Azaroak 16 astelehenaKONTZERTUA (PUNK-ROCK)
Dictators + The Wizards
Dabadaba, 21:00etan
Prezioa: 13-16 euro
Astelehenean punk-rock gaua. New York-eko Dictators taldea Dabadabara bueltatzen da aurreko urtean eman zuen kontzertuaren ostean. 70. hamarkadako taldea, musika munduan mito bihurtu dira eta Dick Manitoba handia da haien liderra.
Azaroak 17 astearteaCREATIVE COMMONS ZINEMALDIA
“Yes, we fuck”
Koldo Mitxelena Kulturunea, 18etan
Prezioa: doan
Azaroaren 16tik 19ra Koldo Mitxelena Kulturunean CineCCdonostiako (Donostiako Nazioarteko Creative Commons Zinemaldia) hirugarren edizioa ospatzen da. “Yes, we fuck” dokumentalak, adibidez, sexualitateak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egin dezakenaz gain, dibertsitate funtzionalaren errealitateak giza sexualitateari eman diezaiokena erakutsi nahi du.
Azaroak 18 asteazkenaKONTZERTUA(COUNTRY-R&R)
Girls, guns and glory
Le Bukowski (20:30etan)
Prezioa: 10 euro
Asteazken honetan Bukowski tabernara goaz berriro ere. Aurreko asteko Les Butcherettes kontzertu ziragarriaren ostean, betiko rock and roll-a, country eta blues ugari eskainiko digute Girls, guns and glory taldeak. Hank Williams, Johnny Cash eta konpainiaren musikaren espirituaz osatzen da haien musika.
Azaroak 19 ostegunaZINEA
“Play”, Ruben Östlund zuzendariarekin batera
Tabakalera (21:00etan)
Prezioa: 3,5 euro
Tabakalerak Ruben Östlund zuzendari suediarrari buruzko atzerabegiraren egun klabea Östlund bera proiekzioan egongo baita filma aurkezten eta baita ondorengo solasaldian ere. Azaroan, gogora ezazu, zine programazio borobila eskaintzen du Tabakalerak. “Play”-ren istorioa benetan gogorra da: 12 eta 14 urteko gazte talde batek beste gazte batzuk lapurtu eta estortsioa egiten die Gotemburgoko zentro komertzial batzuen inguruan. Lehenago, 19etan, “Erice-Kiarostami” filma, bi zuzendari handiak 2005 eta 2007 urteetan zehar izan zuten korrespondentzia postalaren berri ematen du.
Azaroak 20 ostiralaKONTZERTUA (POP-ROCK) + DJ
Los Bracco + Charly + dj Mr. Klin
Dabadaba, 21:30etan
Prezioa: 6 euro
Melodia itsaskorrak eta zapore anglosaxoia duen gaua. Groseko Los Bracco taldea Dabadaban estreinatzen dira eta “Bendita Esquizofrenia” EP-a aurkeztuko dute. Donostiako musika eszenan ezaguna den Charly González ere artituko da eta sixties doinuak ipiniko dituena Jokin Mr Klin izango da.
Azaroak 20 ostiralaKONTZERTUA (FLAMENKO-JAZZ)
Antonio Lizana
Guardetxea, 22:00etan
Prezioa: 8-10 euro
“Quimeras del mar” Cádizen jaioa den Antonio Lizana saxofonista eta abeslariaren bigarren lana da. Musikenen ikasten egon zen bere garaian eta Jorge Pardo eta Javier Ruibal bezalako artisten esker ona irabazi du. Kontzertua Subverso elkarteak antolatzen du.
Azaroak 21 larunbataANTZERKIA
“Hooked (Still)” + “Lauesku 22”
Gasteszena-Egia KE, 20:00etan
Prezioa: 7,5-10 euro
Judith Argomaniz-ek zuzentzen duen LASALA dantza garaikidearen konpainiaren bi antzezlan ikusteko aukera izango dugu lehen aldiz Donostian, “Lauesku” eta “Hooked (still)”. Bigarren funtzio hau saritua izan da Frantzia eta Espainiako jaialdi ezberdinetan.
Azaroak 21 larunbataKONTZERTUA (POP) + DJ-AK
Sean Nicholas Savage + Weyes Blood + dj Coco & Les Marines dj-ak
Dabadaba, kontzertua (21:00etan) eta dj-ak (00:00etan)
Prezioa: 10-13 euro (kontzertua) + 8 euro kopa batekin (dj-ak)
Lehenik eta behin pop elegantea eta klasez betea. Sean Nicholas Savage Ayo Silver! promotorak aditzera eman digun altxorra da eta 80. hamarkadako kutsua du bere musikak. “Other Death” diska aurkezten du Weyes Blood izango da aurretik, Ariel Pink-en kolaboratzailea den Natalie Mering. Bartzelonako DJ Coco ospetsuarekin amaituko da gaua.
Azaroak 21 larunbataKONTZERTUA (SOUL-ROCK)
Nikki Hill + Last Fair Deal
Intxaurrondo KE, (22:00etan)
Prezioa: 15-18 euro
Nikki Hill soulwoman gaztea pare bat alditan ikusi dugu Gipuzkoan (Andoain eta Irunen), baina oraingoan lan berri batekin itzultzen da, “Heavy Hearts, Hard Fists”, soul-rock tratatu berri bat. Bilboko Last Fair Deal power hirukotea ikusteko ere aukera izango dugu.
Azaroak 22 igandeaZINEA
“Beppie” + “Récreations”
Tabakalera, 18:00etan
Prezioa: 3,5 euro (18 urtetik beherakoentzat 2X1)
Zine-saio bikoitza. Johan Van der Keuken eta Claire Simon dokumentalistek haurrei eskaintzen dien begiradaz gozatzeko aukera eskaintzen dute
Ez dago komentariorik