• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Paco-bueno
Nor Nori Nork 0

PACO BUENO: PILOTO AUTOMATIKOA DUEN KLASIKOA

Jásminka Romanos @lamiradadejass · 20/02/2014

Bizi osoa darama Donostiako Alde Zaharreko tabernarik maiteenean. Ganbak gabardina erara, boxeo posterrekin, rugby argazki eta bezeroari eskainitako tratu familiarrarekin, Paco Buenok ezinbesteko parada bilakatu du bere aitaren negozioa.

Paco Bueno naiz eta 14 urtetatik daramat taberna honetan lanean. Amaran bizi naiz, baina egunero nator Alde Zaharrera, hona nakarren automatikoa den zerbait daukadala dirudi. Tabernak sortu du nire bizia: lagun eta ezagun asko egin ditut hemen. Errugbian aritua naiz, eta nire hamarkadakoek Espainiako Errugbia aldatu genuen: erritmoa, jokoa eta kalitatea, izan ere, frantses taldeekin jokatzera geunden ohituak. Ez dakit nire semeek negozioarekin jarraituko duten edo ez, baina asko gustatuko litzaidake.

Zu zara Paco bueno, baina tabernaren izenak zure aitari egiten dio erreferentzia, ezta?

Bai. Nire aita boxealaria zen, baina boxeatzeari utzi zionean 1950ean taberna honetan hasi zen lanean. 72 urte ditut eta 14ekin hasi nintzen hemen laguntzen; lehen ikasketak ordaintzeko dirurik ez bazegoen, etxekoak laguntzeari ekiten genion. Gaur egungo lana ez zen garai hartako bera. Garai hartan ez zegoen Coca Cola-rik, adibidez. Baina txorrotako garagardoa zuten bakarrak ginen… eta Orangina, Laranja, Limoia, gaseosa, likore batzuk eta ardoa zerbitzatzen genituen ere; jendeari asko gustatzen zitzaion ardoa. Gogora ekarri beharra dugu garai hartan ez zegoela hozkailurik, eta beraz, izotzak harrizko freskera batean sartu eta bertan mantentzen genituen gauzak hotz. Orduan, banderillak genituen eta oraindik ere garai hartako pintxoak zerbitzatzen ditugu, arregin arraultza erdiko pintxoa adibide. Denborak aurrera egin ahala, fritoak, ganbak, kroketak eta enpanadillak egiten hasi ginen. Baina lehen esan moduan, garai hartan lana lasaiagoa zen.

Gabardinas-gamba-paco-bueno

Lasaiagoa? Nola egiten zen lan?

Ordutegia oso bestelakoa zen: garai hartan jendea 12tan ateratzen zen lanetik, eta 14:30ak arte ez ziren lanera bueltatzen. Libre zituzten ordu horietan 6 edo 7 ardo txuri hartu ohi zituzten; bazkal ostean berriz, kafea eta kopa. Partidak ere egoten ziren tabernan, sei edo zazpi mahai genituen, eta jokatzera etorri ohi zen jendea. Gauetan ordea, zortziretatik aurrera txikiteora etortzen zen jendea. Gainera, telebista jartzen lehenetarikoak izan ginen Esperanza tabernakoekin batera. Espainiar eta frantses kateak genituen, izan ere, Larruneko seinalea hartu genezakeen eta jendea txirrindularitza, errugbia eta futbola ikustera etorri ohi zen. Astelehenetan “Estudio Estadio”-n asteburuko partiduak errepikatzen zituzten, primeran zetorkigun hori jendea topera egoten baitzen. Frantziako Tour-aren garaian ere, taberna gainezka egoten zen.

Camareros-Paco-Bueno

Taberna gaur ikusten dugunaren antzekoa al zen?

Taberna egun dugunaren berdin zegoen, barrako frontoia zen gauza ezberdin bakarra, orduan kristalezkoa zen. Kartela ere bestelakoa genuen. Oso polita zen lehen genuena, boxeo eskularru bat zegoen kartelean, baina banaketa kamioien ardura izaten hasi zenean (ni lanean hasi nintzenean zaldiek bultzatutako karroek egiten zuten), kendu behar izan genuen hauek pare bat aldiz baina gehiagotan ukitu baitzuten.

Paretetan kirol motiboak daude: boxeoa eta errugbia. Zerri zor zaio?

Boxeolari ona izan zen nire aita, baina garai txarra egokitu zitzaion. Kirol guztietarako erraztasunak zituen aitak, baita anaia Chufok ere; ziur aski, gure herrian izan den errugbi jokalaririk onena izan zen hau. Txikiak ginenean, 1949an, aitak hemen boxeatzeko arazoak izan eta Frantziara joan ginen. Urte bat eman genuen Biarritzen, eta ondoren, sei hilabete Toulousen, non aitak konbate itzelak egin zituen. Irabazitako diruarekin taberna sortu genuen. Errugbia bertan ezagutu nuen nik, aitona eta Pepe osabarekin partiduak ikustera joaten nintzenean; errefuxiatu errepublikano ugari zegoen bertan, eta herriko taldean espainiarren semeak ziren asko zeuden. Hemen nengoela, 20 urterekin, Baskonian jokatzen hasi nintzen. Gerora Atletikon sartu eta errugbi asko ikasi nuen, taldeko kapitaina izan nintzen bost urtez. Jokatzeari utzi nionean, Atletikoko gazteen entrenatzaile izan nintzen. Nire seme Gorkak ere errugbian jokatzen du. Horregatik argazki guzti hauek.

Matrimonio-Paco-Bueno

Zure aitaz eta zutaz aritu gara orain arte, baina ez dugu zure emazte den Maria Jesus aipatu ere egin, eta beharbada, bera da hemen nagusi…

Dudarik ez; bakailaoa mozten duena Mariaje da. Nire etxean beti izan dira nagusi emakumeak: Sabina nire amona, nire ama, nire izeba eta Maria Jesus. Nire inguruak beti funtzionatu izan du horrela: gizonak beti aritzen gara lanean, baina emakumeek administratzen dute.

Ganba gabardina erara egiteko sekretua haiena da?

Amona zenarena da errezeta, eta praktikatzen joan ahala, hobetuz joan gara. Trukua generoaren kalitatean dago, eta baita gauzak maitasunez eta jarraitutasunarekin egitean ere.

Gabardinas-gamba

Zer esan diezadakezu bezeroez?

Betidanik izan ditugu bezero finkoak, etxekoak eta probintziakoak. Ondoko herrietako jende ugari etortzen da, Hernani edo Oreretakoak esaterako. Nire aita ezagutzen zuten ondoko herrietako jende asko etortzen da. Gillerma edo kaiko Etxeberriatarrak esaterako: haien guraso eta aiton-amonak ezagutzen nituen, eta orain haien ondorengoak etortzen dira gurera. Jende japoniar asko ere etortzen da ganba dela eta. Baita gida edo pintxo liburuen irakurleak ere. Behin Australiar batek esan zidan hegazkinean eman zioten aldizkari batean Paco Buenoko ganbak azaltzen zirela. Frantsesak ere ohiko bezero dira: Iparraldekoak (Biarritz, Baiona, Donibane Garazi…) gehienak.

Zein anekdota bizi izan dituzu urte guzti hauetan?

Asko. Manifestazioek sortzen zituzten arazoak, adibidez. Eromena zen: taberna itxi eta goizeko lauak arte egon izan gara atera ezinik… Ez ziren tontakeriak. Zenbat pertsona uste duzu sartzen direla komunean?

Barra-paco-bueno

Txikia da… Lau asko jota.

Lau? Hogei ere sartu izan dira hor. Askotan, barraren atzean sartu izan dira zerbitzatzera poliziak haiek ez harrapatzeko… une zital asko bizi izan ditugu. Futbolak edo estropadek sortutakoak ere ugariak izan dira. Estropada egunetan zoratu egiten gara. Jende ugari ikusi izan dugu hemen: eta ez duzu imajinatzen zein pertsona. Athletic eta Madrileko futbolariak ikusi izan ditut hemen, boxeolariak, maila guztietako pertsonak. Antzoki Zaharrean aritutako aktoreak ere, hemendik pasa izan dira. Jende interesgarri ugari egon izan da, baina batzuetan, gauza horietaz ere ahaztu egiten gara.

Noiz arte iraungo du Paco Buenok? Pentsatu al duzu erreleboa zure semeei pasatzea?

64 urte daramatza irekita. 20 urte nituenean, ez nekien negozioarekin jarraituko genuenik ere. Ezta ezkondu nintzenean ere, nire aitaginarrebena zen Hernaniko frontoia, eta hara joan beharrean, hona etorri ginen. Ziurtasunez jakiten ez diren gauzak dira hauek. Lan gogorra da, batzuekin haserretu ere egiten gara, baina bezero zoragarriak dira beste batzuk. Zer pasatuko den? Bada, ez dakit. Nire semeek negozioarekin jarrai dezaten nahiko nuke, baina badakit bakoitzak bere erabakiak hartu behar dituela. Dudarik ez dago: ondo doakigu lana, baita zailtasunez beterik dagoen une honetan ere.

Paco-Bueno-bar

Partekatu Tweet

Jásminka Romanos

Periodista, contadora de historias y preguntona. Disfruto descubriendo nuevas personas y realidades. Me gusta compartir mis descubrimientos en La Mirada de Jass. Y si tienen que ver con la cultura, mejor.

- http://www.jasspress.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13 Nor Nori Nork

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

  • jone-san-martin Nor Nori Nork

    JONE SAN MARTIN: DANTZA, BERLINEKIKO MAITASUNA ETA TXIPIROIAK TINTAN

  • Portada_2 Nor Nori Nork

    DIEGO MATXINBARRENA: DISTIRA GEOMETRIKOA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo