• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
bar-le-bukowski-noche-música-Donosti
Denborapasa 0

TABERNETAN (MUSIKA ONEAN) ZEHAR EGINDAKO IBILBIDEA

Redacción @kulturaldia · 03/04/2014

Gaueko ibilbidea: 9 taberna eta taberna hauen adierazgarri diren beste hainbat abesti. Ondo erreparatuz gero, badago ostiral edo larunbat gauez Donostian musika onaz gozatzeko aukera

Duela hilabete batzuk egindako azterketan, Jon Pagolaren diagnostikoa etsigarri eta pesimista zen: esaten zuenez, donostiarrok musika ona entzun nahi badugu, hiriz aldatu behar dugu. Artikulu horretan adierazi zuenez, kasu bakanetan salbu, Donostiako tabernek ez dute musika behar bezala zaintzen; hiriko pub eta tabernetan -diskotekak aipatu ere ez zituen egin- pop eta rock musika estiloak entzun ere ez dira egiten. Tirania komertzial eta patxanga dira nagusi.

Izan gaitezen zintzoak: baliteke Donostia parrandan ateratzeko edo musika ona entzuteko munduko hiririk onena ez izatea, baina badira salbuespentzat har daitezkeen ibilbideak, eta haietan, gozatzeko aukera bikaina dute musikaren maitaleek. Jarraian, halako ibilbide bat proposatuko dugu bertako tabernetan entzun daitezkeen abestien bideoekin.

Kalima (Errege Katolikoak)

Iñigo Agoteren lagunek egindako abesti bilketaren arabera aldatuz doa taberna honetako musika. Estilo ezberdinetako abestiak entzun daitezke -musika beltzetik hasita, indie estilorarte-, gustu ona mantentzen dute eta monitoreetako bat konpontzen duenean -badirudi horretan dabilela-  Smiths taldearen “This Charmin Man” abestiaz zein pop kultuko BMX Bandits taldeaz gozatu ahal izango da.

Akerbeltz (Alde Zaharra)

Esana dugu Imanol Basterra tabernaren karguan dagoenetik Akerren gauzak onerako aldatu direla: Donostian modan dagoen taberna da, publikoa aldatu da eta r&b musikaren jarraitzaile izanik, asko zaintzen du abestien aukeraketa. Gaueko lehen orduetan soul eta rock and roll estiloak dira tabernan nagusi, beranduago ordea, pop-rock, funk… estiloak daude entzungai. Edozer, baina irizpide tinkoei jarraituz. 70. hamarkada erdialdean Barbara Lynn-ek egindako  eta Hannah Williams gazteak interpretatutako “I’m a Good Woman” soul klasikoa beti dago entzungai Akerbeltzen.

Hamabost (Alde Zaharra)

Mikelek DJ lanak utzi zituenetik Hamabost tabernak puntu asko galdu ditu nahiz eta esentzia rockeroa mantendu eta noizbehinka, Strokes taldearen “Reptilia” hit zoragarriaren antzekoak entzungai dauden. Hamabost tabernak duen onena aterpeak dira. Izan ere, egun euritsuetan ere “konsti” plazan bertan aire librean zerbait hartzeko aukera ematen dute.

Ostadar (Alde Zaharra)

Duela urte batzuk egindako birmoldaketaren ondorioz, tabernari ustezko aire “cool”-a eman diote turkesa tonuak eta minimalismoa gailentzen diren pub modernoen antza hartuz. Askok Ostadar tabernari U2 taberna deitzen diote nagusia talde irlandarraren oso fan-a baita. Pantaila erraldoian Slane Castle-ren  2001eko emanaldiak proiektatzen dituzte etengabe, eta “Beautiful Day” zoragarria da gailentzen dena.

Zikuta (Alde Zaharra)

Ikuspuntua erabat aldatu eta musika elektronikoa jartzen duten Zikuta tabernara etorri gara. Giro moderno eta gayfriendly-a gailentzen da hemen, eta Hot Chip talde britaniarraren “Over and over” abesti itxaskorra entzun daiteke, abesti hau jartzen duen Donostiko taberna bakarra izango da.

Bar Eiger (Alde Zaharra)

Alde Zaharreko taberna mitikoa da Eiger. Aldamar kalean dago eta bertan sixtie esentzia rock and roll eta punk doinuekin nahasten da. Donostiar erara egindako taberna malasañeroa erregaitz zaie moda, aldaketa pertsonal eta denboraren igarotzeari. Beharbada, tabernaren izaera hoberen laburtzen duen abestia The Actionek egindako Motown-en klasikoa den “I’ll Keep on Holding on” da.

Dabadaba, (Egia)

Pasaden asteko larunbatean hasiera ezin hobea eman zioten Donostiako gauaren (eta egunaren) erreferentzia izango den tabernari. Ayo Silver! promotoraren inguruan dabiltzanak Thee Brandy Hips musika talde izandakoaren partaideekin batera Snooker izenez ezagutu duguna birmoldatu dute kafetegia, taberna, pub eta kontzertu areto bilakatzeko asmotan. Alex Lopez-Allende kideak esan digunez, musika eskaintza zabala izango da beti ere “kalitate” hitza berezko dutelarik. Chromatics abestia jarriko dugu jarraian,  Alexek  askotan pintxatu baitu.

Le Bukowski (Egia)

Dabadaba aretotik gertu -aldapa igoaz- gainontzeko pub-ek baina beranduago ixten duen -04:00- Donostiako toki enblematikoa dago, eta ezin hau bisitatu gabe utzi. Martxa rockeroa du Bukowskik, baina DJ-aren arabera asko aldatzen denez, ziurrera joko dugu guk: bertan ohikoa den DJ Makalaren saiora. Musika jamaikar eta beltzean aditua da, eta seguraski Gill Scott-Heron-en “The Bottle” jarriaz estimatuko gaitu.

Be Bop (Alde Zaharra)

Gaua luzatu eta Alde Zaharrera bueltatu gara.  Musikalki loteriaren antza du Be-Bop-ek: hurrengo abestia zein izango den misterioa da. Rantxera bat? Cure talderen bat? Urte luzez Be Bop-eko gauak alaitu dituen abesti errepikakor bezain alaia Counting Crows-en “Mr. Jones” izan da. Balio ziurra.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo