• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
billy-boy-arnold
Musika 0

MOJO WORKING JAIALDIAREN GORAKADA GELDIEZINA

Jon Pagola @jonpagola · 19/02/2014

Azken orduko bi bajekin, baina Mojo Working jaialdiak osatu du kartela. R&B-ko 4 figura eta allnighters nomina bikaina. Martxoaren 14 eta 15ean. Etengabe joan da maila hobetuz jaialdi hau, eta 5. edizioa duen honetan, erreferente bilakatu da jada landutako generoan.

Hasteko Donostiako Mojo Working R&B Weekend jaialdia nolakoa zen gogorarazi beharra dugu. Alikanteko Flamin Guays eta Lord Rochester-en kontzertuak izan ziren 2011ean ospatu zen jaialdiaren bigarren edizioko nagusiak. Mogambo aretoan aritu ziren hauek 2011ko martxoaren 19an. Madrileko Gruta 77-ren antzekoa da Mogambo baina bertsio gipuzkoarrean: hirigunetik urrun, langile auzoan, erakargarria egiten duen puntu dekadentea du, eta berezko duen punk arimak funtzionarazten du. Garagardoak merkeak dira, komunak aldiz, unisex-ak. Eta guztiaren gainetik, bertan zigorrik gabe erre daitekela da duen ezaugarririk onena (edo okerrena).

Normalean, Mogambon ez dira soul edo rythm and blues musika eskaintzen duten kontzertuak eskaintzen, baina zoragarri ematen dio musika beltzak. Ohiko bezeroek Espainiako puntu anitzetatik etorritako talde mod-en musikaz gozatzeko aukera izan zuten. Ez ginen 200 baino gehiago izango, eta sarrerak 10 euro balio zituen leihatilan.

mojo-working-cartel

Pasaden urtean eman zuen jaialdi honek saltorik handiena: Lazy Lester eta Melvin Davies-ek eskainitako kontzertuek Gazteszena aretoa betetzeaz gain (600 pertsona inguru), garagardoa agortu, eta aipagarriena dena, genero honetako derrigorrezko zita bilakatu da jaialdia. Mojo Working ezaguna, errespetatua  -eta bekaiztua- den musika beltzaren zirkuitua da. Jarraitzaile fidelak ditu jaialdiak Bartzelonan, Madrilen eta Granadan. Guzti hau beraz, Arkaitz Kobitarte buru den Gure Gauza asoziazio kulturalaren lan desinteresatu eta irabaz asmorik gabekoari zor zaio. Lan hau burutzeaz gain, Kobitarte hiriko dj-a da (Dr.Punko) eta baita “Historia de la música afroamericana” fanzine eta selloaren arduraduna ere. Lester eta Davies-en 7”-ko single zoragarriak editatu zituen pasaden urtean Gure Gauzak-ek.

Datorren martxoaren 14 eta 15ean, gaueko 21etatik aurrera Gazteszenan ospatuko da jaialdi honen 5. edizioa. Eta edizio honetarako, direnak eta ez direnak gastatu dituzte! Azken orduko albisteak ere izan dituzte: pasaden urtarrilaren 24ean Gino Washingtonen baja iragarri zuten Facebook-eko kontuan, baina honen ordez Sugar Pie Desanto arituko da; bere look vintage-a sortzeko, Amy Winehouse-engan inspiratu dena. “George Washington jaunak ez du gurekin zintzo jokatu. 1600 euro galdu ditugu hegazkin txartelak erosiz, eta fidantza ordainduko digun ikustear dago. Dirudienez haren beldurrak gainditzeko firmatzea eta fan-ekin hartutako konpromezua ez dira nahikoa izan”.

Bestalde, gaur goizean Owen Gray-en emanaldia bertan behera gelditu da; jaialdiari jamaikar kutsua emango zion artista ez da gurean izango. Dirudienez, dokumentazioa ez du behar bezala eta iragan-agiririk gabe ezin du Europara bidaiatu. Beharbada, haren fazeta soul-a zen interes handikoena; gauza bera esan genezake herritar duen Jackie Edwards-en fazetaz. Azken hau dugu Steve Winwood-ek famatu egin zuen Spencer Davies Group-en  arrakasten arduradun (“Keep on Running”, “Somebody Help Me”).

Baina ez gaitezen urduri jarri; Kim Weston artista da ordezkoa, 70. hamarkadan Marvin Gaye-rekin asoziatua izan zen, eta Motown garaiko etapa gloriatsuaren hotsik ederrena du. “What’s Going On”-eko autorearekin egondako etapan gehien hedatu den abestia “It Takes Too” da. Bakarlari gisa ibilitako denboran ordea, “Take me in your arms” abestia izan zen arrakastatsuena eta abesti hau dugu ere nothern soul emanaldietan askotan entzuten dena.

Con decir que “Thats How Heartaches Are Made“,

(des)amodiozko abestia The Marvelettes eta Dusty Springfield-ek bertsionatu dutela esate hutsarekin, dena esan dugu. Baby Washington-ek 60. hamarkadan izandako arrakastari ekingo dio berriro.  Hiru emakume, musika beltzaren hiru mirari. Baina gizonezkoen aportazioa ere badugu, eta Billy Boy Arnold dugu hori. Beharbada edizio honetako figurarik nabarmenduenetako bat, zeinak blues erritmoak dakarzkigun. Little Walter Jacobs-en omenez “Remembering Little Walter” albuma grabatu du berriki beste hainbat artistekin batera.  Album honek Blues Album onenerako nominazioa lortu du aurtengo, 2014eko, Grammy Sarietan.

Jaialdia dj nazional zein internazionalen ( goratutako Londreseko Rob Bailey besteen artean) nomina zabal eta bikain batekin osatuko da. Eguneko sarrerak 15 euro balio ditu, eta astebururako bonoak ordea, 25

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo