• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
olatu-talka-rompe-olas-Donostia-2016
Donostia 2016 0

DONOSTIA 2016: ODONEN BESARKADATIK ITZIAR NOGERASEN DIMISIORA BITARTE

Redacción @kulturaldia · 03/04/2014

Europako Kultur Hiriburuaren inguruan gauza asko gertatu dira. Agian gehiegi. Hurrengo 20 gakoetan laburbiltzen dizikizugu: Odón Elorza eta Juan Karlos Izagirreren besarkadatik Itziar Nogerasen dimisiora bitarte

1

2011ko ekainaren 28an jakinarazten du epaimahaiak Donostia izango dela 2016ko Europako Kultur Hiriburua Wroclaw hiri poloniarrarekin batera. 5 izan ziren hiri izangaiak Espaian Donostiarekin batera: Burgos, Cordoba, Segovia, Zaragoza eta Las Palmas de Gran Canaria.

2

Epaimahaiaren presidenteak, Manfred Gaulhofek, esan zuen bezala: “Hautagaitza guztiak ziren bikainak baina Donostiak zerbait gehiago zuen. Seguruenik, biolentziaren aurka kultura tresna gisa erabiltzearen konpromiso handia izan zen gakoetariko bat”. Behin betiko proiektua hau da.

3

Besarkada eta amorrua. Odon Elorza alkate ohia, egun diputatu sozialista, eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen arteko besarkada da argazkirik preziatuena. Ingurumeneko ministrak eta Kordobako alkate ohiak, Rosa Aguilarrek, izendapena “sekulako akatsa” izan dela dio.

odon-elorza-alcalde-izagirre-2016

4

2011ko irailaren 15a. Zaragozako alkateak, Juan Alberto Bellochek, izendapena bertan behera utzi nahi du. Kulturako ministeritzaren ikerketa ofizialak, aldiz, Donostiako izendapenean inongo iruzurrik ez dela egon ondorioztatzen du.

5

2012ko urtarrilaren 25a.  Europako Kultur Hiriburua Gipuzkoan zabaldu dadin, Diputazioak Jon Maia bertsolaria proposatzen du. Erabakia ez da gauzatzen: 2016an parte hartzen duten hiru instituzioak (Udaletxea, Diputazioa eta Eusko Jaurlaritza) ez dira ados jartzen.

6

2012ko urtarrilaren 27a. Olatu talka festibala Donostiako zentrotik gainontzeko auzoetara zabaltzen da. Baita Gipuzkoa osora ere. Lurralde historikoaren parte-hartzea da helburua. Donostia eta… Gipuzkoa 2016.

7

Datu ekonomikoak mahai gainean jartzen ditu udaletxeak: haren ustetan, 2016 negozio biribila izango da.  1.804 lanpostu, 1,4 milioi bisita eta 221 milioi euro jasotzea espero da. Kultura saltzen da baina baita krisi garain hain garrantzitsiak diren diru-sarrera handiak.

8

Arrakasta ekonomikoaren gakoa Izagirreren esanetan: “2016 baino haruntzago begiratu behar da. Ez ditugu zorrik izan behar  eta, gainontzeko lekuetan gertatu den bezala, ez ditugu behar diren baino aspiegitura-lan gehiago eraiki behar”.

donostia-2016-hitzen-pasealekua

9

2012ko abenduaren 14a. Nahi duenak Luis Zumeta margolariaren prozesu kreatiboa ikusteko aukera dauka.  Donostia 2016ko egoitza izango den aurrekaldean, suhiltzaileak zeuden leku berberean, murala ari da margotzen.

10

2013ko martxoa. Hiriburu Kulturalaren aurrekontuaren murrizketa:  Urkulluren gobernuak 350.000 euro banatzen ditu, Juan Karlos Izagirre alkateak espero duen kopurutik oso urrun -1,5 milioi- eta “akatsa historikoa” dela dio.

11

2013ko ekainaren 20a.  Eva Salaberria zuzendariak dimisioa aurkezten du. Itziar Nogueras izango da zuzendari berria baina izendapena polemikan murgiltzen da: ABC egunkariak dionez, lehiaketa publikoa ireki zen egun berberean Noguerasek e-mail batean idatzi zuen lanpostua eskaini ziotela.

12

Noguerasen izendapenaren inguruko eztabaida uda bukaera markatzen du. Giroa dexente okertzen da.

13

Azaroaren 14a.  Europako informe batek  elkarrengandik urruntzen diren iritziak sorrarazten ditu.  Izagirre alkateak  “oso positibotzat” jotzen duen bitartean, gainontzeko ahotsak diote proiektuaren  “deriba lokalista” kritikatzen dela.

14

Abenduaren 12an dimisio berri bat gauzatzen da: Fernando Bernués, proiektuaren zuzendari artistikoarena, alegia. Badoa, dio,  Eva Salaberriaren martxak bultzatuta.

15

Olatu talka festibalaren edizio berri  bat aurkezten da. Ekimenaren irudi berria aurkezten da. 2013ko abenduaren 19a da.
olatu-talka-rompe-olas-imagen-nueva

16

2014 ez da ondo hasten: Amets Arzalluz eta Jon Maiak, 2016ko langilea, bertan behera uzten dute bertso-bazkari nahasi bat Nanclares bidea besarkatu zuen ETAkide baten tabernan.

17

Martxoan beste dimisio berri bat gauzaten da: Igor Otxoak, proiektuen arduradunak, postua uzten du eta Fernando Bernués, Ainara Martín eta Eva Salaberriaren bide bera hartzen du. Lauak aurreko taldearekin sartu ziren.

18

Bulego berrien inaugurazio “ofiziala” atzeratzen dela salatzen dute komunikabideek. Gogoratu beharra dago 2016ko langileak Easo kalean dagoen suhiltzaileen ohiko egoitzan egiten dutela lan jada.

19

Albiste on bat ere badago: martxoaren 29-30 asteburuan, larunbat eta igandez, hainbat artista gazte berritzaile eta sortzaile aritu ziren Donostia 2016 egitasmoaren egoitzan, bertaratzen diren herritarrekin zuzenean elkar eragiten. Ekimen arrakastatsua izan zen.
Katapulta-bw-prolleckzioms-artista

20

Ezustekoa: Itziar Nogeras zuzendariak kargua uzten du  proiektuaren “blokeo teknikoa” eta “erabilera politikoa” argudiatzen. Gehitu beharra dago, Noticias de Gipuzkoa-ren ustez, “Guadalupe Echeverría zuzendari kulturalarekin dituen desadostasunak nabarmenak direla”.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Kontxa-Gaumarket-Olatu-Talka-Rompe-Olas-Donostia-San-Sebastian-AIBA-Lamparas-Boyas Donostia 2016

    2016KO OLATU TALKARAKO, 10 EGUN

  • donostia-2016-baile Donostia 2016

    ORDUAN, BADAKIGU ZER DEN DONOSTIA 2016?

  • capital-cultural-portada-Donostia-2016 Donostia 2016

    EGUN BAT DONOSTIA 2016KO BULEGOAN

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo