• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
zumardi-kulturaldia
Pintxo 0

ZUMARDI: `ZENTROAN TABERNA BAT? EZTA PENTSATU ERE´

Iker Bergara @IkBergara · 18/01/2015

Facebook-en dagoen talde ospetsuak esango zuen bezala: ez zara donostiarra…Zumardira ez bazara joan. Bidebietako bokadilo erraldoien historioa ezagutzen dugu.

zumardi-terraza17 urteetan egindako lan gogor eta emankorrari esker, ezinezkoa zirudiena lortu du Zumardi tabernak gure artean eta baita harago ere: Donostia zein Gipuzkoako gainontzeko lekuetatik gazte mordo abiatzen dira Bidebieta bezalako auzo periferiko batera. Horrela bada, badira belaunaldi ezberdinak -eta etortzeke daudenak!- Zumardi aukeratzen dutenak asteburu naiz aste egunetan parada egin eta lagun artean kaña-brava-bokata jateko. Hona misterio handi honen giltza: etxean egindako janari goxoa, kantitate handiak eta prezio proportzionatuak (bide batez, zentroko taberna askoretan ez bezala).

Hasierak

“1997. urtea zen eta gutako batzuk ez genuen lanik. Gure gurasoak bisitatzen zuten lokal honengatik egin genuen apustu”. Intxausti familiak eta haren 5. arrebak, Milak, Zumardi hartu zutenean betiko taberna-jatetxea zen, non auzoko jende heldua musean ibiltzen zen. Bi urte pasa ondoren kontzeptuari bueltatxo bat eman zioten: plater konbinatuak, kartarik gabeko menua, bokata gehiago, razioak…

Arrakasta

“Mila eta gure amak etxean egindako sukaldaritza ipini zuten martxan eta guk, aldiz, gazte ukitu bat eman genion”, diote. Bi ikuspuntu hauen konbinazioa ezin hobe atera da eta leku guztietatik datozen bezeroak dituzte. “Edozein herritan parranda egiten genuenean jendeak txantxetan esaten ziguten brava batzuk ateratzeko edo gure bokadiloei buruz hitzegiten ziguten”. Gogoan dute nola behin, Aste Nagusi batean, zurrumurru bat egon zen. “Esan zuten txozna batean gure sukaldaria zegoela eta inguruan kola luzea sortu zen”.

Gastronomia

Ez da batere modernoa izango, ez inguruko Mitxelin izar asko dituen jatetxe famatu bat bezala. Baina jadanik telebistan atera da. “Hasieran Mila eta ama zeuden sukaldean baina orain denak ibiltzen gara”, diote. “Sukaldean ibiltzeko gure araua da norberak gustokoak dituen plater eta bokadiloak kozinatu behar dituela”.

Kanpoaldea

Bitxikeri gisa onartu beharra dago mundu guztia ez zela ados egon Zumardik hartu zuen norabide berriarekin. “Gurasoen lagunak ziren betiko bezeroak kexatu ziren. Ezin zuten kartetara jolastu. Guk, aldiz, asmatu genuela uste dut. Bidebietari jende gaztea falta zitzaion”. Eta auzoa zenbat maite duten frogarik handiena elkarrizketaren azken txanpan agerian jartzen dute. “Zentroan taberna bat ireki? Ezta pentsatu ere, gu periferiakoak gara”.

Zergatik maite dugu Belardi? (Gure TOP 3a)

Bokatak
Etxeko altxorra. Kriston handiak dira eta nahi izanez gero erdia hartu dezakezu. Kalitatea eta kantitatea ez daude kasu honetan haserre edo etengabeko gatazkan: ogia egin berria da eta jeneroa primerakoa da. “Txoznetako solomoa saihestu nahi dugu”. Ez dute 6 euro baino gehiago balio eta bokata erdiak 3 besterik ez; taberna askotan aurkituko duzun tamaina, alegia. Niretzat ezinbestekoa dena mixto york bejetala da.

bocatas-zumardi

Entsalada mistoa
Entsalada uste baino garrantzitsuagoa da ostalaritza munduan, bezeroarekiko errespetoa adierazten du eta. Florette eta azenario industriala ez da errespetoa. Ahuntz-gazta tontorrean jarri eta “Espeziala” deitu 11 euro kobratu eta gero ere ez. Zumardiko entsaladak 6,70 euro balio du eta denetarik dauka. Mahonesa zaleentzat ere aproposa da argazkian ikusi dezakezuen bezala.

ensaladamixta-zumardi

Eguneko platerra
Seguru askok ez zenekitela Zumardik egunean zehar, eguerdian batipat, “bidilla” asko duela. Ez da erreza izaten lekuren bat libre aurkitzea. Lokalak egunero zerbitzatzen ditu etxeko plater goxoak: lekak, gisatuak, labean egindako arraia edo argazkian ikus dezakezuen albondiga itzelak. Prezioa ere bikaina da, 4,5 euros. Ia-ia etxean jatea baino merkeagoa ateratzen da :).

platodeldia-zumardi

Partekatu Tweet

Iker Bergara

Describirme a mí mismo me resulta muy pudoroso, así que en realidad he decidido rellenar estas líneas solamente para que mi perfil quede visualmente completo.

Zure gustokoa izan daiteke

  • Puerto_de_San_Sebastián_ Pintxo

    PORTUKO JATETXEAK: NOT ONLY GUIRIS

  • hondarribia-calle-san-pedro Pintxo

    LUXUZKO PINTXO-POTEA HONDARRIBIAN

  • feria-abril Pintxo

    GOURMET DONOSTIARRA ‘FERIA DE ABRIL’-EN

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo