• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
dabadaba-portada
Denborapasa 0

DABADABAREN IRAULTZA

Jon Pagola @jonpagola · 07/05/2014

Hilabete eskas batean, Dabadaba Donostiako gauaren bultzagarri bilakatu da. Hiri honek utzi dio aspergarri izateari. Argazkiak: Irene Mariscal

yago-mujeres-gente

Maiatzak 3, larunbata. 03:00 am. Dabadaba gautxorien parada da eta jabeek “sarrerarik ez dago” dioen kartela jarri behar izan dute. Bitartean, backstage-an, denetarako erabiltzen den Mundaiz 8 alboko aretoan, Mujeres garaje musika tadeko kidea eta Antonna, Los Punsetes-eko gitarra jolea, Dabadabako kide den Álex López Allende-rekin ari dira hizketan aretoko ontasunen inguruan. Dabadaba ia hirigunean dago, eta haren espazio zabala, estetika arin baina zaindua, terrazak sortzen duen deskonjestioa eta hautu musikala -gaur Teenage Caveman-ek pintxatzen du: rock and roll-aren txanda da-, dena da musikarien gustukoa. Mujeres, gainera, harrituta gelditu da publikoak azaldu duen jarrera beroarekin, 200 pertsona bildu dira eta hasieratik amaiera ibili dira dantzan gelditu gabe.

Yago-Mujeres

“Hemengo jendea hotz xamarra dela esan ziguten, baina ke ba! guztiz kontrakoa”. dio Yago Alcover Mujeres taldeko abeslari eta gitarra joleak (goiko argazkietan ikusgai). Bai eta ez. Dabadabak eszenatoki baju eta epela du, egurrezko paleez inguratua, eta horrek jendea taldearengana hurbil dadin eragiten du, normalean euskaldunok lotsaren eraginez hartzen ditugun 2 edo 3 metroko distantziarekin apurtuz. Beharbada, aretoak azaltzen dituen ezaugarriek -lokal zabal, moderno eta Donostiak oihu biziz eskatzen zuena– inkontzienteki bada ere, lortu dute Donostiarrek bizitzen zuten gau apala esnatzea.

Dabadaba-gente-concierto

Martxoko azken asteburuan ateak ireki zituenetik, eta Hemingway parafraseatuz, Donostia festa bat da. Ezin saihestuko erreferentzia da bertan kopa bat hartu, dantzatu edo, besterik gabe,  musika ona entzuteko. Baina beharbada, arrakastaren gakoetako bat, ondo pasatzeko gogoak dituen jendea biltzea lortu izanarena da. 25 urtetatik 40 urtetara bitarteko perfil ezberdineko jendea biltzen da bertan, eta ororen gainetik maite dute musika. Honen ondorio zuzena: gauak ezin dira aurrez planeatu. Edozer gerta daiteke. Eta Dabadaban gertatzen da:  inprobisatutako kongak, dantza eroak, dj bikainak, futbolin partidak, alaitasuna, interakzio errepikaria, sorpresak, espero gabeko enkontruak…

Gauetako magia leku honen jabe egin denaren sentsazioa daukat.

Normalean, kontzertu baten konpainia duten jaialdiek girotzen dute gaua, eta gauza normala da hau hilabete honetan 11 kontzertu bilduko dituen aretoa izanik. Hiru kontzertu egunean, eta Sean Nicholas Savage, Shannon & The Clams edo Juanita y los feos madrildarrak izango dira, besteak beste,  hilabete honetan gozatu ahal izango ditugun taldeak. Kontzertuak asteburuetan badira, dj batek ematen dio jarraipena gauari: larunbat honetan, adibidez, Joe Crepúsculo & Alacrán-en ustekabeko showari dj Tangak emango dio jarraipena punk-rock, rock and roll eta garaje doinuak pintxatuz. Beste parranda gau bat ziurtatuta dago.

Dabadaba-gente

Egunean zehar ere, badu bere puntua. Eguna eguzkitsua bada, arratsalderako plan ezin hobea da terrazan dauden butaka komodoetan eseri eta laranja zuku naturala edatea. Egunean zeharreko ohiko bezeroak Lacunza-ko, alboan dagoen akademiako, ikasle atzerritarrak dira. Ostiraletan mojitoak prestatzen dituzte terrazan, eta Egia auzoko pintxo pote eguna dela aprobetxatuz, razioren bat zerbitzatu ohi dute kontsumizioarekin batera (azkenekoa, hummus-a izan zen). Zanaoria pastela zoragarria bada ere, karta gozo gehiagoz bete beharra dute, reposteriaz eta plater gaziren batez.

Gill Scott-Heron-ek kantatu zuen iraultza inoiz ez zela telebistan azalduko. Goizaldean gertatzen diren iraultza txikiek aldiz, Youtuben dituzte eskegita haien bideoak.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo