Terrazetara, hondartzako txiringitotik ilunabarra ikustera, itzultzeko gogorik ez zaigu falta. Eta loreak nola hazten diren eta nola sortu Getariako lehenengo tomate, oraindik berdeak zurtoinetan. Liburuekin berbera da gertatzen. Udaberriarekin batera obra guztiak loratzen dira gure liburu-dendako apaletan. Alegria (eta alergiak) dakarzki udaberriak, eta guretzat baita abentura berriak, pisuzko istorioak, saiakera interesgarriak eta krimenak ere, krimen asko.
Seix Barralek kaleratutako ‘Avidas pretensiones’ Fernando Arambururen eleberriarekin hasiko dugu gomendio zerrenda. Biblioteca Breve 2014 saria irabazteko balio izan dio naparrari. Irri egitera behartuko gaituen poeten banda bat da protagonista, dena da jario bertan; inbidiak, hitzak eta baita gorputzeko fluidoek ere. Angel Gil de Chezaren titulu erakargarriko nobela da udaberriko beste ezusteetako bat, “El hombre que arreglaba las bicicletas” (Suma de Letras). Igarotzen denbora dena dela ere, beti oroituko duzun uda hartara bidaia.
Oraindik lerrook irakurtzen segitzen baduzue, espero ez izatea amenazuan datorren hodei beltz harengatik, gure gomendioen gose segitzen duzuelako baizik. Hipster eta modernoak zorteko zarete, atera baita Ben Brooksen azkena! Eleberriak azalarengatik erosiko bagenitu, honekin lokartuko ginateke. Blackie Books-ek beti gaitu harritzen, “Lolito”. Gauza errealak gertatzen zaizkion pertsona erreal baten obra, lan bikaina egiari zor. Erraza dirudien arren, inork ez du ingeles gazte honek baino hobe kontatzen.
Lehen kimuek salatu digute udaberria badatorrela, baina gatazka eta gerlek ez dute urtarorik bereizten, eta kapitalismoak eta komunismoak beste round bat gura badute, ez dira urriak honetaz diharduten eleberriak, borroka guztiei perspektiba emateko lan zailean. Sexto Piso-k Goran Petrovic-en “Bajo el techo que se desmorona” argitaratu du. Komunismo betean, film yugoslavo eta sovietikoak soilik proiektatzen dituen Serbiako zinema baten istorioa kontatzen du. Tito eta Stalinen arteko hausturaren ostean aldiz, dena da aldatzen.
Bidaia planak ere ohiko bihurtzen dira udaberriarekin batera, eta ontziratze txartelarekin Jonas Jonassonen azkena dator. “El abuelo que saltó por la ventana y se largó”-ren egilea itzuli da, bai. Best Seller usaina duen beste idazki batekin itzuli ere, “La analfabeta que era un genio de los números” (Salamandra). Ez zegokion lekuan jaiotako protagonistak, bidaia luze eta harrigarri bat hasi du, pertsonaia arraro eta interesgarri ugarirekin topatzeko. Interraila egiteko bikaina.
Euria ere badator udaberriarekin, eta zer hobe halako egunetarako, Dublinetik inportatutako eleberria baino. Tana French-en, “No hay lugar seguro”. Dublingo aldirietako auzo ilun bateko hilketan barneratzen gaitu Frenchek. Behin Dublinen gaudela, ez itzazue aterkiak itxi, eta irakurri ezazue Agnès Martin-Luganden “La gente feliz lee y toma café”. Garoatarren estiloko irakurgaia alajaina. Bigarren aukeraren bila dabilen gazte bat Iralandako herrixka batera joaten da bizitzera. Oso gomendagarria, kasu.
Juan Jose Millásek absurduari eta lengoaiari egindako oda bat azken kolofoi gisa. Hitz egiten duten esaldi eta hitzez gainezka. Seix Barralekin kaleratu du “La mujer loca”, zabalduz gero ez duzu itxiko bukatu arte. Julia zure buruan sartuko da.
Durangoko Azoka udazkenean bada ere, urtean zehar kontutan izateko obrak plazaratzen dira. Aperitif gisa hona hemen gutxi batzuk. Edo argitaletxe independientearen Harkaitz Canoren “Txalorik ez, arren” liburuxka esaterako. Jasotzeko aukera baduzue, probestu, ez baitute apaletan denbora gehiegi irauten. Labetik atera den beste pieza eder bat, Danele Sarriugarteren gaztearen “Erraiak” da, Elkar argitaletxearena. Eta udaberri literarioari amaiera emateko, Pasazaite argitaletxeak kaleratu berri duen, “Hobe kontatzen ez badidazu” eguzkipean irakurtzeko ipuin bilduma ederra. Punch handiko kataluniar idazleen lana biltzen du, Frances Serés edo Quim Monzó esaterako.
Jarrai genezake luze, baina guztiak du bukaera. Kontaktuaren eta berotasunaren, eskola zaharreko maitale garenez, Garoara bisitan etortzera gomendatzen dizuegu, beste hamaika sekretu kontatu eta liburuak konpartitzeko. Aurrez aurre, hemendik hotza baitzaigu, eta ez al gaude bada udaberrian?
Ez dago komentariorik