Hasteko Donostiako Mojo Working R&B Weekend jaialdia nolakoa zen gogorarazi beharra dugu. Alikanteko Flamin Guays eta Lord Rochester-en kontzertuak izan ziren 2011ean ospatu zen jaialdiaren bigarren edizioko nagusiak. Mogambo aretoan aritu ziren hauek 2011ko martxoaren 19an. Madrileko Gruta 77-ren antzekoa da Mogambo baina bertsio gipuzkoarrean: hirigunetik urrun, langile auzoan, erakargarria egiten duen puntu dekadentea du, eta berezko duen punk arimak funtzionarazten du. Garagardoak merkeak dira, komunak aldiz, unisex-ak. Eta guztiaren gainetik, bertan zigorrik gabe erre daitekela da duen ezaugarririk onena (edo okerrena).
Normalean, Mogambon ez dira soul edo rythm and blues musika eskaintzen duten kontzertuak eskaintzen, baina zoragarri ematen dio musika beltzak. Ohiko bezeroek Espainiako puntu anitzetatik etorritako talde mod-en musikaz gozatzeko aukera izan zuten. Ez ginen 200 baino gehiago izango, eta sarrerak 10 euro balio zituen leihatilan.
Pasaden urtean eman zuen jaialdi honek saltorik handiena: Lazy Lester eta Melvin Davies-ek eskainitako kontzertuek Gazteszena aretoa betetzeaz gain (600 pertsona inguru), garagardoa agortu, eta aipagarriena dena, genero honetako derrigorrezko zita bilakatu da jaialdia. Mojo Working ezaguna, errespetatua -eta bekaiztua- den musika beltzaren zirkuitua da. Jarraitzaile fidelak ditu jaialdiak Bartzelonan, Madrilen eta Granadan. Guzti hau beraz, Arkaitz Kobitarte buru den Gure Gauza asoziazio kulturalaren lan desinteresatu eta irabaz asmorik gabekoari zor zaio. Lan hau burutzeaz gain, Kobitarte hiriko dj-a da (Dr.Punko) eta baita “Historia de la música afroamericana” fanzine eta selloaren arduraduna ere. Lester eta Davies-en 7”-ko single zoragarriak editatu zituen pasaden urtean Gure Gauzak-ek.
Datorren martxoaren 14 eta 15ean, gaueko 21etatik aurrera Gazteszenan ospatuko da jaialdi honen 5. edizioa. Eta edizio honetarako, direnak eta ez direnak gastatu dituzte! Azken orduko albisteak ere izan dituzte: pasaden urtarrilaren 24ean Gino Washingtonen baja iragarri zuten Facebook-eko kontuan, baina honen ordez Sugar Pie Desanto arituko da; bere look vintage-a sortzeko, Amy Winehouse-engan inspiratu dena. “George Washington jaunak ez du gurekin zintzo jokatu. 1600 euro galdu ditugu hegazkin txartelak erosiz, eta fidantza ordainduko digun ikustear dago. Dirudienez haren beldurrak gainditzeko firmatzea eta fan-ekin hartutako konpromezua ez dira nahikoa izan”.
Bestalde, gaur goizean Owen Gray-en emanaldia bertan behera gelditu da; jaialdiari jamaikar kutsua emango zion artista ez da gurean izango. Dirudienez, dokumentazioa ez du behar bezala eta iragan-agiririk gabe ezin du Europara bidaiatu. Beharbada, haren fazeta soul-a zen interes handikoena; gauza bera esan genezake herritar duen Jackie Edwards-en fazetaz. Azken hau dugu Steve Winwood-ek famatu egin zuen Spencer Davies Group-en arrakasten arduradun (“Keep on Running”, “Somebody Help Me”).
Baina ez gaitezen urduri jarri; Kim Weston artista da ordezkoa, 70. hamarkadan Marvin Gaye-rekin asoziatua izan zen, eta Motown garaiko etapa gloriatsuaren hotsik ederrena du. “What’s Going On”-eko autorearekin egondako etapan gehien hedatu den abestia “It Takes Too” da. Bakarlari gisa ibilitako denboran ordea, “Take me in your arms” abestia izan zen arrakastatsuena eta abesti hau dugu ere nothern soul emanaldietan askotan entzuten dena.
Con decir que “Thats How Heartaches Are Made“,
(des)amodiozko abestia The Marvelettes eta Dusty Springfield-ek bertsionatu dutela esate hutsarekin, dena esan dugu. Baby Washington-ek 60. hamarkadan izandako arrakastari ekingo dio berriro. Hiru emakume, musika beltzaren hiru mirari. Baina gizonezkoen aportazioa ere badugu, eta Billy Boy Arnold dugu hori. Beharbada edizio honetako figurarik nabarmenduenetako bat, zeinak blues erritmoak dakarzkigun. Little Walter Jacobs-en omenez “Remembering Little Walter” albuma grabatu du berriki beste hainbat artistekin batera. Album honek Blues Album onenerako nominazioa lortu du aurtengo, 2014eko, Grammy Sarietan.
Jaialdia dj nazional zein internazionalen ( goratutako Londreseko Rob Bailey besteen artean) nomina zabal eta bikain batekin osatuko da. Eguneko sarrerak 15 euro balio ditu, eta astebururako bonoak ordea, 25
Ez dago komentariorik