadejass · 13/05/2014

TVE-ren Londreseko aurpegia da. 13 urte daramatza berriemaile lanetan, eta azaldu duenez, Donostiatik Rabatera, haren lehen jomuga, emandako saltoa ezinezkoa zitekeen Euskadik bizi izan dituen 12 urterik zailenetan esperientziarik izan ez balu.

Miguel Ángel Idígoras naiz eta kazetari lanetan nabil, kazetari bidaiaria azken urteetan, berriemaile. Kazetari perfil ezberdina da hau, izan ere, oso modu espezifikoan egiten dut lan RTVE-rentzat.

Hamahiru urte daramatzazu berriemaile lanetan. Zertan ezberdintzen da zure lana erredakzio handi bateko kazetari baten lanetik?

Ezberdintzen gaituzten bi ezaugarri daude. Lehena hau da: berriemaileak bakartiak gara. Bakarrik ibiltzen gara Madriletik deituko diguten itxaropenez. Ez dugu erredakzioan duten bezala beste berriemaileekin hitz egiteko aukerarik, goizero egiten diogu aurre herrialdeko egunerokotasunari. Bakarrik egonda, informazioa erredakziokoarekin kontrastatzen dugu, zuzeneko interlokuzioarekin.

Beste ezberdintasun bat ondorengoa da: erredakzio handi batean gai ezberdinak lantzen dituzten sekzioak daude, baina berriemaileok ez du halakorik, eta era guztitako informazioari egin behar izaten diogu aurre Madrileko erredakzio nagusiari interesatzen zaiona zer den kontutan hartuz. Aste honetan, esaterako, Myles Cirus-en, nerabeen artean arrakasta itzela lortu duen abeslariaren kontzertuan egotetik Ipar Irlandako krisira igaro gara, bertan Londresek jarraituak izan ez zitezen laguntza eman dien iheslariekin egonaz; IRA-ren hilketa baten azterketaren irekierara; Barclays auzia; eta Angelina Jolie-ri ere egin diogu elkarrizketa. Era askotako gaiak lantzen ditugu.

idigoras-londres-corresponsal

Berriemaileen postuak, RTVE-ren kasuan gutxienez, traiektoria luzeko profesionalek betetzen dituzten postuak dira. Har ditzagun adibide gisa Almudena Ariza edo Lorenzo Milá-ren kasua. Zein izan da zure ibilbidea 2001etik aurrera Rabat-eko berriemaile izan aurretik?

12 urte aritu naiz Euskal Herriak une gogorrak bizi izan dituenean bertan lanean, 1989tik 2001era. Gogorrak izan ziren etengabe egon baitziren atentatuak, politika auziak, desorden publikoa… Eguneroko ahalegin handia eskatzen zuen lan honek. Halakoek zaildu egiten dute kamara aurreko lana. Informazio hauskorra lasai lantzea eginarazten dute halakoek, azkartasuna eta zalutasuna lantzea. Gisa honetan 12 urtez lanean ibiltzea ezinbesteko izan zen Rabat-en berriemaile gisa lan egin ahal izateko. Hau da berriemaile bati eskatzen zaiona: gaiekin azkartasuna izatea, baldintza zailetan lan egitea, eta ezin denean ere, erantzun bat ematen jakitea. Hori  eskaintzen du egoera zail batean lanean egoteak, eta hori izan zen Euskal Herria urte luzez.

Zein albiste zabaltzea egin zaizu atsegineko?

2005ean Rabaten nintzela, hesiari buruzko lehen erreportajeak egin genituen. Asteroko informea egin eta bertara iritsi eta gero Marokotik desertura deportatuak ziren hego-saharatarrekin zer gertatzen zen azaldu genuen. Jende horrek bizi zuen ezinegonaren berri izan genuen gaia oraindik ezezaguna zenean. Eman genuen informazio hori gainera, Marokok hego-saharartar asko ez deportatzeko baliogarri izan zen. Marokok Melillako mugatik ia Argeliaraino eramaten zituen emigranteak eta etorri ziren bidetik joan zitezen itxaroten zuten bertan; 800 km egiten zituzten hauek oinez. Prozesu hori grabatu eta baretu egin zen irudiak azaldu genituenean.

Nola ikusi duzu arazoaren eboluzioa?

Afrika kontinente ezezaguna izan da eta informatiboki, inoiz ez da interes handikoa izan. Datu bat eduki behar dugu kontutan: Nigerian bahitutako nesken albistea ez da hedabideetan azaldu Obama eta haren emazteak haren berri eman arte. Ordurako baina, bahituta zeuden neskak. Hausnarketarako gai da hori: zergatik du mundu anglosaxoiak hedabide guztien dominioa? Eta, zergatik dago Afrikako kontinentea horren utzirik?  Hego-Sahararen albistea ezaguna dugu guregana iristen direlako, baina herrialde haietara joan beharko ginateke nola bizi diren jakin, eta hala, hesira joateak zer bideratzen dituen aurrez aurre ikustera.

Gauza bera gertatzen da Latinoamerikan, eta espainiarrei intereseko suertatu beharko litzaigukeen gaia bada ere, ez dugu haren segimendurik egiten. Mundu anglosaxoiari ez zaio interesatzen, eta beraz, mundu hispaniarrari ere ez. Zentzu horretan, prentsa anglosaxoiaren eragina nabaria da gurean. Ez dugu berezko izaerarik.

Eta eman behar izan duzun albisterik okerrena?

Asko izan dira, atentatuak batez ere. Okerrena: Santi Oleaga hil zutenekoa, DV-ko gerente zen eta harekin lanean aritutakoa naiz. Donostian hil zuten. Gogorra izan zen. Atentatuak orokorrean, beti dira halakoak.

Hamahiru urte daramatzazu berriemaile lanetan, baina geldialdi bat egin zenuen Euskal Herriko Sozialistak gobernuan zeudenean EITB-ren zuzendari izateko. Uste dut ez zela esperientzia erraza izan…

Ez. Ekonomia murrizketak abian ziren; EITB-k aurretik ez zituen horren presupuesto bajuak izan. TDT-aren hasiera, telebistaren eraldaketa eta audientziaren erabateko polarizazio garaiak ere izan ziren haiek. Bestalde, Ezker Abertzalea ilegala zen eta Parlamentutik zioten moduan, ezin zen alderdi hura telebistan azaldu, hala beraz, ezin ginen haien bozgorailu izan. Ezker Abertzalea telebistatik kanpo uzteak EITB-ren audientziaren parte garrantzitsu baten galera ekarri zuen, baina guk legea bete genuen.

Kritika asko jaso nituen legearen alde egiteagatik, gehiago sektore nazionalistengandik Ezker Abertzaletik baino. Izan ere, nazionalistak mindurik zeuden EITB galdu izanagatik, eta zuzendaritzaren berriaren aurka egiteko edozertaz baliatzen ziren. Audientziaren galera gestio ezegoki baten errua zela zioten, baina orain ere ez dabiltza hobe. Orain baina, beste faktore batzuen errua dela azaltzen dute. Egun gertatzen ari dena ikusita, egin genuena ez zen hain gaizki egon.

Zuretzako lan aldaketa handia izan zen…

EITB-ren zuzendaritza kargua hartu nuenean hau izan zen esan nuen lehen gauza: kazetaria naiz, ez gestorea. Hori bai, gestio ekonomikoa ezin hobeto zeraman Jose Ángel Quintanillak. Hala beraz, ez nintzen ekonomiaz beldur, gaiaz zekien jendea zebilen horretan lanean. Nire lanean, zentzuz jokatzen nuen telebista eta albistegietan. Telebista gainera, pista askoko zirkua da: trapezista izan gaitezke, nahiz eta domatzaile lanez ezer jakin ez. Beraz, negozio horren bista bateratua izatea oso zaila da, gainera, kontrolatzeko zailak diren faktoreetan zehar ibiltzen da. Baina ezbairik gabe, zirkua denaz ikuspegi zabalago bat ematen du.

Esperientzia horren ostean Londonera bueltatu eta bigarren etapa britaniarrari ekiteko irekitzen duzun blogean, London hiri britaniarren artean britaniarretik gutxien duen hiria dela azaldu zenuen. Zer esan nahi izan zenuen?

Atzerritarrez betetako hiria delako diot britaniar izatetik gutxien duen hiria dela. Estadistikek diotenez, 10 biztanleetatik 4 turista edo atzerritarrak dira. Era guztitako aukeren bila etorri ohi da jendea hona: aukera ekonomiko, kultural edo baita lan aukera bila ere. Hiri kosmopolita da London. Gaztelera, pakistaniarra, polakoa… entzun daiteke. Hiri hau herrialde baten antzekoa da, berezko arauak azaltzen baititu. Hamaika miloi biztanle ditu, oker ez banago. Erresuma Batura ateratzean, beste gauza batekin aurkitzen gara. Uste dut emigrazioa izan dela izaera britaniarraren difuminazioaren kausa.

Zer botatzen duzu faltan Donostiatik?

Hondartzatik paseatzea. Ondarreta begiztatu eta Kontxatik paseatzea.

Londonetik, zer gomendatzen diozu donostiar bati?

Greenwich-era joan eta Cutty Shark bisitatzea gomendatzen dut, asko gustatzen baitzaizkigu itsasontziak. Itsasoarekin loturarik handiena hemen azaltzen du Londonek: moila zaharrak, Canary Warf, eta itsasadarra. Itsas museora gerturatzea ere gomendatzen dut.

idigoras-corresponsal-londres

Nora bidaliko zenuke bazkaltzera?

Bazkaltzeko leku ugari daude. Garestia da, baina London Europako eta mundoko meka gastronomikoa bilakatu nahi dute. Inoiz ez dute gastronomia landu, baina toki guztietako jendearen biltoki izanik, era guztietako ohitura gastronomikoak iristen ari dira.

Janari asiarra gustuko duena, joan dadila Soho-ra, denetik dute bertan. Hemengo ohiturak mantentzeko gogoa duena aldiz, Bank-eko Hispania-ra joan dadila; Great Portland Street-eko Ibérica; Cambio de Tercio edo Donostia-ra. Azken honetan Marble Arch dago, Donostiako dekorazio eta Gipuzkoako sagardoarekin. Arzak-en Ametsa ere gomendagarria da. Elena Arzak-ek ireki zuen jatetxea da, eta Michelin izarra duen Londoneko lehen jatetxe espainiarra da. Pie eta errekiak jateko ordea, edozein pub gomendatzen dut. Beharbada euskaldunoi ez zaigu asko gustatuko, gozoegia da, baina zergatik ez.

Denbora asko daramazu Donostiatik kanpo, nola ikusten duzu Donostia etxera bueltatzen zarenean?

Ez dut lehen bezain ondo ikusten. Izan ere, krisiaren eraginez, betiko komertzioa itxita ikusi dut. Badirudi hiriak berezko zituen tokiak desagertu direla. Ekintza galdu duela ere uste dut. Neguan joaten naizenean, komertzio ekintza jaitsi dela ikusten dut. Hala ere, berehala errekuperatu eta garai hobeak etorriko direlako itxaropenez nago. Badakit konparazioa ez dela askoren atseginerako izango, baina Bilbok ere sufritu du krisia baina ekintza komertziala lehen bezain indartsu dago.

Bestalde, Donostiak euskal gizartearen zahartzea ere bizi du. Jende gaztea hiritik joaten hasia da, eta jende zaharrak ez du gazteek duten indar bera. Gainera, Donostia gira musikal handien mapetik kanpo dago. Lehen, mapa horretan sartzen zen Madril eta Bartzelonarekin batera. Ez dakit 2016ko proiektuak zerbait ekarriko duen, eta proiektua gaizki ateratzen bada, galera handia izango da. Aukera handiak galtzen badira, handiagoak izaten dira galerak.

Partekatu Tweet

Jásminka Romanos

Periodista, contadora de historias y preguntona. Disfruto descubriendo nuevas personas y realidades. Me gusta compartir mis descubrimientos en La Mirada de Jass. Y si tienen que ver con la cultura, mejor.

- http://www.jasspress.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13 Nor Nori Nork

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

  • jone-san-martin Nor Nori Nork

    JONE SAN MARTIN: DANTZA, BERLINEKIKO MAITASUNA ETA TXIPIROIAK TINTAN

  • Portada_2 Nor Nori Nork

    DIEGO MATXINBARRENA: DISTIRA GEOMETRIKOA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo