• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Álvaro-Bar-Eiger
Denborapasa 0

ERREGELA KONFIRMATZEN DUTEN TABERNAK IV: EIGER

Redacción @kulturaldia · 14/01/2014

Alde Zaharrean dagoen Eiger edaritegia, Donostian dagoen Malasaña zati txiki bat da. Biniloak eta rock and roll-a. Erregela konfirmatzen duten tabernak IV.

Madrileko Malasaña auzoko rock and roll tabernetan (Weirdo, Louie Louie, Groovie) egon denak jakingo du zertaz ari garen. Aldamar kalea eta Paseo berriarekin iskina egiten duen Eiger tabernak antzinako rock and roll tabernek zituzten ezaugarri bertsuak ditu. Hasteko, binilo diskoak daude entzungai, single-ak gehien bat, eta tabernako bezero gehienak dj lanetan aritzen dira asteburutan. Modu honetan egin zen Alvaro Fernandez , “Alvaro Oh” ezizenez ezagutua dj munduan, ohiko bezero Eigerren.

Gaur barraren beste aldean dago eta pasaden igande arratsaldean esan zigunez “2003 edo 2004. urtean pintxatu nuen taberna honetan lehendabizikoz”. Solasean ari garen bitartean etxe honetan ohikoak diren power pop abestiak daude entzungai. Kasualtitatez, bi egun lehenago zegoen gizon bera dago tabernan. Alvarok Estrella Damm garagardoa zerbitzatu dio gizon honi. Elkarrizketa hau ostiralean genuen hitzartua, baina Eigerren asteburutan pilatzen den jende andanal, hitzordua atzeratu zuen. Alvarok laburtzen duenez, “Pinkik (aurreko jabeak) denbora zeraman taberna utzi nahian, eta lan egiten nuen kontsultoriak itxi ondoren aukera berria ikusi nuen hemen, eta azkenerako, dena ondo atera zen.”

Alvaro-bar-Eiger-Donostia

DJ-aren arabera, publikoa ezberdina da: mod-ak batzutan, eta rocker-ak bestetan, pasaden larunbatean ikusi ahal izan zenez. Gau zitalagoak ere egoten dira, eta horietan tatxetez beteriko gerrikoak dituzten pertsonak egon ohi dira. Soul eta R&B gauetan ordea, badago nothern soul dantzatzen duenik ere. Ikusi daitekenez beraz, tribu urbanoen erakusleihoa ere bada Eiger, eta honek izaera eta kolorea ematen dio tabernari.

Asteburutan, arratsaldeko seietatik, goizeko hiruetara dago irekita taberna. “Pasaden egunean bezero batzuek biniloa pintxatzen genuen galdetu ziguten. Ez zuten sinisten” azaldu du Alvarok jarraian biniloen mitizismoaz eta barraren bi aldeetatik kontagiatzen den formatu fisikoaren inguruko erromantizismo fetitxistaz hitz egiteko. “Beti ibili izan naiz giro musikaletan murgilduta, baina taberna honetan lanean nagoenetik, jendea diskoaren orijinaltasunean asko fijatzen dela ohartu naiz. Musikaren talibanak dira!” dio par artean.

bar-Eiger-general2014ean ere, bere izaerari fidel izaten jarraituko du Eigerrek. Ez da aldaketa edo iraultzarik espero. Iritsiko direnak baina, berrikuntzak izango dira: barrena margotuko da, programazio musikala sakonduko da, asteazkenetako pintxo-potea potentziatuko dute… Alvarok bizitza gehiago eman nahi dio tabernari, dinamizatu egin nahi du. Eiger, Malasaña zati bat den Donostiako tabernak espazioaren ordenamenduan ere Weirdoren antza du: txikia baina erosoa nahiz eta batzuetan itogarria ere baden. Rock and Roll gauak ez lirateke berdinak izango bera gabe.

 

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • músico-callejero-donostia-laboa-NARRIKA. jpg

    GARTXOT: ALDE ZAHARREKO ABESLARIA

    07/02/2015 | Musika
  • Ruslana Pushkin says: נערות ליווי בתל אביב...
  • vbkeifShoolve says: djdeifShoolve...
  • Donaldbgh says: Добрый день господа Обустройство скважины с пластиковым кессоном Пластиков...
  • Donaldehs says: Приветствую Вас друзья Канализация Компания Буртехсервис выполняет полный ко...
  • Josemari says: Echo de menos, musical 72, xaribari, Transilvania,,,, Y más aún la cultura y ...
  • VityushkaShoolve says: dbnfczShoolve...
  • eli baba says: נערות ליווי...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo