• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
garoa-11-libros-recomendaciones-primavera
Irakurketa 0

UDABERRIAN IRAKURTZEKO HAMAIKA GOMENDIO

Garoa @egaroa · 21/03/2014

Urtero eguraldi onarekin batera, literaturan ere berritasunak datoz. Gehiegi dira aipamena merezi duten argitalpen berriak. Hemen forma eta kolore ugaritako hamaika ale gomendatuko dizkizugu.

Terrazetara, hondartzako txiringitotik ilunabarra ikustera, itzultzeko gogorik ez zaigu falta. Eta loreak nola hazten diren eta nola sortu Getariako lehenengo tomate, oraindik berdeak zurtoinetan. Liburuekin berbera da gertatzen. Udaberriarekin batera obra guztiak loratzen dira gure liburu-dendako apaletan. Alegria (eta alergiak) dakarzki udaberriak, eta guretzat baita abentura berriak, pisuzko istorioak, saiakera interesgarriak eta krimenak ere, krimen asko.

lolito-ben-brooks

Seix Barralek kaleratutako ‘Avidas pretensiones’ Fernando Arambururen eleberriarekin hasiko dugu gomendio zerrenda. Biblioteca Breve 2014 saria irabazteko balio izan dio naparrari. Irri egitera behartuko gaituen poeten banda bat da protagonista, dena da jario bertan; inbidiak, hitzak eta baita gorputzeko fluidoek ere. Angel Gil de Chezaren titulu erakargarriko nobela da udaberriko beste ezusteetako bat, “El hombre que arreglaba las bicicletas” (Suma de Letras). Igarotzen denbora dena dela ere, beti oroituko duzun uda hartara bidaia.

Oraindik lerrook irakurtzen segitzen baduzue, espero ez izatea amenazuan datorren hodei beltz harengatik, gure gomendioen gose segitzen duzuelako baizik. Hipster eta modernoak zorteko zarete, atera baita Ben Brooksen azkena! Eleberriak azalarengatik erosiko bagenitu, honekin lokartuko ginateke. Blackie Books-ek beti gaitu harritzen, “Lolito”. Gauza errealak gertatzen zaizkion pertsona erreal baten obra, lan bikaina egiari zor. Erraza dirudien arren, inork ez du ingeles gazte honek baino hobe kontatzen.

Lehen kimuek salatu digute udaberria badatorrela, baina gatazka eta gerlek ez dute urtarorik bereizten, eta kapitalismoak eta komunismoak beste round bat gura badute, ez dira urriak honetaz diharduten eleberriak, borroka guztiei perspektiba emateko lan zailean.  Sexto Piso-k Goran Petrovic-en “Bajo el techo que se desmorona” argitaratu du. Komunismo betean, film yugoslavo eta sovietikoak soilik proiektatzen dituen Serbiako zinema baten istorioa kontatzen du. Tito eta Stalinen arteko hausturaren ostean aldiz, dena da aldatzen.

Bidaia planak ere ohiko bihurtzen dira udaberriarekin batera, eta ontziratze txartelarekin Jonas Jonassonen azkena dator. “El abuelo que saltó por la ventana y se largó”-ren egilea itzuli da, bai. Best Seller usaina duen beste idazki batekin itzuli ere, “La analfabeta que era un genio de los números” (Salamandra). Ez zegokion lekuan jaiotako protagonistak, bidaia luze eta harrigarri bat hasi du, pertsonaia arraro eta interesgarri ugarirekin topatzeko. Interraila egiteko bikaina.

la-gente-feliz-lee-cafeEuria ere badator udaberriarekin, eta zer hobe halako egunetarako, Dublinetik inportatutako eleberria baino. Tana French-en, “No hay lugar seguro”. Dublingo aldirietako auzo ilun bateko hilketan barneratzen gaitu Frenchek. Behin Dublinen gaudela, ez itzazue aterkiak itxi, eta irakurri ezazue Agnès Martin-Luganden “La gente feliz lee y toma café”. Garoatarren estiloko irakurgaia alajaina. Bigarren aukeraren bila dabilen gazte bat Iralandako herrixka batera joaten da bizitzera. Oso gomendagarria, kasu.

Juan Jose Millásek absurduari eta lengoaiari egindako oda bat azken kolofoi gisa. Hitz egiten duten esaldi eta hitzez gainezka. Seix Barralekin kaleratu du “La mujer loca”, zabalduz gero ez duzu itxiko bukatu arte. Julia zure buruan sartuko da.

Durangoko Azoka udazkenean bada ere, urtean zehar kontutan izateko obrak plazaratzen dira. Aperitif gisa hona hemen gutxi batzuk. Edo argitaletxe independientearen Harkaitz Canoren “Txalorik ez, arren” liburuxka esaterako. Jasotzeko aukera baduzue, probestu, ez baitute apaletan denbora gehiegi irauten. Labetik atera den beste pieza eder bat, Danele Sarriugarteren gaztearen “Erraiak” da, Elkar argitaletxearena. Eta udaberri literarioari amaiera emateko, Pasazaite argitaletxeak kaleratu berri duen, “Hobe kontatzen ez badidazu” eguzkipean irakurtzeko ipuin bilduma ederra.  Punch handiko kataluniar idazleen lana biltzen du, Frances Serés edo Quim Monzó esaterako.

Harkaitz-cano-bukowski

Jarrai genezake luze, baina guztiak du bukaera. Kontaktuaren eta berotasunaren, eskola zaharreko maitale garenez, Garoara bisitan etortzera gomendatzen dizuegu, beste hamaika sekretu kontatu eta liburuak konpartitzeko. Aurrez aurre, hemendik hotza baitzaigu, eta ez al gaude bada udaberrian?

Partekatu Tweet

Garoa

Librería Garoa, fundada en el año 1973 y refundada en 2011, tiene como única brega enriquecer la experiencia literaria de todo lector que confíe en nuestro paladar literario y ser un intermediario digno entre escritor y lector. Nada más, pero nada menos.

- http://www.egaroa.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Bernardo Atxaga Irakurketa

    LITERAKTUMEN GALDU EZINEKO 7 GAUZA

  • Portada_01 Irakurketa

    DANI FANO: `HARRIGARRIA DA KOMIKIAK ZER NOLAKO GOLAK SARTU DIZKION FRANKISMOARI´

  • komikigunea-koldo-mitxelena-donostia Irakurketa

    KOMIKIGUNEAREN ALTXORRAK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo