• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
discoball
Denborapasa 1

DISKOBOLO DISKOTEKAREN GAU ZORAGARRIAK

Jon Pagola @jonpagola · 12/03/2014

Diskobolo diskoteka 2005. urtean erre zen eta geroztik Disco Friends du izena. Gauza asko aldatu dira. Ez da inoiz berdina izango. Hau da gure omenaldi zintzoa.

2005, abuztuak 31. Igande goiza. Sute batek Boulevard-ean 27. zenbakian dagoen Discóbolo diskoteka guztiz suntsitzen du. 10:30tan hasi eta txispazoa lokala garbitzen ari zen emakume batek ikusi zuen larunbat gau luzearen ondoren. Sua eta ke mordoa zegoenez udaltzainak 21 bizilagun haien etxetik joanarazi egin zituen eta baita inguruan zeuden dendetako langileak ere. Zorionez, ez zeuden zauriturik izan. 9 urte ondoren diskotekak ez du Discóbolo izena, Disco Friends baizik. Eta gauza asko aldatu ziren. Ez zegoen jada xarma dekadenterik, ez; argi biziak zituen itxura Ibiza estiloko lokal berri eta moderno bati ongi etorria eman genion.

discobolo-incendioOmenaldi zintzoa merezi du Discóbolok. Etxekalte edo Bataplanen gaua bukatu beharrean, gutako batzuek limitazioak barnerazen genituen -eta asko ziren, gainera: zahartua zegoen, bezero zaharrak, musika patxangosoa- eta Donostiako gauaren  must batean bilakatu zen. Hasiera batean, eta benetan arraroa dirudien arren, bi publiko ezberdinentzako erakargarria zen: hogei urte inguruko gaztetxoak eta 50 eta 60 arteko gizon helduak. Modu ezberdinean biak norabiderik gabe zeuden larunbat gauaren goizeko 4etan.

Gazteak, literalki, ez baitzekiten nora abiatu Alde Zaharreko tabernak itxi eta gero. Etxekalte ospetsua zen elektronika eta musika fina jarraitzen zutenentzat baina kola nabarmenak egoten ziren sartzeko eta beheko solairua zulo bat zirudien (gaur egun ere dirudi). Hondartzetako diskotekak ere bazeuden baina pijoak eta garestiak zirenez askok ez genuen hara joan nahi. Gogorazi beharra dago urte horietan ez zegoela erdiko irtenbiderik, Be-Bop edo Doka bezalako diskotekak, alegia.

Bestetik, gizon helduek ez zuten beste ezer egiteko eta haien bizitza latza ahazteko aproposa zen Discóbolo. Eroso egoteko lekua zen hura eta ez ziren juzkatuak izango.  Asko jota, gaztetxo horiekin hitzegin zezaketen eta unibertsitatariak ederki gozatzen zuten istorio harrigarriak entzuten. Boxeo borroka zirudien: zahartzaroaren inguruan zeudenak bizitzan jasotako gantxoak kontatzen eta gaztetxoak “sparring” gisa ring-aren gainean.

Bikote bitxiak osatzen ziren. Kuadrilla gazteak alde batean, eta bestean langabezian zeudenak, latino batzuk edo eskarmentu handiko ostalariak -Txalupa tabernakoa, adibidez- pertsiana jaitsi eta ziztu bizian soto hartan agertzen ziren. Bizitza osoa esperimentatzeko aukera zutenak eta bizitza (gehiegi) esperimentatutako gizonak. Ez ziren Discóbolon emakume askorik ikusten. Gutxi zeuden. Eta gehiengo gizonezkoak ez zuten esperantzarik bere bizitzako amodioa ron-cola eta gin-tonic artean topatzeko.

Sutea jasan baino lehen Discóboloren negozioa primeran zebilela zirudien. 60. hamarkadan irekita, aintzinako estiloarekin jarraitzen zuen, kutre eta orain esango genukeen vintage artekoa, eta herri askoretan egon diren disco-bar horien itxura zuen. Eskailerak jaitsi eta bi pista zeuden, lehenengoa barra baten inguruan. Bigarrena, pista zentrala. Bideo honetan, 2001. edizioko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean landu zena, umore handiz deskribatzen da Discóbolo modu parodiko batez.

Herriko diskoteka zen, beraz, eta Donostiako punturik esklusiboenetariko batean zegoen. Txoko apala, kutrea eta antiñoñostiarra zen. Eta guzti horrek ere bere xarma dauka.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Komentario bat

  • Rafael esan: 30/11/2016 at 9:19 pm

    Oso ondo Kontatutako Istorioa. Eskerrik asko antiñoñostiartasunagatik.

    Erantzuna
  • Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

    CAPTCHA Image
    Refresh Image

    *

    Lagundu!

    beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

    kulturaldia-donostia-anuncio-banner

    Azken Post-ak

    • donostiako-piratak-kulturaldia-13

      HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

      18/08/2016 | Nor Nori Nork
    • TRavesía Getaria - Zarautz.

      GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

      27/07/2016 | Auskalo
    • Portada_02

      EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

      11/07/2016 | Denborapasa
    • Portada_01_1

      BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

      28/06/2016 | Artea
    • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

      META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

      08/06/2016 | Artea
    • Ezaguna
    • Komentarioak
    • Etiketak
    • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

      HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

      03/03/2014 | Nor Nori Nork
    • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

      GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

      02/12/2015 | Agenda
    • victor-iriarte

      VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

      18/02/2014 | Pelikulak
    • tabakalera

      TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

      10/10/2013 | Artea
    • sistema-recogida-pap-portada

      IRAULTZA ESTETIKOA

      27/10/2013 | Auskalo
    • Neil-Halstead-Intxaurrondo

      ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

      23/03/2014 | Musika
    • sharon-jones-dap-kings

      BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

      18/11/2014 | Musika
    • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
    • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
    • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
    • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
    • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
    • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
    • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
    Artea
    • Hasiera
    • Kulturaldiari buruz
    • Kontaktua
    • Publizitatearen tarifak
    • HELP! We need somebody

    Etiketak

    Artea

    Búsqueda

    AVISOS LEGALES

    • Aviso legal
    • Política de cookies
    • Más información sobre las cookies

    RSS

    RSS Kulturaldia

    2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo