• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
kalima-bar-iñigo-argote-reyes
Denborapasa 0

MUSIKA ZAINTZEN DUTEN TABERNAK III: KALIMA

Redacción @kulturaldia · 02/12/2014

Kalima itxi dute. Pena. Gustokoa genuen eta lehengo urtean idatzitako post hau da gure omenaldi txikia. Kaña onak, cocktailak, giro goxoa... eta musika ona zegoen bertan.

Madrilgo taberna batzuen antzera antolatu du berea Iñigo Agotek Erreke Katolikoen zonaldean. Hiriburuko Casa Pueblo taberna ezagutzen duenak, León kalean kokatuta dagoena eta Iñigo bera bazkidea izan zena, ondo baino hobeto jakingo du zertaz ari garen mintzatzen. Kalima tabernaren ateak 2012ko martxoaren 12an ireki zituen Larramendi kaleko 5. zenbakian. Inspirazioa, berriz, Madrildik datorkio. “Donostiara goxotasuna ekarri nahi nuen, barraren diseinuan ikus dezakezu eta baita egurraren tratamenduan”, onartzen du. Betiko ostalaritzari aire berriak eman nahi dizkio Iñigok eta horretan dabil: kanpoan ikusitakoa gure artean zabaltzen.

“Betidanik gustokoa izan dut Madrilgo ostalaritza. Atentzioa xehetasunetan ipintzen dute, kaña bikainak zerbitzatzen dituzte… Orohar, oso onak dira eta Donostian horren falta sumatzen nuen”, dio 33 urte dituen donostiarrak. 1999 ostean mundu honetan dabil eta Madrilen 10 urte igaro ondoren Euskal Herrira itzultzeko irrikitan zegoela onartzen du. Lokalen bat bilatzen hasi zen eta Kalimarekin topo egin zuen. Izena eta kanpoko kartela izan ezik, beste guztia aldatu egin du. Aldaketa erradikala izan du tabernak.

Kalima-bar-iñigo-argote

“Hau desastre hutsa zen”, gogoratzen da Iñigo, zeinek banan-banan iguruan dauden altzairu eta objektuak deskribatzen dituen: tamaina handiko ispilu horizontala, lanparen argi baxuak, egur pintura, arbela… Hasieratik argi zuen leku atsegin bat osatu nahi zuela. Eta seguruenik hori da Kaliman atentzioa gehien deitzen duena: “Kalimaren klima” esaten dugu barrez erdi txantxetan. Hitzegin bitartean indie (The Smiths, Surfjan Stevens) nahiz zoul musika (Stevie Wonder) naturaltasun osoz nahasten dira, rock klasikoko kanta batzuekin batera. Orotariko musika ona dago Kaliman eta, ondorioz, musika zaintzen duten seriean sartu dugu. Bolumena ez dago ez altu ez baxu, puntu erdi egoki batean baizik. Hizketan egon edo/eta dantza egin nahi baduzu… aurrera! Hala ere, arazotxoren bat aurkitu dugu: bozgorailu batetik ez da musikarik entzuten. “Urtezahar-gauerako konponduko dut!”, dio seguru Iñigok.

Kaliman ez dago telebistarik -“gainontzeko tabernak badutenez nik kendu egin dut. Bereiztu egin behar gara. Hor dago gakoa”-, ezta Keler garagardorik  -“hornitzailea niregana etorri zenean Mahou garagardoarekin akordio batera iritsi nintzela esan nion eta farrez hasi zen”- eta cocktailak zerbitzatzen ditu zazpi eurotara. Kalimaren gailurrarekin topo egin dugu jada: garagardoa, cocktailak eta giro goxoa. Arratsaldero irekia egoten da eta asteburuetan goizeko lauak arte “asko jota”.

Kañak Madrilen askotan ikusi ohi den bezala zerbitzatzen ditu: edalontzi altu batekin bikoitza bada, txikia zuritoarentzako, eta pare bat behatz zehatz neurtzen duen aparrarekin. Jendeak gustokoa du. Dexente. Astearte arratsalde honetan, 7 bezeroetatik 5ek kañak eskatu dituzte. Iñigok, gure artean ohikoa ez den bezala, fruitu lehorrak atera ditu edari bakoitzeko. Arraroa den arren, Euskal Herrian badago lekuren bat azeitunak edo kakahueteak doan jartzen dituena.

declive-reyes-kalima

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo