• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
LASTACTION-SPTI-02.tif
Pelikulak 0

ZINEMA ZORAGARRI HORIEK

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 18/03/2014

Zinema areto hauek aspaldi itxiak izan badira ere, gure oroitzapenen parte dira. Azken hamarkadetan desagertu diren zinema aretoei eskainia dago ondorengo post-a.

Gizon bat oinez doa kaletik. Bere pentsamenduetan murgildurik dago, aurrera begira baina inguratzen duenaz kontziente izan gabe. Berandu dabilela da kezkatzen duen gauza bakarra. Askotan pasa izan da hotel honen albotik, eta beraz, ez du honetaz jabetzeko beharrik. Bat-batean, flashback batek haren pentsamenduak bortizki astindu ditu, arrazoia zein den jakin gabe. Eskubirantz jiratu du burua, bertan Astoria zinemako takillek egon behar dutelako ziurtasunez, baina noski, berandu da; ez dago halakorik. Denbora pasa da jada desagertu zirenetik. Instant batean, ehundaka oroitzapen egin dira bere buruaren jabe, eta pausua gelditu behar izan du, badirudi ez duela bidea gogoratzen.

astoria

3. areto hura ikusi zuen lehen aldia, izugarri gorria, biziki etzana, etorkizunetik ekarritako gela iruditu zitzaion. Beharbada, T-1000-k ekarri zuen bertatik pasa zenean. 1 aretoa oroitzen du, eta benetan horren handia zen edo idealizatua duen galdetzen dio bere buruari. Oinez jarraitu eta Chuches Chus dendara iritsi da, eta harrigarria bada ere, bertan jarraitzen du, nahiz eta litxarkeriak erosteko bezerorik ez dagoen. Sarrera oroitzen du, baita pelikula zoragarri bat ikustera zihoanean sentitzen zuen kitzikatzea ere. “El fugitivo”, “Crash” (Cronenberg-ena, ona), edo Zinemaldian urrezko maskorraren garaile izan zen filmetako bat gogoratzen ditu. Neskarekin ikusitako lehen filma gogoratzen du, Jim Carrey-ek behiarekin istilua izaten duen film hura. Ateak ikusten ditu, kolak. Doc-ek McFly-i esandako hitzak ekartzen ditu gogora, eta lau dimentsioetan pentsatzen ari dela konturatu da.

Hasieran zuen presa ez duela erabaki du, presakoa zen gauza horrek itxoin dezakela onartu. Illunberaino jarraitu du pasioan, lau dimentsiotan pentsatzen jarraitzeko asmoz. Bertan ohartu da ez dela bistarekin soilik egindako jokoa, zentzu gehiagok hartzen dute parte. Natxoak usain ditzake ia-ia. Enbaxada Amerikarraren antza zuten zine areto haiek. Dena handi izan zedin zegoen pentsatuta: pantailak, eserlekuak, espazioak. Alabaina, pelikula txiki horietako bat da burura datorkiona:  Harold Ramis-en“La cosecha del hielo”. Hotzikara ere sentitu du. Berriki zendu den zuzendariaren mamua izango ote den dudatu du, edo beharbada, haren azalak gogora ekarri du “hielo” film horren emanaldian sentitu zuen hotza; hotzarekin arazo handiak izan zituzten areto horiek azken txanpan. Palomita eta entretenimenduaren aretoak ziren haiek, bai, baina Kubrick zikloa ere ekartzen dute gogora, eta baita Zinemaldia ere.

warner-sala

Bertatik urrundu da, beste oroitzapen batzuk dakarzkion oroitzapenetan murgildurik. Nola jakin gabe, kasino baten ateak begiztatzen gelditu da. Bai, haren pausuek Petit Casino izan zenaren aurrera eraman dute. Txiki oroitzen du, nahiz eta egungo parametroak kontutan izanik, ez zegoen batere gaizki. Hala ere kontutan hartu behar da Donostiako lehenengo multizinea izan zela, 80ko hamarkadan estreinatua. Film txar baten oroitzapena esperientzia atsegin batekin nahastu du.

Azken pasio batek Alde Zaharreko beste aldera darama, eta gaizki zehaztutako konexio batek, Principe zinemen sarreraren kokalekua nahastu du. Lehengo sarrera, eta oraingoa. Gutxienez, badago itxi ez duen Zinema bat hiri honetan. Gure harridurarako, handik gertu zegoen Miramar zinema. Oroitzapen zaharra bada ere, gogoratzen du “Los Gremlins” filma “Kramer contra Kramer”-ekin nahastea ahalbidetzen zuen areto handi hura, edo baita Louis de Funes-en filmak ere.

cine-miramar

Ongi da, beharbada hiritik barrena pasioan ibili den gizona ez da benetakoa. Agian, ni neu naiz. Edo beharbada, zu. Beterano batek ere kolaboratu ahal izan du honetan. Jada ez dagoen zinema areto bati loturik dauden oroitzapenak konplexuak dira. Alde batetik, existitzen ez diren lekuak berpizten dituen aspektu fantasmagorikoa dago; baina, zinema baten kasuan, oroitzapen hauek inoiz existitu ez diren batzuekin nahasten dira. Zineman bizitakoa eta zuk zeuk pelikula barruan bizitakoa. Fikzioa eta errealitatea maila berean izan dira memorian errekuperatuak. “El último gran héroe” filmeko haurra bezala senti daiteke bat, pantaila handiak duen magiak harriturik. Film hura ez nuen Donostian ikusi.

Irunen hezi nintzen, eta cine Avenida-n egin nuen ikuslearen zientzietan doktoretza. Gazte horren esperientziarekin identifikatzen naiz. Garai haietan, zinemek areto bakarra izaten zuten, handia, baina ez ziren batere praktikoak. Avenida zaharra zen, antzinakoa, hobe esan. Bertaratazean une garrantzitsu baten parte zinela senti zenezakeen. Filma Abel Ferrara-ren “El Funeral” izan, edo Pamela Anderson aktoresa zuen “Barb Wire” filma izan, berdin zuen. Garrantzitsua zen. Hala behar zuen. “Celebrity” izan zen azken proiekzioa, eta noski, ez nuen hura galdu. Bazirudien Woody Allen-ek  gure zinemaren amaiera ohoratzeko txuri beltzean egindako filma egin zuela. Hura itxi zutenean, nire nerabezaroak ere etapa garrantzitsu bat itxi zuen.

cine-avenida-irun

Baina ez dugu “The End”-ik jarriko, barkatuko didazue baina berriz ere aipatuko dut “Regreso al futuro”: hemen, “To be continued” bat jarriko dugu. Zinema berriak jaioko dira, beste batzuk berritu, gainera, digitalizazioak bertsio originaleko filmak ikustea ahalbidetzen digu. Oraindik badugu zer bizi gure zinemetan.

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo