• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
egia-tabakalera
Denborapasa 0

EGIAREN ORDUA AL DA?

Redacción @kulturaldia · 16/04/2014

Dabadaba-ren irekiera, after baten berrirekiera, ostiraletako pintxo-potea… Berpizten ari al da Egia auzoa?

Diotenez Egiarekin lotura zuzena duen Javier Sun musikariak, New Yorkeko Greenwich Village-rekin lotzen zuen auzoa. Ipar Amerikako Eleanor Friedberger artista aldiz, Gazteszena inguruko kotxe eta furgonetek klaxonekin egindako zarataz kexatu zen 2013ko udazkenean areto horretan bertan eskainitako emanaldian. Egia auzoaren azken aldiko bizipenen testigu izan daitezke bertako eszenatokietan aritu diren musikariak. Egia esan, ez da eraikin grisez josiriko aldapa bat besterik, langile auzo protestantea, gune zaratatsu eta izaera doilorrekoa, baina garai gozoa ari da bizitzen eta Porrontxoetaz –Donostiako San Ferminetaz- harro daude bertakoak.

Etxebizitzen alokairu prezioak Gros eta Zentrokoak baina merkeagoak dira, pintxo-poteak ostiraletako arrats-gauak animatu ditu eta erabilera askotako Dabadaba aretoak (Mundaiz, 8) gauetako aisia eskaintza biziberritu du Le Bukowski (Egia, 18) eta Gazteszena (Baztan, 21) aretoekin batera musika eta dibertsiorako triangelu txiki baina interesgarria sortuz.

dabadaba-barra

Donostiako fenomeno ohiko batez ari gara: kontzertutarako 3 areto biltzen dira bost minututako distantzian. Gainera, elkar konektatzen hasiak dira. Pasaden larunbatean Eagulls-ek Bukowskin emandako kontzertura bertaratu zirenek gaua La Luz talde ipar amerikarra eta Jupiter Jon eta Kokoshca taldeko partaideek eskainitako DJ sesioarekin amaitzeko aukera izan zuten. Kontrako bidea egitea ere ez da arraroa: garagardo bat Dabadaban, bestea Le Bukowski-n eta Gazteszenan kontzertua. Gaur, esaterako, agendan adierazi genuen lez, Ze Premikin! jaialdi rockeroa ospatuko da .

Egia auzoko beste gune neuralgikoetako bat taberna asko dagoen Virgen del Carmen kalean dago. Beharbada berezienetako bat -giro, musika eta estetikari dagokionez- Egia taberna da (Virgen del Carmen, 45). Bertan, gune atseginean, pintxo eta razioak dastatzeko aukera dago. Artisten argazki eta kontzertuetako sarrerez dotoreturik, noizean behin boloak antolatzen dira, eta inguruan aritzen diren artisten ohiko parada ere bada. Hala ikus daiteke Ty Segall-ek egindako bisita azaltzen duen argazkian.

ty-segall-egia-taberna

Bi bitxikeria Virgen del Carmen kalean: Estrella Roja Kebab-a ( 30), baita janaria saltzen duen makina ere (aldaparen hasieran) gaueko gosea baretzeko gauean askok bisitatzen duten gune dira. Gune berean aurkitzen da ere ez bakarrik Egiako, Donostia guztiko gau eta underground instituzioa: Cactus.  Honen berrirekierak bizia bueltatu dio gautxori bati baino gehiagori.  Cactus gainerako tabernak ixtean irekitzen dute; after modura funtzionatzen du. Hori bai, ez dago musikarik. Edariak eta… goizaldeak eskaintzen dituen sorpresa ilunak soilik.

Jakina, egunean zehar Egiaren epizentroa Kristina-Enea parke zoragarria da, askotan ahazten dugun bisita derrigorrezkoa. Hiriko parkerik handiena da, 80.000 metro karratu baino gehiagoko hedadura duena. Bestetik, Gazteszenako Musikagela deituriko entseiurako lokalak donostiar bandez bete ohi dira eta ezin hobeto funtzionatzen dute. Hori guztia gutxi balitz, instituzioak Tabakalerako obrak 2015.urtea amaitu aurretik burutzera konprometitu dira. Ordurako, ziur aski, behin-betiko izango da iritsia Egiaren ordua.

parque-cristina-enea

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo