Staaf food, drink & music (María Dolores Agirre, 12) – DONOSTIA
Kontzeptua: kendu ezazu burutik orain arte ezagutu duzun Staaf taberna. Ez dago Donostialdean horrelako establezimendurik. Ukitu artistikoa duen janaria eskaintzen dute berandu arte eta kafeak, kopak nahiz soul musika fina dantzatu dezakezu. Jabeak Malasaña auzoan dauden tabernak gustokoak dituzte eta inspirazioa handik hartu omen dute.
Gomendatzen dugu… proposamen berritzailea delako. Platerren kalitateengatik (karrillerak oso goxoak daude) eta tabernari buelta polita eman diotelako. Azkenik, Egia auzo interesgarria bilakatzen ari delako, besteak beste, Staaf-ari esker.
L´atelier food & drinks (Joaquín Gamón, 1) – IRUN
Kontzeptua: Vintage taberna Irunen? Eta gainera ez da sartu eta berehala zapore faltsua duen leku horietako bat. Egurrezko tenis raketak ditu, mota guztitako altzairuak eta, orohar, fotokopia hutsa ez den gunea antolatu dute. Gosariak, pintxoak, razioak eta hanburgesak zerbitzatzen dituzte. Terraza ere badu.
Gomendatzen dugu… Irunen, Donostian ez bezala -Koh Tao, Pirpira edo Botanikari esker- hutsune nabarmen bat bete duelako. Prezio ekonomikoak dituelako (pintxoak, adibidez, euro batean daude). Eta sartzen zarenean, hiri haundi batean zaudela uste duzulako: “Zergatik ez dute horrelako zerbait nire herrian jarriko”. Bejondeizula! Hemen duzu.
Terraza Belardi (Maldaburu bidea, 15) – OIARTZUN
Kontzeptua: Belardi Usategieta jatetxearen terraza berria da eta Gaintxurizketa gainean dago kokatuta. Razioak, hanburgesak, bokatak sandwich-ak… ditu. Hau da, janari xumea eta prezio onean (5-10 euro), jardinez eta mendiz inguratuta.
Gomendatzen dugu… Oiartzunen jantokien eskaintza zabaldu duelako. Horrelako leku batean jatea pribilejio handia delako. Plan irekia delako eta mundu osoak kabida duelako: ume edo amona batentzat da aproposa. Eta, adi, Belardi hanburguesa primerakoa da.
Ez dago komentariorik