Kaixo, NiMu gara, duela bost urte baino gehiago festak antolatzeari ekin zion lagun talde bat (Adolfo, Iñaki & Ibai). Ez gara DJak, musika hautatzaile eta festa egileak baizik, disjockey izateko asko falta dugula esateko forma dotorea. Indie eta elektronikarekin hasi ginen, baina egun, erritmodun edozerrekin aritzen gara. Musika atsegin dugu, eta gure festa eta sesioen bidez dantzatzeko musika eta elektronika sustatu nahi ditugu Donostian.
Zaila da NiMu definitzen: lagunak zarete, djak eta webaren bitartez ere bizi zarete…
Lagunak gara, musika interesatzen zaigu eta guzti hori, jende gehiagorekin batera musika entzuteko festak sustatzeko kolektibo batean gehitu dugu. Web bat jarri genuen martxan musika eta hemengo kulturari buruz hitz egin ahal izateko: www.nimu.tv.
Zer aportatu nahi dio NiMuk Donostiari?
Garai batean, musika estilo oso bat (indie, elektronika, katxondeoa) betetzeke zegoela sentitu genuen; askorentzat erreferente izan ziren djak (P3z, El Nota, Araña, Mario Maqueda…) ikusteko leku gutxi zegoen, eta interesgarri iruditu zitzaigun gure proposamena egitea. 2008an hasi ginen Dokan festak egiten; bertan musika indiea eta guretzat erreferente musikalak ziren Desparrame, Dj Kigo, The Requesters… ekarri genituen; dantzateko musika berarekin We Are Standard, Meneo, Elbis Reber…-en kontzertuak antolatu genituen. Denborarekin sinplifikatzen joan eta dj-ak gu izaten hasi ginen. Primo lagunekin aurkitu, eta PriMu (Primo+Nimu) festa antolatu genuen, bertan, eroarena egiteko parada izan genuen, giro on eta estilo ezberdinekin; ez genuen zertan dj onak izan; jendearekin elkartu eta dantza egitea da gure asmoa. Le Bukowskiko PriMu jaiak, zoragarriak dira.
Egun, espiritu berarekin jarraitzen duzue, ezta?
Ideia berarekin jarraitzen dugu, bai. Bi edo hiru hilabetero antolatzen ditugu festak, batzuetan Primokoekin, eta bestetan, gaueko parrandarako espiritu bera duten beste lagun batzuekin. OlaTwerk Talka izan zen horietako bat Ridem, Xolomo Gangsta eta Primoko Xabi Martini geldiezinarekin. Twerkin omendu genuen. Dabadaban egin genuen festa eta luxua izan zen. 01:30etatik zegoen ilara atean, eta goizeko 06:00 baino beranduagorarte gelditu zen jendea. Abuztuaren 14ean DabaDaban izango gara berriz proposamen berri batekin: elektronikaren munduan altxor diren bi izenekin; klubeko lehen gaua izangatik ere, gehiago etorriko direlako esperantza dugu.
Dj eta sustatzaile musikal gisa, hiria lehen baino biziago dagoela uste al duzue?
Bai, badirudi hiria espiritua berreskuratzen ari dela, nahiz eta arauak eta tabernetako ordutegiek horretan laguntzen ez duten. Bukowskik dj ezagun eta, gu bezala, horren proak ez den jendearengan egin zuen apostua. DabaDabaren etorrerarekin, aukera zabaldu egiten da, batik bat Egian, eta musika estilo zehatzak aurkituko dituzula ziurtatuta dago. Pokhara edo La Madammek ere, egin dute dj elektronikoak izateko apustua, eta Staf bezalako eskaintzak ere iritsi dira. Gure taldeari elektronika edo club kultura falta dela iruditzen zaio, hori eskaintzen duten tamaina erdiko aretoak, diskotera izatera iristen ez direnak, baina horregatik egiten dugu gure proposamena eta Paraleloan eta Orekak egiten duten gauza bera egiten saiatzen gara. Gainera, mundu guztiak ikus dezakeenez, musika programazio handia dago, zirkuitu interesgarri eta Undermount bezalako formatu berritzaileak aurkezten dituen jendea. Mugimendu hori ere nabaria da arropan, diseinuan, bizikletan… Donostia gehiago mugitzen da.
.
Rihannaren izena askotan aipatzen duzue testu eta sesioetan. Ikono musikala al da? Sexuala, agian? Edo biak?
Hombre, ondo dago, baina gure aurreiritzien faltaren sinboloa da gehiago. Musika jartzen hasi ginenean genero musikalen gure rolloarekin jarraitzen genuen, eta ortodoxoak ginen beste estilo batzuk onartzerako orduan. Arrazoi batengatik Beyonce edo Rihannaren abestiak jarri eta jendeak ondo dantzatzen zituela ikusi genuen. Kanye Westen abesti hau Rihanna erdian duen abesti katxondo bat da. Bestalde, hotsari dagokionez, aipaturiko biak iruditzen zaizkigu interesgarri. Denborarekin, dantzarako orduan, aurreiritziak etxean uzten joan gara.
Elektronika da NiMuren punturik indartsuena. Baina latindar, tropikal eta reggaeton doinuak ere sartu dituzue… Baduzue mugarik pintxatzerako orduan?
Ez bereziki. Pintxatzen duguna dantzarako baliogarri izan dadin nahi dugu, erritmo markatuarekin. Arkeologia musikalaren errebeindikazioa alboratuz joan gara dantza erritmoetan zentratzeko, nahiz eta ezagutzen ez dituzun doinuak dantzagarri suerta daitezen. Batzuoi gehiago interesatzen zaigu doinu tropikalak aurkitzea; kunbia, moonbathon, dembow, afrikarrak… Beste batzuei house-a edo hip hop-a. Interesgarri suertatzen zaigu afrika, hegoamerika, hiri handietako auzoetako edo 21 urteko gazte batek bere ordenagailutik egin dezakeen musika.
Zein hiru abesti dira ezinbesteko Nimuren sesioetan?
Ufff! Hiru soilik aukeratzea oso zaila da jakinik duela bost urte baino gehiago direla honi hasiera eman genionetik. Beharbada, zentzuzkoena oraingoari heldu eta gehien gustatzen zaizkigunak aipatzea litzateke. Badaude gure sesioetan errepikagarriak suerta daitezkeen hainbat hit klasiko, ez dugu askotan pintxatzen, baina egiten dugunean, gustuko dugu hauek sortzen duten erreakzioa. Robin S.-ren “Show Me Love”, Mercy, RL Grime & Salva Remix, edo house klasikoko hainbat abesti. Edozein kasutan ere, hiru hauek askotan agertzen dira:
Nolakoa litzateke asteburu perfektu bat Donostian, NiMurentzat?
OSTIRALA: Plan lasaia egingo genuke, Bizipozatik pasa, pintxazoren bat konpondu eta bizikletaz pasio bat ematera irten. Gero, lagunekin buelta bat Alde Zaharrak bere horretan dirauela ikusi eta zerbait goxoa afaltzeko, hala ere, kontzertu batera joateko planarekin ere konbina liteke. Pintxoak jatea gustatzen zaigu koadrilan, Ganbara, Paco Bueno, A Fuego Negro… gero bokadilloren bat hartu, portura joan… eta expektatiba handirik gabe zer gertatzen den ikusi. Gauak dibertsioa eskainiko balu, aprobetxatuko genuke, eta hala ez balitz, helatua eta etxera.
LARUNBATA: barbakoa, arratsaldea terrazan pasa gero Le Bukowski, Zikuta, Zulo edo Dabadaban festan ateratzeko. Larunbateko helburua argia da: lagun artean irriak trukatu eta dantzatu. Perfektua litzateke Primo, Xolomo Gangsta edo Paraleloaneko lagunen batek izango balu musikaren ardura. Gaua portuko bainu biluzi batekin amaituko litzateke, NiMuren ohituretako bat.
IGANDEA: indoor ekintzak neguan, eta uda bada eta eguraldia ona badago, aukera ona litzateke hondartzara, Jaizkibelera edo paraje atsegin batera joatea. Leku horietara iritsita, siestarako ordua litzateke, baina hori ez da arazo. Eguna Juego de tronos ikusten amaituko genuke..
NiMuk aurrera jarraituko du bizar handiak mozten ez badituzue?
Bizarrak gure parte dira. Iñaki “Barbas” izenez da ezaguna 14 urte zituenetik, Ibaik 10 urte daramatza bizarrarekin, eta Adolfok hiru eguneko bizarra eramaten du Antiguoko kindergartenera zihoanetik. Modak ilea aurpegian dugula harrapatu gaitu, eta gure identitatea azaltzen duten seña gisa utzi ditugu, baina alferrak gara kutxillekin. Ez dugu gure aupregia desestaltzeko aukera alboratzen, baina hala balitz, musika munduan jarraituko genuke ere. Diskurtsoa afinatu beharko dugu, bizarraz hitz egin, ipurdia mugitu eta hori guztia aipatzea, erraza da gutaz hitz egiten ari garela.
Oraingoz, blogaren gaiarekin gabiltza, eta etorkizunean, gerra emango dugula aitortzen dugu. Abuztuaren 14an BeGUn eta Chelisekin, Dabadaban, ebento periodiko baten ideia proposatuko dugu. Bestalde, jende gehiagorekin ere bagabiltza beste hainbat abenturatan, hala nola, Tropical Patrulla; kunbia eta gastronomia festa Dabadaban uztailaren 11an, DonostiaKriterium fixie uztailaren 12an Saguesen, edo Donostia Miscelaneara bisita; Bartzelonako galeria eta espazio kulturala. Apartamento 14 dendan izango da hori uztail eta abuztuan.
Ez dago komentariorik