• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
barba-hipster
Auskalo 0

BIZARRAK 5 – BIBOTEAK 0

Jon Pagola @jonpagola · 08/01/2014

Gure inguru moderno honetan ez dago konparazioetan sartzeko beharrik: bizarrek erraz irabazi diete biboteei. Hau aztertuko dugu jarraian.

Londoneko Marquee club-a munduko musikaren epizentro izan zen 60. hamarkadan zehar. Hamarkada horretako lehen urteetan, urte batzuk beranduago erabateko arrakasta lortu zuten banda generazio berria – Rolling  Stones, Yardbirds eta Animal taldeak besteak beste- ibili zen aipatutako club-ean. Swinging London-en garaia izan zen hura, non pop musika eta modak Sohoko Wardour kaleko lokal batean bat egiten zuten.

Musika eta moda bata bestearengandik bereiztea ezinezkoa da batzuetan. Gaur egun, hala gertatzen da. Rock & Rollak eta honen deribatuak diren garaje, power pop eta punk rock-ak 60 eta 70. hamarkadako patroi estetikoei jarraitzen badiete ere, ezin da pop eta indie musikak gauza bera egiten dutela esan.  Bertaratutakoen eboluzio estetikoaren testigu da Benicassim festibala: 1996an modan zeuden marradun kamiseta eta galtza zabaletatik, ‘pitillo’ galtza  eta botoiez josiriko alkandoretara igaro da moda.

ilustraciones-hipster-sara-herranz-4

Musika jaialdia baino gehiago, joeren foroa dirudien Bartzelonako Primavera Sound-en, folk bizar sendo eta bigote ‘cool’ ugari ikusi ahal izan dira. Ziur aski, eragina izan dute Fleet Foxes eta Iver-en arrakastek bizardunen artean, bibotedunek ordea, Brooklyn-eko talde modernoen eragina jaso dute.

Hala ere, diotenez bibotea izan zuten lehenak “Good Bad Not Evil”-en garaikoak ziren Black Lips kaliforniarrak izan ziren 2007an. Malasaña, Kreuzberg eta Born auzo famatuetako konkista ordea, bi urte beranduago burutu zuen biboteak. Eta hementxe ditugu: Clark Gable itxuradun bigotedunek bizardunekin batera osatzen dute gaurko moda. Gipuzkoan, bitxia da moda hau, baita Ayo SIlver! eta Ginmusica eragileek antolatutako kontzertuetan ere.  Taller de pelos, Easo kalea 18, ileapaindegiko Raul Burgosek bi urte behar izan ditu Dali erako bibotea harrotasunez erakusteko.  Haren lokala Daliren erretratuz josia dago. Hura da bere alter egoa, bai behintzat bere azken etapa honetakoa. Hau bera erakutsi digu Dali imitatuz egin digun poseak.

taller-de-pelos-peluqueria

Raul Burgosek dionez: “Etxean bibotea kendu dezadan esaten didate, frikia baita.  Bost urtero eraberritzen dut nire itxura. Lehen piercingez josirik nengoen eta tatuajeak egiten nituen, baina aldaketa garaia iritsi zitzaidan”.  Bezeroek Movember-en -azaroan gizonek bibotea eramateko sortutako ekimen solidarioa-  moda jarraituko zutela espero zuen, baina ez da hala izan. Bizarra eta bibotearen arteko erronkan, bizarra atera da garaile. “ Lau bat futbolari, telebista aurkezle, eta aktorek jarriko balute, boom-a izango zen”, iragarri du Burgosek.

Gurean, egon da hau sustatzeko saiakera bat Zuhaitz Gurrutxagak, ETB-ko“Tumatxak” saioko aurkezleak,  bibotea utzi zuenean. Gutxi iraun zuen bibote honek, izan ere orain, bizar handi batek aurpegia estaltzen diolarik azaltzen da telebistan. Oker gabiltza bibotedunak ere bizarrera pasatzen badira. Madrilen bizi den Diego Etxeberria donostiarrak bizarra eta bibotea txandakatzen ditu animo egoerak bultzatuta. “Lookaren araberakoa ere bada hautua”, dio . “ Bibotea ile luzea dudanean uzten dut, bizarra aldiz, ile motza dudanean. Ile kantitatea errespetatzen ez badut, hippie baten antza edukiko nuke”. Bibote eta bizarrari buruz dituen ideiak  hispter baten manual ideala izan zitekeen album txiki honetan aurki ditzakegu.

diego-barbudo
diego-etxeberria
diego-etxeberria-barba-bigote
diego-etxeberria-hipster
diego-etxeberria-barba

Nimutv kolektibo musikalak gogoko ditu loditasun eta luzera handiko bizarrak. Bizarrei egindako enegarren oda gisa murgildu ziren hiru lagun hauek Donostiako kontzertu eta “pintxaden” programazioan. Ahal dutenetan harrotasunez erakusten dute haien aurpegi iletsua. Haien biografian irakurri daitekeen moduan, “80. hamarkadan, Ibaet Hills-eko kindergarten-ean  XXI. menderako munduaren destinoa erabakitzeko ospatu zen  haur bizardunen bilera  sekretuan ezagutu zuten elkar…”.

Nimu

Argi geratu da: bizarrek arrakasta itzela dute gurean. Hala ere, bada noraezean dabilen bibotedunen bat edo beste ere. Lehen aipaturiko ileapaindegiko Raulek dionez, “gazteek gauetan esaten didatenez, Bukowskin ere bada bibotedunik”. Baina oso gutxi dira.

Merkatua ez dabil norabide horretatik. Galde diezaiotela bestela, 25 urtez baino gehiago dj lanetan ibili eta  ile-apaintzailea den Mario Maqueda hondarribitarrari. 1983an  hilerri bat okupatu, eta bertan hasi zen lagunei ilea mozten. Post-punk-aren urteak ziren. Beste behin, musika eta moda elkarren eskutik. Pasaden urritik Hernani Kaleko Loreak Mendian dendaren azpian dagoen Oscar Ph ileapaindegian dabil bizargin lanetan. Haren espezialitatea ordu erdi irauten duen bizar-labanez egindako bizar mozketa da.

 

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo