• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
acid-monkeys-temple
Musika 0

ACID MOTHERS TEMPLE LOVES BLACK SABBATH

Jon Pagola @jonpagola · 17/10/2013

Azaroaren 7an talde psikodeliko japoniarrak Black Sabbath-en “Paranoid” disko mitikoa taularatuko du Bukowski tabernan. Emanaldia Houston Partyren “We Used To Party” zikloaren baitan eskainiko da. Dena ikusita duzula uste baduzu... presta zaitez!

Zaila izango da Bart Davenport eta Biscuit kataluniarrek pasa den urtearen amaieran The Jam-en “Sound Effects” interpretatu zutenekoa hobetzea. Horrek egiten du berezi “We Used To Party” ekimena: miresten dituzun musikariak haietaz duzun irudiarekin bat egiten ez duen errepertorio batekin ausartzeak. ‘Freak’ izaera eta izen mutantea duten japoniarrak -oraingoan Acid Mothers Temple & Space Paranoid izena hautatu dute- hirurogei eta hirurogeita hamargarren hamarkadako rock psikodelikoarekin lotu izan dituzte, baita Frank Zappa eta Jimmi Hendrixekin ere.

“Ez dut uste Black Sabbath-ek gugan eraginik izan duenik, baina nola ez, maite dugu haien musika”. Hala aitortzen du Kawata Makoto taldeko gitarrista eta guruak. “1978an ezagutu nituen, eta urte hartan bertan atera zuten `Never Say Die!´ diskoa erosi nuen, Ozzyrekin batera egin zuten azkena. Haien musika gogorra eta iluna zela irakurri nuen aldizkariren batean, baina sintetizadoreekin egindako pop-rock abesti horiek ez zuten zerikusirik nik irudikatu nuenarekin! Dezepzio handia izan zen niretzat!”.

Egia da, Sabbath-ek garai asko bizi izan dituzte, loriatsuak batzuk, eta beste batzuk ez horrenbeste. 70. hamarkadaren amaieran, Dio jada taldean zela, multinazional batek haien diskografia osoa berrargitaratu zuen Japonen, baita Makotoren gustukoenak diren lehenengo diskoak ere. “Lehenengo lauak gustatzen zaizkit. Haien soinua paregabea da. Garai hartan kaleratu zuten Live at Last zuzeneko diskoa erosi nuen. Oso gustuko dut Tony abesti horiek jotzen hasi zeneko feedback soinu hori”.

Bere iritzia ezin argiago gera dadin, “Black Sabbath blues rockeko banda ilun eta indartsuenetako bat delako” maite duela dio, “eta ez heavy metal edo doom metalaren aitzindari izateagatik”. Hori bai, aukeratu beharko balu, Deep Purple eta Led Zeppelin lehenetsiko lituzke.

black-magic-satori“Paranoid” zuzenean interpretatzeko ideia taldearen azken lana grabatzen hasi zirenean sortu zen. Kasualitatea izan zen neurri batean, eta baita grabazioak horretara eraman gintuela ere. “`Paranoid´-ekin inprobisatzen hasi ginen, baina ez genuen bertsio bat egin nahi. Jam bat egin genuen rockaren klasiko batekin, besterik gabe. Grabatu ondoren, `Paranoid´-en antz handia zuela ikusi genuenez, letra berridatzi eta `Space Paranoid´ izena jarri genion, gure banda bezalaxe!”

Japoniarrek kontzertuan izango duten jarrera zein izango den jakitea falta da orain. Oraindik entzun daiteke Davenporten ahotsa eta jarreraren oihartzuna, libra batzuen truke nostalgiko jartzen diren Bruce Foxton baxua eta Rick Buckler bateriaren From The Jam barregarri utzi zuena. Haiek ezagututa, ziurra da makurra eta erabat psikodelikoa izango dela, eta ez direla ikuskizuna eta inprobisazioa faltako: azkenekoz Madriletik igaro zirenean, sabaitik eskegita amaitu zuten.

acid-monkeys-temple-2“Gure lanaren parte da. Musikariak gara eta jendea entretenitu behar dugu gure musika eta ikuskizunarekin. Edozertarako gai gara!” dio Makotok garrasika. Badute beren Ozzy Osbourne ere, Tabata izeneko underground japoniarreko pertsonaia, baxua eta abeslaria. Taldearen lelo punk eta hedonista -“do whatever you want, don’t do whatever you don’t want”– muturreraino eramaten dute, eta beraz, Bukowskiko hitzorduak ez galtzeko modukoa dirudi. “Hori da gure slogana. Sistematik atera garen jendea gara, eta nahi duguna bakarrik egin beharko genuke. Hori da gure eskubide bakarra!”

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo